Gobernuaren funtzioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,27 KB

 

Zer dakizu alkateei buruz? Nola hautatzen dira eta zer funtzioak dituzte?

Udaleko burua da, kide bakarreko organoa. Zinegotziek hautatzen dute, haien artean boto gehien duena izango da. Allatea ken daiteke bere kargutik zentsura-mozioaren bidez.

Udala ordezkatu.

Udala gobernatu eta administratu.

Alkateordea eta gobernu-batzordeko kideak izendatu eta kargutik kendu.

Plenoetara deitu eta hauetan Presidente izan.

Bandoak igorri.

Ordenantzak betearazi.

Udaltzaingoaren buru da.

Udalean lanean ari direnen nagusia da.

Obra txikiak kontratatu.

Zer da udal-plenoa edo udalbatza? Zer funtzioak ditu?

Alkatea eta zinegotzi guztiek osatzen dute, alkatea presidentea delarik. Plenoaren funtzioak:

Alkatea hautatu eta kargutik kendu.

Gobernu-organuak kontrolatu eta fiskalizatu.

Udal ordenantzak onartu.

Lanpostuak sortzeko oinarriak onartu.

Aurrekontuakonartu eta aldatu.

Plan urbanistikoak onartu.

Zer Udal-zerbitzu minimoak egon behar dira Bergara moduko herri batean?

5.000 biztanle baino gehiago

Udalerri guztietan: herriko argiak, hilerria, hondakinak jaso, kaleak garbitu, ura etxeetaraino eraman, estoldak, bide publikoak zolatu, janari eta edarien kontrola…

5.000 biztanletik gorako udalerritan: aurrekoak eta parke publikoa, liburutegia, azoka eta hondakinen tratamendua

Zeintzuk dira Tokiko Erakundeen arauak?
Azaldu bakoitza.

Odenantzak: Udal eta Diputazioetako Plenoak onarturiko arauak.

Reglamentuak: Plenoek onarturiko arauak, Korporazio barneko hartu emanak eta funtzionamendua arautzeko.

Bandoak: Alkateek erabakitako xedapenak.



Entradas relacionadas: