Gorputzeko giharrak

Enviado por Anónimo y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,1 KB

 
Zer da mina?
Mina: intentsitate aldakorreko ondoez-sentsazio subjektiboa da, eta nolabaiteko kaltea dagoela adierazten du.
Mina identifikatzeko eta baloratzeko 3 kontzeptu:

Minaren muga edo minaren sentsazioa


Indibiduoak mina sentitzeko behar den estimulu mingarriaren kantitatea da. Adibidez, zenbat presio egin behar den atximur bat mingarria izateko.

Minaren aurreko erreakzioa


Estimulu mingarria sentitzean ematen den erantzuna da. Adibidez, suaren aurrean eskua kentzearen erantzun erreflexua.

Minarekiko tolerantzia


Pertsona batek tratamendurik gabe jasan dezakeen min-kantitatea eta min-iraupena da. Faktore psikologikoekin lotuta dago, eta baita kulturarekin eta adinarekin.
Min-motak Min akutua: bat-
Batean hasten da, analgesikoekin arindu egiten da, eta gaixotasuna sendatzean desagertu egiten da. Aste bat baino gutxiago irauten du, orokorrean.
Min kronikoa: hasiera geldokoa da, eta luzaro irauten du, 1-6 hilabete inguru. Horrelako mina daukaten pertsonek jarrera anormala izaten dute: haserrea, depresioa edo desesperazioa. Kasu batzuetan, mina bera gaixotasuna kontsidera daiteke. Min kronikoa gaiztoa izan daiteke (kantzerrari eta gaixotasun progresiboei lotutakoa), edo ez-gaiztoa.

Larruazaleko mina

Larruazalean eta larruazal-azpiko ehunetan ematen da, adibidez, mozten garenean.

Min somatiko sakona

Lotailuetan, artikulazioetan, odol-hodietan eta nerbioetan ematen da. Gorputzeko parte hori mugitzerakoan, mina handiagotu egiten da. Estimulu mekaniko eta kimikoen ondorioz sortzen dira. Adibidez, kolpe batek eragindakoa, orkatila apurtzean.

Erraietako mina

Gorputzeko erraietatik dator, hala nola, bihotzetik, hesteetatik, burmuinetik edo gibeletik. Presioa edo sumina sentitzen da, eta batzuetan kaltetutako erraitik urrun nabaritzen da (min zehaztugabea edo lausotua). Hori gertatzen da, adibidez, hilerokominarekin: giltzurrunen aldean agertzen da mina.

Min neuropatikoa

Nerbio bat zuzenki estimulatzen denean agertzen da. Adibidez, diskohernia batek nerbio ziatikoa zanpatzen duenean, min ziatikoa agertzen da.

Bestelakoak:

Min mamua: gorputzean ez dagoen parte batean sentitzen da mina, adibidez, anputatutako zango batean.
- Min trataezina: prozesu gaizto batek eragindako min kronikoa da. Analgesikoak emanda ere ez da kentzen, eta, arintzeko, erlaxazioa eta horrelako teknikak erabiltzen dira.
- Min jarraitua eta min intermitentea: lehena konstantea da; bigarrena, aldakorra.
-Min errefraktarioa: ez diote ohiko tratamenduari erantzuten. Batzutan, analgesikoek ez dute mina kentzen, eta minaren intentsitatea gutxitu baino ez dute egiten. Beste batzuetan, mina kentzen da, baina berriz agertzen da.
2. Minaren balorazioa
Erabiltzaileak sentitzen duen mina baloratzeko prozedura hauek egiten dira:
Elkarrizketa: erabiltzaileak sentitzen duen minaren balorazio subjektiboa egiten da, bai diagnostikoa bideratzeko, bai erabiltzailearen egoera psikologikoa baloratzeko.
Eskalak eta galdetegiak: minaren intentsitatea determinatzeko egiten dira.
Miaketa fisikoa: balorazio objektiborako egiten da. Minaren aurrean ematen diren erantzun fisiologikoak eta jarrerak aztertzen dira.
Elkarrizketa
Minarekin lotutako galdera hauek egiten dira: jatorria, lokalizazioa, irradiazioa, intentsitatea, nola sortu zen, nola arintzen den, lotutako sintomak, eguneroko aktibitateetan daukan eragina, etab.
Eskalak eta galdetegiak
Minaren intentsitatea baloratzeko, eskalak erabiltzen dira.
Zenbaki-eskala: erabiltzaileak bere minaren intentsitatea 0tik 10era bitartean baloratzen du.
Eskala analogiko bisuala (EVA): erabiltzaileak zuzenki batean puntu bat markatzen du, minaren intentsitatearen arabera.
Ez-ahozko eskalak: pertsona nagusiekin, buruko asaldurak dituztenekin eta haur txikiekin erabiltzen da. Hauek dira ohikoenak:
Hiru urtetik beherako haurren minaren balorazioa: haurraren mina daukan jarreraren arabera baloratzen da.
(-) Lasai dago, ez du negarrik egiten (+) Negar egiten du, edo estimulatutako zona kentzen du modu erreflexuan. (++)Negar egiten du, eta estimulatutako zona kentzen du modu erreflexuan. (+++) Bere amaren besoetan ere negar egiten du (++++) Amaren besoetan negar egiten du, eta negarrez irteten da box-etik.
Behaketa fisikoa
Min-motaren arabera, hainbat erantzun fisiologiko ematen dira. Ohikoenen artean hauek daude:
Min akutuak nerbio-sistema sinpatikoa estimulatzen du: presio arteriala handitu egiten da, pultsua eta arnas maiztasuna arindu, izerdia agertzen da, zurbiltasuna eta niniak dilatatzen dira.
Min kronikoak nerbio-sistema parasinpatikoa estimulatzen du: presio arteriala txikitu egiten da, pultsua eta arnas maiztasuna lausotu, niniak txikitu eta larruazala lehor eta bero agertzen da.
haurrek haien jarrerarekin adierazten dute mina daukatela
3. Zaintza-motak
Erabiltzailearen ezaugarrien arabera, ekintza farmakologiakoak, ez-farmakologiakoak eta kognitibokonduktualak erabiliko dira.
Farmakologiakoa ekintzak
Ekintza fisikoak (ez-farmakologiakoak)
Ez-farmakologiakoen ekintzen artean hauek ikusiko ditugu: Larruazala estimulatu Plazeboak eman Immobilizazioak Larruazalaren zeharreko nerbio-estimulazio elektrikoa
Analgesikoen bidez, mina arindu edo kendu egiten da. Efektu analgesikoaz gain, medikamendu horiek bestelako funtzioak ere izaten dituzte: Antiinflamatorioa: hanturaren kontra. Antipiretikoa: sukarraren kontra Narkotikoa: loa eragiten dute, eta dependentzia era dezakete.
o Beroak eragiten du: Ekintza analgesikoa eta antiinflamatorioa: artrosia, muskuluen kontrakturak, etab. Bezalako hanturak tratatzeko. Kontrakturak kentzeko eta espasmoen aurkako ekintza: muskuluak erlaxatzen ditu. Hiperemia: basodilatazioa eragiten du aplikazio-guneetan. Infekzio- eta supurazioprozesuak azeleratzeko erabiltzen da, eta gogortutako exudatuak biguntzeko.
o Hotzak eragiten du: Basokonstrikzioa: odoljario txikiak gelditzeko erabiltzen da. Ekintza analgesikoa eta antiinflamatorioa: bihurdurak eta kolpeak tratatzeko erabiltzen da, eta mina arintzeko. Gorputzeko tenperatura txikitu: sukarra dagoenean erabiltzen da.
AKUPRESIOA Gorputzeko leku konkretuetan presio gogorra eta luzea egitean datza. Horrekin, mina arintzea lortzea da, eta goragalea prebenitu edo arindu. Teknika hau ez du erabiltzen MEPATak, baina horretarako trebakuntza lortuz gero, egin zezakeen.
ESTIMULAZIO KONTRALATERALA Minduta ez dagoen gorputzaren alde batean egiten da estimulazioa. Oso erabilgarria da mindutako aldea ezin denean ukitu, edo mamu-minak tratatzeko. MEPATak egin dezake.
2. Plazeboak eman
Erabiltzaileari egiten zaion erizaintzainterbentzioak edo tratamendu farmakologikoak erabiltzailea sendatzen du ez bere propietateengatik, erabiltzaileak hala sinesten duelako baizik.
3. Immobilizazioak
Mindutako gorputzaren aldea egonkortu, immobilizatu eta babestu egiten dira eusteko dispositibo bat erabiliz
4. Larruazalaren zeharreko nerbio-estimulazio elektrikoa (ENET)
Larruazala eta azpiko ehunak elektrodoekin estimulatzean datza. Elektrodo horiek tentsio baxuko bibrazio elektrikoa eragiten dute. Kontrol-teknika alternatiboa da, min akutua zein kronikoa kontrolatzeko.
Elektrodo-unitateak pilekin edo kableekin funtziona daiteke, eta minaren zergatia, lekua edo izaeraren arabera, leku batean edo bestean jartzen dira. Batzuetan, analgesia ere gehitu behar zaio teknika honi. ENET teknika ez du MEPATak aplikatzen.
Ekintza kognitibo-konduktualak
Mina kontrolatzeko ekintzak dira, minak pertsonaren jarreran ahalik eta eragozpen txikiena eragiteko, eta, horrela, bere bizi-kalitatea hobetzeko. Hauek dira:
Distrakzioa: pertsonaren atentzioa beste gauza batzuetan fokalizatzen da, minak eragiten dizkion sentsazio desatseginetatik urruntzeko.
Irudimen sinple bideratua: irudimena erabiltzen da erlaxatzeko eta atentzioa desbideratzeko.
Erlaxazio progresiboa: muskuluak taldeka tentsionatzean eta erlaxatzean datza, eta lortutako ondorioetan fokalizatzen da atentzioa.
Entrenamendu autogenikoa: autohipnosia kontsidera daiteke. Erlaxatzeko. Autosugestioa erabiltzen da.
4. Zaintza-planak burutu
MEPATak zaintza hauetan har dezake parte: analgesikoak eman, gainazaleko masajeak eman, hotza eta beroa aplikatu eta ekintza kongitibo-konduktualak burutu.
Analgesikoak eman:
Analgesikoak emateko, medikuaren agindua behar da. OME-ren arabera, hiru taldetan banatzen dira medikamendu-mota horiek: farmako ez-opiazeoak edo ez-narkotikoak, opiazeo edo narkotiko arinak eta opiazeo edo narkotiko gogorrak.
1. Farmako ez-opiazeoak edo ez-narkotikoak:
a. Parazetamola: normalean, ahoaren bidez administratzen da. Ez ditu albo-ondorioak urdailean edo hesteetan.
b. Azido azetil-salizilikoa (AAS): markarik ezagunena Aspirina® da. Antipiretikoa, antiinflamatorioa eta analgesikoa da. Ahoaren bidez ematen da. Ondorioak izaten ditu urdailean eta hesteetan, eta kasu batzuetan ondorio antikoagulatzaileak ditu. Parazetamolarekin batera hartuta, potentzia analgesikoa handitzen da.
c. Antiinflamatorio ez-esteroideoak (AINE): analgesikoak, antipiretikoak eta antiinflamatorioak dira. Gibelean, urdailean eta hesteetan ondorioak eragiten dituzte. Ez dira AASarekin nahastu behar. Talde honetakoak dira: ibuprofenoa, indometazina, naproxenoa, ketoprofenoa, diklofenakoa,metamizola.
2. Opiazeo edo narkotiko arinak:
Morfinaren antzekoak dira. AINESekin nahastuta, efektu analgesikoa handitzen da. Albo- efektuak dituzte: arnas depresioa, hesteetako eta maskuriko mugikortasun-aldaketak, zorabioak, izerdia, ahoa lehortzea, etab. Talde horretakoak dira kodeina, dihidrokodeina eta tramadol.
3. Opiazeo edo narkotiko gogorrak:
Morfina sartzen da talde horretan. Ahoaren bidez eta larruazalaren azpitik ematen da gehien bat. Adibide moduan fentanilo eta metadona izeneko medikamenduak aipa ditzakegu. Idorreria, goragaleak, logura, sedazioa eta haluzinazioak eragiten dituzte albo-ondorio moduan. Gibelerako eta giltzurrunetarako toxikoak izan daitezke.
Gainazaleko masajeak eman:
Masajeak profesionalek egin behar dituzte. MEPATek erlaxatzeko gainazaleko masajeak soilik eman ahal izango dituzte. Ohikoenak lepoko masajeak eta idorreria arintzeko ematen direnak izango dira.
Masajea egiteko teknikak:
Irristatzea edo effleurage: masajea hasterakoan (kontaktua hartzeko), olioa ematean eta amaieran egiten da. Larruazalaren zehar mugimendu leunak egiten dira, edo sakonagoak izan daitezke, presioa handituz gero. Hatz-mamiekin, eskuen ahurrekin edo hatz-koxkorrekin egin daiteke.
Oratzea edo petrissage: larruazalean, larruazalazpiko ehunetan eta muskuluetan atximur handiak egitean datza. Atximurrak: larruazala tiratu gabe egiten dira, atximur handiak hartuta. Tortsioak: eskuak aldi berean mugitzen dira, kontrako noranzkoan.
Perkusioak: Eskumuturrak mugitzen dira kolpe txikitxoak emateko. Eskuak oso gertu daude, eta era koordinatuan mugitzen dira. Eskuen ahurrak, hatzkoxkorrak (nudillos), hatz-mamiak edo eskuak ganbil jarrita egin daitezke.
Presioak: kontrakturak eta korapiloak kentzeko erabiltzen dituzte profesionalek. Arretako teknikariak ez ditu erabili behar, mingarriak eta arriskutsuak izan daitezkeelako.
Igurzteak: mugimendu arinak izaten dira, gainazalekoak edo sakonak. Erpuruak biratzen dira edo hatz-koxkorrekin eraztunak egiten dira. Oso atseginak izaten dira eskuetan eta oinetan ematen direnean.
Lepoko masajea
Muskuluen tentsioa arintzeko, erlaxatzeko, logura eragiteko eta mina arintzeko erabiltzen da. Lozioa edo olioa beharko dituzu, eta erabiltzailea estaltzeko izara. Prozedura hori burutzeko, ez dira eskularruak erabili behar.
Ekintza kognitibo-konduktualak
Mina minimizatzeko burutzen dira, eta minak eragiten dituen sentsazioak kontrolatzean datza.
1. Distrazioa: pertsonaren atentzioa desbideratzen saiatzen da teknika hau, minaren pertzepzioa saihesteko. Ikus-, entzun- edo ukitze-distrazioak izan daitezke (telebista ikusi, musika entzun, animalia bat ukitu…), edo intelektualak (gurutzegramak egin, irakurri…). Min arinekin eta moderatuekin funtzionatzen du.
2. Irudimen sinple bideratua: buruan minaren intentsitatea arintzen duten irudiak jartzeko eskatzen zaio erabiltzaileari.
Prozedura:
1. Erabiltzaileari eroso jartzeko, begiak ixteko eta sentsazio fisikoetan kontzentratzeko eskatu.
2. Arnasa astiro eta sakon hartzeko eskatu.
3. Esaiozu ikuskizun erlaxagarri bat hautatzeko eta bere buruan jartzeko.
4. Honelako galderak egin iezazkiozu: nolako usaina nabaritzen duzu? Zer ikusten duzu?, Nola sentitzen zara?, Norekin zaude?, etab.
Horrela eginda, ikuskizun atseginean kontzentratuko du bere burua, eta bera konturatu gabe mina arintzen joango zaio.
3. Erlaxazio progresiboa: mina sentitzen dugunean, gorputzak muskuluak uzkurtzen erantzuten du, pultsua eta arteria-tentsioa handitzen dira eta arnasketa azkarragoa eta gainazalekoa bihurtzen da. Erlaxazioa erabilita, erreakzio horiek kontrolatzen saiatuko gara. Teknika horiek menperatzeko, entrenamendua eta praktikan jartzea beharrezkoa da.
Teknika asko badaude ere, errazenak eta erabilienak ikusiko ditugu. Bata zein bestea aplikatzeko, giro-baldintza egokiak egon behar dira: argiztapen eta tenperatura egokiak, isiltasuna, arropa eta jarrera erosoak, etab.
Arnasteko teknikak
Horiek aplikatuta mina, antsietatea eta estresa kontrola ditzakegu.
Arnas egitea bizitzarako funtsezkoa bada ere, oso pertsona gutxik egiten dituzte arnasketa naturalak eta osoak. Sakon arnasten ikasteko ariketak badaude:
- Abdomeneko arnas hartzeak: esku bat abdomenean jarri eta bestea toraxaren gainean. Airea astiro eta sakon hartu, eta biriken azpialdera bideratu. Ondo egiten bada, abdomenean dagoen eskuan igarriko da arnas hartzearen mugimendua, eta oso gutxi toraxean dagoen eskuan.
- Arnas hartze (arnasgora) osoa: lehen hartutako airea lehenik abdomenera bideratzen da, eta gero toraxera. Horrela, arnas hartze osoa lortzen da.
- Arnasbotatzea: ezpainak pixka bat itxi, eta airea ahotik bota. Irteterakoan, txistu txiki bat entzungo da, haizeak egiten duenaren antzekoa. Astiro eta sakon kanporatu behar da airea.
- Arnas hartze eta arnasbotatze erritmoa: ikusitako prozedura guztia elkarren segidan egin: abdomena lehenik, toraxa gero, eta arnasbotatzea bukatzeko. Geroago eta luzeagoak, sakonagoak eta isilagoak egiten saiatu behar zara.
- Erlaxazioa: 15-20 minututan zehar praktikatzen da ariketa, eta ematen duen lasaitze-sentsazioa konprobatu.
- Orokortzea: behin trebatuta, ariketa horiek eguneko edozein egoeratan praktikatu ahal izango dira: lanean, kaletik ibiltzean, gidatzean, etab.
5. Hidroterapia
Hidroterapia: mina arintzeko, mugikortasuna hobetzeko, erlaxatzeko eta bestelako efektu onuragarriak lortzeko ura erabiltzean oinarritzen den teknika.
1. Bainuak
2.Presioak eragindako hidroterapia
3.Bapore-bainuak eta saunak
4.Peloideak eta parapeloideak

Entradas relacionadas: