Goi lautadaren inguruko mendiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB

 

6.2. Iberiar goi lautadaren ertz menditsuak


Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena dira. Era Tertziarioan eratu ziren , Iberiar goi lautadako blokeak altxatu zirenean edo Iberiar goi lautadaren ekialdeko ertzean itsasoak jalkitako materialak tolestu zirenena.


6.2.1.Galizia-Leongo mendigunea

Era Tertziarioan eratu zen. Material paleozoikoak ditu. Erliebean, garaiera txikiko mendi biribilduak ageri dira, faila askoko ebakita. Mendilerro nabarmenenak Segundera, Cabrera…


6.2.2. Kantauri mendikatea

Bi zati nabarmen bereizten dira:

  • Mendebaldeko aldea, Asturiasko mendigunea. Era tertziarioan eratu zen. Material paleozoikoak ditu. Mendebaldeko muturrean, materialaren gogortasunean aldeak daudenez, Appalache erako erliebea eratu da.

  • Ekialdeko aldea, Kantauriar mendikatea. Era tertziarioan eratu zen, itsasoak Iberiar goi lautadaren zokaloaren ekialdeko ertzean jalkitako Era Sekundarioko materialak tolestu zirenean. Material horiek kareharriak dira batez ere.

6.2.3. Iberiar sistema

Tarteko mendikatea da, eta Era Tertziarioan eratu zen, itsasoak Iberiar goi lautadaren zokaloaren ekialdeko ertzean jalkitako Era Sekundarioko materialak tolestu zirenean.

  • Iparraldeakoa. IM-HE norabidea, mendikateko gailur garaineak daude

  • Soriako hego-ekialdetik Iberiar sistema bi adarretan bereizten da: barneko edo Gaztelakoa; eta kanpokoa edo Aragoikoa. Biak fosa tektoniko batek bereizten ditu.

6.2.4.Sierra Morena

Ez da berez mendikate bat, baizik eta Guadalquivirreko harana eta Iberiar goi lautada bereizten dituen eskailera maila handi bat. Era Tertziarioan eratu zen, Mendikate Betikoak altxatzean hegoaldetik egindako bultzadarengatik. Mendilerro nabarmenenak Madrona, Pedroches eta Aracena dira.


Entradas relacionadas: