Goi teknologiako industria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,63 KB

 

EZAUGARRI OROKORRAK

-Berantiarra 1960

-Prozesu azkarra 1960-75 (Munduko potentziarik garrantzitsuenetarikoa)

-Desorekatua, lurralde batzuk oso industrializatuak eta beste batzuk ez

-Estatuak bultzatua, ez zen naturala, planfikatuta

-Estatuaren babespean


INDUSTRIALIZAZIO PROZESUAREN ETAPAK

PROTOINDUSTRIALIZAZIOA

-Industrializazio txikia eta fokalizatuta, handia bizkaian asturiasen… gune isolatuetan

-Estatuaren babesa: Protekzionismoa

-Merkatu txikia, kontsumitzaile gutxi daudelako eta erosmen ahalmena eskasa. Hau da, ezin dute asko erosi, diru gutxi baitutelako

-Esportazioak eredu kolonialari jarraitu, bere produktuak exportatu eta ekoizten ez dutena importatu. Ondorioz, ez dago kapital metaketarik.

-Gorabehera soziopolitiko handiak. Ezegonkortasun politikoa eta gerra zibila direla eta.


INDUSTRIALIZAZIOA

-Industrializazio osoa: ekonomia industriala sortu: Baina desorekatuta. Lurralde industrializatuak (zaharrak eta berriak) eta industria gabeko lurraldeak.

-Estatuak bultzatuta. Planifikatua garapen planoen bidez. Eta ekimen zuzena: INI(Instituto Nacional Industria)

-Barne merkatua zabalduz kanpo merkatua atera zen , Hau dela eta:

Kanpo inbertsio handiak. Inbertsio berriak eta enpresak erosiz bidez

Kapital metaketa:Gobernuak lagunduta, dauden industrien berrinbertsioa. Kanpoko maileguen bidez, bi bidetik etorri: Estatu Batuetako gobernuak emanda eta Nazioarteko erakundeak. Turismoarekiko etekinak eta migratzaileen ekarpenak


KRISIALDIA ETA BIRMOLDAKETA

-Kausak: ekonomikoak(petrolioaren krisia, atzerapen tek., produktibitate baxua, protekzionismoaren amaiera) eta politikoak(gobernuaren ezintasuna eta trantzisio pol.)

-Ondorioak: Industria arlo handi baten galera.Eragin handia industrializazio zaharreko gunetan eta sektore tradizionaletan. Eragin txikia industrializazio berriko guneetan.

-Desindustrializazioa, lurralde batzuetan eta industriak pisua galdu zuen BPGan


INDUSTRIA GAUR EGUN

-Politika industrialik eza. BPGaren zati txikia hartu

-Berrikuntzak egin dira:

-Merkatuen zabalkundea, zeinek kanpo inbertsioak ekarri ditu.

Bestalde, espainiaren enpresak kanpora atera ziren; nazioarteko merkatura zabalduz.

-Kokapen berriak, industrialdeak sortu

-Jarduera industrialak, helduak bigarren industria iraultzari lotuta daudenak: siderurgia, metalgintza, ontzigintza…

-Jarduera dinamikoak.  Oraindik garapen teknologiko handia izan dezakete: autogintza, hegazkingintza, elektrotresnak…

-Puntako teknologia erabiltzen dutenak (informatika eta bioteknologia)


TURISMOA

Dentsitate handikoak: 3. Sektorea ondasun ez materialak ekoiztu:zerbitzuak

-BPGan eta ekonomian turismoa oso garrantzitsua da munduko estatu bisitatuenetarikoa baita (3.)

-Kostaldeko turismoa da nagusi, madrilen izan ezik (eguzki eta hondartza turismoa bilatu)

-Madrilek kultur-eredua jarraitzen du, museoak… hala ere denda turismoa eskaindu. Negozio turismoa ere:kongresuak…

Esaterako kosta del sol malagan

Dentsitate erdikoak: santander, bilbo, galizia…

Kantauri itsasoan ez dago hondartz eta eguzki turismoa kultura gastronomia eta paisaiak eskaintzen ditugu picos de europa edo gaztelugatxe esaterako.

Dentsitate txikikoak: Hiri isolatuak, historia eskaintzen dute, monumentuak.

Landa turismoa(rural) kultura, gastronomia, kirola, mendiak, motxileroak. Jendea itzultzea bilatzen dute, espainiaren puntu ahula.

Ondorioak:
Turismoa oso garrantzitsua da espainian baina desoreka handiak daude.

Batez ere kostan eta artxipielagotan, hori dela eta, eguzkia eta hondartza turismoa nagusitzen da. Eredu gastronomiko,kulturala… ere dago eta hauen nagusitasuna beharrezkoa da.

EAEN

Historian nahiko garrantzitsuak erregeak etortzen baitziren, leke,donosti…

Egoera politikoa zela eta turismoa asko jaitsi zen

Azken 20 urteetan izugarrizko gorakada egon da, BPGan adibidez jarduera ekonomiko garrantzitsu bat izatera pasatu da.

Bestelako turismoa eskaini: gastronomiko eta kulturala

Jai bereziak erakartzeko politikak

Turismoa mugatuta barrualdean arbako errioxan izan ezik ardoa dela eta. Bilbon negozio turismoa garran.


NEKAZARITZA PAISAIA:

Nekazaritza

Espazioaren morfologia edo itxura da, inguru naturalaren (eragile fisikoak: erliebea, klima, ura, landaredia, lurzorua, … )eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren (giza eragileak: ustiapen motak, produktuak, biztanleria, teknikak, … )arteko konbinazioaren emaitza izanik. Oro har, Espainian bost motatako nekazaritza paisaia daude: iparralde hezekoa, barrualdeko kontinentalizatua, mediterraneoa, mendi hezekoa eta Kanarietakoa. Euskal Autonomia Erkidegoan hauexek dira: euskal kantabriarra (haran eta sakonune kantauriarrak, eta mendi kantauriarrak ) eta landa-paisaia euskal-meditarraneoa (barruko arroak, barruko mendilerroak, Ebroren sakonunea eta ureztatzeak).

N.B.P. (NEKAZARITZA POLITIKA BATERATUA): 1992 Europar Batasuna ezarri zuen politika, nekazaritza-sektorea kanpoko lehiaren aurrean babesteko, ekoizkortasuna areagotzeko, merkatuak egonkortzeko eta kontsumitzaileei nekazaritzako gaiak arrazoizko preziotan ziurtatzeko. Espainian politika honen zenbait ondorio: prezioek gora egin zuen, ekoizleek Europar Batasunetik laguntza jaso dituzte ustiategiak modernizatzeko eta kalitatea handiagotzeko, Europako beste herrialdeetako produktu gehiago erosi, ekoizpen-kuotak jarri dira soberakinak ez egoteko, nekazaritza estentsiboa bultzatuz, landa-garapenerako politika indartu biztanlerik gabe ez geratzeko.


INDUSTRIA BERREGITURATZEA: 1975eko petrolioko industria-krisiari aurre egiteko politika mota bat da industriaren ahultasuna eta arazoak konpontzeko eta egoera berriarekin egokitzeko. Espainian 1980ko hamarkadara atzeratu ziren neurriak egoera politikoengatik. Berregituratzeak bi alderdi osagarri ditu: a)

Industria birmoldaketa

Enpresen bideragarritasuna ziurtatzea eta ekoizpena merkatuaren eskakizun berrietara egokitzea, teknologia berriez baliatuz, lehiakortasunez. B) Berrindustrializazioa: birmoldaketak gogor jotako industria-lurraldeak bultzatu, jarduera ekonomiko berriak eta etorkizuna zuten industria dibertsifikatuak sortuz, langabetuei enplegua eman nahian.

INDUSTRIA DESLOKALIZAZIOA: Industria-enpresa baten jarduera osoa ala partziala lekualdatzea bere kokapen tradizionaletik industria-herrialde edo lurralde berrietara, kostuak murrizteko abantaila handiagoak eskaintzen dituztelako (langileen soldata eta zerga gutxiagoak) edo langile kualifikatuagoak daudelako. Bestetik, goi-teknologiako industriak, bulegoak eta zerbitzu kualifikatuenak inguru zentraletan pilatzen dira, hornikuntzarik onenak baitituzte. Espainian eragin handia du automobilaren eta elektronikaren enpresetan, Europar Batasuneko herrialde berrietara lekualdatzen dira; ontzigintzan oihalgintzan eta jantzigintza Asiako eta Magrebeko herrialdeetara jotzen dute enpresek, soldata txikiagoak direla eta.


GOI-TEKNOLOGIAKO INDUSTRIA: Industria adar bat da, intentsitate eta maila teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia dituena. Sektore aipagarrienak material elektroniko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak eta doitasun-tresnak dira. Espainian gaur egun Europako beste herrialdeekin konparatuz gutxiago garatu dira industria hauek, eta ikerketari eta teknologiari dagokienez kanpoarekin menpekotasun handia dute, lehiakortasun urriz, gehiena E.T.E.Ak (Enpresa Txikiak eta Ertainak) izanik. Sektore hauek parke teknologiko edo zientifikoetan ezarri ohi dira. Euskal Autonomia Erkidegoko parke teknologiko hauek ditugu: Bizkaikoa Zamudion, Donostiakoa, Arabakoa eta Garaia Berrikuntza Poloa; horrez gain bidean daude proiektu hauek: Ortuellako parke teknologikoa eta UPV/EHUren parke zientifikoa Leioan.


TERTZIARIZAZIOA: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste sektoreekin alderatua pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein BPGri (Barne Produktu Gordina) egindako ekarpenari dagokienez. Sektore heterogeneoa da eta jarduera nagusiak garraioa, turismoa, merkataritza, aholkularitza, publizitatea, ostalaritza, zerbitzu publiko eta administratiboak dira. Espainian 1960ko hamarkadatik zerbitzuek gora egin dutenez, ekonomia “tertziarizatu” egin da bizi-maila igotzeari esker, nekazaritza-eginkizunak mekanizatzeagatik, 1975eko industria-krisiagatik eta emakumeak lan-munduan sartzean batez ere hirugarren sektorean izan delako.


GARAPEN IRAUNKORRA: Garapen-eredua uste ohi da, baliabideak zentzuz erabiliz biztanleriaren gaur egungo belaunaldien premiak betetzeko gai dena, etorkizuneko belaunaldien posibilitateak eragotzi edo moteldu gabe, eta Lurraren ingurumenaren oreka errespetatuz eta bultzatuz. Kontzeptu hau 1987an definitu zen. Ingurumenari dagokionez, Montrealeko eta Kyotoko protokoloak betetzean konprometitu dira herrialdeak, Espainia barne, kutsadura, erliebearen degradazioa, basamortutzea, uren gehiegi ustiatzea eta klima-aldaketaren aurkako neurrik hartuz.


GARRAIO AZPIEGITURAK: Garraio-sistema ahalbidetzen duten eraikin finkoak dira, hots, errepideak, autobideak, eta autoestratak, trenbide-sareak, itsas portuak eta aireportuak. Espainiako garraio-azpiegituren ezaugarri nagusiak hauek dira: inguru fisikoa ez da mesedegarria, lehorreko eta aireko sareak erradialak dira (Madril erdigunea izanik), bidaztien eta salgaien barruko garraioa batez ere errepidez egiten da, 1980ko hamarkadaren erdialdetik modernizatu dira maila handiagotuz, lurralde-desoreka handiak daude irisgarritasunari eta trafiko intentsitateari dagokienez, eragin handia du ingurumenean, honetan erakunde zentralek badituzte eskumenak, Europako eta munduko garraio-sisteman dagoen integrazioa hobetu behar da. Estatuko garraio-politika 2005-2020 “Garraio Azpiegituren Plan Estrategikoa”-k arautzen du.


Entradas relacionadas: