Gizartee ikasten

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB

IBERIAR PENINTSULAKO ERLIEBEA
Iberiar penintsularen zati handiak, Balear uharteek eta Kanariar uharteek osatzen dute. Afrikako kontinentearen iparraldean(Ceuta eta Melilla). Iberiar penintsula Espainiak eta Portugalen zati nagusiak osatzen dute. Iberiar penintsulako erliebea konplexua da. Erliebegune handiena goi-lautada handi batek osatzen du Meseta.
Erliebegune nagusiak: Iberiar goi-lautada
210.000km2-ko hedadura duen goi-lautada edo Meseta Erdialdeko Mendikateak zeharkatzen du bi zatitan banatuz: iparraldekoa eta hegoaldekoa. Goi-lautadak mendebalderantz altuera galtzen du; horregatik, ibaiak Atlantikora bideratzen dira.
*Iberiar goi-lautada zeharkatzen duten mendikateak
Erdialdeko mendikatea
*Iberiar goi-lautada inguruko mendikateak
Galiziako mendigunea, Kantabriar mendikatea, Iberiar mendikatea eta Sierra Morena.
*Mesetatik kanpo dauden mendiak
Euskal Herriko mendiak, Pirinioak, Mendikate Betikoak, Kataluinako kostaldeko mendikatea.
*Penintsulako beste erliebegune batzuk
Ebroko sakonunea, Guadalquivirreko sakonunea.
EUSKAL HERRIKO ERLIEBEA

*Isurialdeen banalerroa osatzen duten mendiak
Pirinioak, Aralar, Aizkorri, Elgea, Gorbeia, Garobel.
*Aurrepirinioa

Hegoaldean dauden mendikate-lerroak osatzen du:
Erreniega, Andimendi, Urbada, Kodes, Gasteizko mendiak, Toloño.
*Iparraldeko isurialdea
Aturri, Oria, Urola, Deba, Nerbioi.
*Ebro inguruko sakonunea
Euskal Herri lehorra osatzen dute. Mendi gutxi ordoki zabalez osatuta: Arabako Errioxa, Lizarraldeko Erribera eta Tutera aldeko Erribera.





PAISAIA NATURALAREN EZAUGARRIAK
*Paisaia ozeanikoa, baso hostoerorkorra

Europa mendebaldeko eta Europa erdiko ordokiko paisaia.
Ozeaniko eta Kontinentalarekin lotuta.
Klima epela eta tenperatura leunekoa. Urtarotik-urtarora alde nabarmena. Prezipitazioak ugariak eta erregularrak udazkenean bereziki.
Landaredia zuhaitz hostoerorkorreko basoak, landak eta larreak: Hariztiak, gaztainandiak, pagadiak eta urkidiak baso horien artean landak tartekatzen dira. Berezko zuhaitzak, pinuek eta eukaliptoek ordezkatu dituzte azken urte hauetan. Kontinentean, klima ozeanikoa lehorragoa da. Belardiak sortzen dira. Zenbat eta ekialderago joan, orduan eta lehorrago. Ibaiak luzeak eta emari handikoak daude. Nabigaziorako eta produkzio hidroelektrikorako egokiak. Kokapena Europa mendebaldean eta ipar mendebaldean. Europa erdialdetik ekialdera Ural eta Kaukaso mendilerroetaraino klima kontinentala. Gaur egun baso hostoerorkorrak ia desagertu dira. Horien lekuan landa eta belardiak jarri dituzte.
*Paisaia mediterraneoa
Klima m editerraneoa. Euri gutxi, udan lehorteak. Tenperatura-bitarte txikia eta kostaldean, handiagoa barruan. Tenperatura leunak neguan, eta udan bero handia. Barrualdean, klima kontinentalaren arrastoak agertzen dira, euri gutxiago, neguak hotzagoak. Tenperatura-bitarte handiagoa. Landaredia z uhaitz hostoiraunkorrek osatzen dute: pinudiek, artadiek..Leku batzuetan baso horiek estepekin tartekatzen dira. Leku askotan desagertu egin dira, eta zuhaixkek osatutako landaredia agertu da. Ibaiak laburrak. Emaria urria dute, udan askok agortu egiten dira. Kokapena Mediterraneo itsasoaren inguruko kostaldean.Gaur egun e goera larria n.

Entradas relacionadas: