Goi lautadaren inguruko mendiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,61 KB

 

Iberiar goi-lautadaren ertz menditsuak

Iberiar goi-
lautadaren ertz menditsuak Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena dira. Era Tertziarioan eratu ziren, Iberiar goi-lautadako blokeak altxatu zirenean edo Iberiar goi-lautadaren ekialdeko ertzean itsasoak jaikitako materialak tolestu zirenean.

  1. Galizia-Leongo mendigunea .Era Tertziarioan eratu zen, Iberiar goilautadaren zokaloaren ipar-mendebaldeko angelua Alpetar orogenian altxatu zenean. Material paleozoikoak ditu, beraz. Erliebean, garaiera txikiko mendi biribilduak ageri dira, faila askok ebakita. Mendilerro nabarmenenak Segundera, Cabrera eta Los Ancares dira.

  2. Kantauriar mendikatean bi zati nabarmen bereizten dira:

• Mendebaldeko aldea, Asturiasko mendigunea, Era Tertziarioan eratu zen, Alpetar orogenian Iberiar goi-lautadaren zokaloaren mendebaldeko aldea altxatu zenean. Beraz, material paleozoikoak ditu. Mendebaldeko muturrean, materialen gogortasunean aldeak daudenez (arbelak eta kuartzitak), Appalache-erako erliebea eratu da. Ekialdeko muturrean, jatorrizko kareharrien azaleratze handi bat dago (Europako mendiak). Hain zuzen, hor daude mendikatearen gailur garaienak (Torre de Cerredo - 2648 m-, Pena Vieja eta Naranjo de Bulnes).


• Mendikatearen ekialdeko aldea, Kantauriar mendikatea, Era Tertziarioan eratu zen, itsasoak Iberiar goi-lautadaren ertzean jaikitako Era Sekundarioko materialak tolestu zirenean. Material horiek kareharriak dira batez ere, baina zenbait lekutako materialetan dauden gogortasun-aldeek erliebe jurasiko alderantzizkatuak sortu dituzte.

  1. Iberiar sistema tarteko mendikatea da, eta Era Tertziarioan eratu zen, itsasoak Iberiar goi-lautadaren zokaloaren ekialdeko ertzean jaikitako Era Sekundarioko materialak tolestu zirenean. Beraz, kareharrizko materialak ditu batez ere. Dena dela, arroka paleozoikoz osatutako alderdiak eta arroka buztintsuz osatutakoak ere baditu. Lehenetan, Iberiar goi-lautadaren zokaloa azaleratzen da; bigarrenek barne-fosak betetzen dituzte. Iberiar sistemaren egiturak bi zati ditu:

• Iparraldeko zatian, NW-SE norabidean, mendikateko gailur garaienak daude. Mendilerro nabarmenenak Moncayo (2313 m), Picos de Urbi6n eta Cebollera (kareharrizkoak hirurak) dira, bai eta Demanda (paleozoikoa) ere.

• Soriako hego-ekialdetik Iberiar sistema bi adarretan bereizten da: barnekoa edo Gaztelakoa (Albarradn mendilerroa, paleozoikoa; eta Cuencako mendilerroak, kareharrizkoak); eta kanpokoa edo Aragoikoa (Javalambre eta Gudar mendilerroak, kareharrizkoak). Biak fosa tektoniko batek bereizten ditu (Calatayudeko fosa)
. Fosa hori Era Tertziarioko materialek bete zuten.

d) Sierra Morena ez da berez mendikate bat, baizik eta Guadalquivirreko harana eta Iberiar goi-lautada bereizten dituen eskailera-maila handi bat. Faila erraldoitzat hartu izan da, baina, dirudienez, puntu askotan hautsitako makurdura handi bat da. Era Tertziarioan eratu zen, Mendikate Betikoek altxatzean hegoaldetik egindako bultzadagatik. Sierra Morenako arrokak paleozoikoak dira eta kolore iluna dute, bertako landarediak bezala (txara). Bi ezaugarri horietatik datorkio izena. Mendilerro nabarmenenak Madrona, Pedroches eta Aracena dira.

Entradas relacionadas: