Goi lautadaren inguruko mendiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,34 KB

IBERIAR GOI-LAUTADA


Ordoki garaia da, 600-800m-ko altitudea baitu batez beste. Era Primarioan sortu zen, baina Era Tertziarioan Alpetar orogeniak ia guztia deformatu eta suntsitu zuen. Hiru unitate bereiz daitezke barnean: -
Antzinako zokalo paleozoikoa, mendebaldean ageri dena, granitozkoa. -Iberiar goi-
lautadaren barneko mendilerroak Erdialdeko Sistema eta Toledoko mendiak dira. Era Tertziarioan eratuak, Alpetar orogeniaren ondorioz eratu ziren, honek Iberiar goi-lautadaren zokaloaren blokea altxatu zituenean.
-Erdialdeko Sistema garaiagoa da. Adibideak: Somosierra, Guadarrama. -Toledoko mendiak ez dira hain garaiak. Adibidez, Guadalupe. -Iberiar goi-lautadaren barneko arro sedimentarioak Alpetar orogeniak Iberiar goi-lautadaren zokaloaren blokeak hondoratu zituenean, Era Tertziarioan. Paramoak egitura-azal lauak eta garaiak dira, eta kareharrizko estratu gogorrez osatuta daude. Landazabalak ibaiek zeharkatutako lautada pixka bat uhinduak dira.

IBERIAR GOI-LAUTADAREN ERTZ MENDITSUAK


-Galizia-Leongo mendigunea: -Mendebaldeko aldea, Asturiasko mendigunea, Era Tertziarioan eratu zen, Alpetar orogenian Iberiar goi-lautadaren zokaloaren mendebaldeko aldea altxatzean. Adibidez, Europako mendiak.

-Kantauriar mendikatea: -Mendikatearen ekialdeko aldea, Kantauriar mendikatea, Era Tertziarioan eratu zen, itsasoak Iberiar goi-lautadaren ertzean jalkitako Era Sekundarioko materialak tolestu zirenean. Kareharriz osatuta daude. -Iberiar sistema tarteko mendikatea da, eta modu berdinean sortu zen. -Ipar-ekialdeko zatian mendikateko gailur garaienak daude, adibidez, Moncayo. -Soriako hego-ekialdetik Iberiar sistema bi adarretan bereizten da: Gaztelakoa eta Aragoikoa. -Sierra Morena ez da berez mendikate bat, baizik eta Guadalquivirreko harana eta Iberiar goi-lautada bereizten dituen eskailera-maila handi bat. Era Tertziarioan eratu zen, arrokak paleozoikoak dira eta ilunak dira. Adibidez, Aracena.

IBERIAR GOI-LAUTADAREN KANPOALDEKO SAKONUNEAK


Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko sakonunean Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Era Tertziarioan eratu ziren eta ondoren lodiera handiko sedimentuekin bete ziren. -

Ebroren sakonunea

Pirinioen hegoaldean dago, eta hasieran, sakonunea itsasoak hartu zuen, baina gero itxi egin zen. -

Guadalquivirreko sakonunea

Mendikate Betikoekiko iparraldean dago. Hasieran itsasoarekin lotura zuen, eta gero kostaldeko aintzira eta padura bihurtu egin zen.

IBERIAR GOI-LAUTADAREN KANPOALDEKO MENDIKATEAK

Iberiar goi-lautadaren kanpoaldedo mendikateak Pirinioak eta Mendikate Betikoak dira. Era Tertziarioko Aldpetar orogenian sortu ziren. -

Pirinioak

-Ardatza antzinako Akitaniako mendigune hertziarra da, Alpetar orogeniarekin gaztetu baitzen. Material paleozoikoz osatuta dago eta erliebe malkartsua du. Adibidez, Aneto mendia. -
Pirinioaurreak ardatzaren hegoaldean daude. Era Tertziarioko Alpetar orogenian eratu ziren, Pirinioetako fosan jalkitako material sekundarioak tolestu zirenean. Kareharriz osatuta daude.
-Erdialdeko sakonunea luzea eta estua da, eta Pirinioaurreko kanpoaldeko eta barnealdeko mendilerrok bereizten ditu. -Euskal mendiek Pirinioaurreak luzatzen dituzte gehienbat. Beraz, kareharrizkoak dira. Adibidez, Gorbeia. -
Kataluniako kostaldeko mendikateak bi lerro ditu: bata, kostarekiko paralelo eta garaiera txikikoa, eta bestea barnealdean, garaiagoa. -

Mendikate Betikoak

-Mendikate Penibetikoek kostarekiko paralelo dira. Era Tertziarioan eratu ziren, material paleozoikoak ditu, eta erliebe horretako Sierra Nevadan dago penintsulako mendirik altuena: Mulhacén. -

Mendikate Subbetikoa

Mendikate Penibetikoen eta Betikoen artean dago eta material tertziarioekin bete zen.

BALEAR UHARTEETAKO ERLIEBEA

Geologiaren ikuspegitik, Mendikate Subbetikoetatik azaleratutako zatiak dira. -Mallorcak hiru multzo ditu: -Tramuntana mendilerroak, iparrean daudenak eta kareharriz osatuak. -Levanteko mendilerroak, baita kareharrizkoak direnak ere. -Erdialdeko sakonunea, bi mendilerroen artean dagoena. 

KANARIA UHARTEETAKO ERLIEBEA

Kanaria uharteek jatorri bolkanikoa dute. Era Tertziarioan sortu ziren, Alpetar orogeniak Ozeano Atlantikoaren hondoan hausturak sortu zituenean. -Kanarietako erliebe-mota bolkanikoak era askotakoak dira. -Kono bolkanikoak gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira. -Galdarak zirkulu-formako krater handiak dira. -Malpaís izeneko eremu malkartsuak dira, eta laba-koladak bloke-forma hartuz bat-batean solidotzen direnean eratzen dira. -Dikeak eta rokeak magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu.

Entradas relacionadas: