Gizarte Zientzien Didaktika, Historia eta Ikerketa Metodologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Historia: Definizioa eta Ezaugarriak

Historiak aztertzen ditu: Gizarte mota ezberdinen iragana eta oraina ikuspegi global batetik, kontuan hartuta prozesuetan gertatzen diren aldaketak eta iraupenak.

Historiaren Funtzioak

  • Maila desberdinen arteko interdependentzia zehazten du (teknikoa, ekonomikoa, soziala, politikoa, ideologiko-kulturala).
  • Gertakarien kausa erreal eta asmozkoak azaltzen ditu.
  • Iturrien erabilera eskatzen du (idatziak, irudiak, ahozkoak, materialak, etab.).

Historiaren Ezaugarri Nagusia

Historiaren ezagutzak aldi baterako izaera hobegarria du.

Gizarte Zientzietako Pentsalari Klasikoak

  • Historia: Herodoto, Tuzidides, Xenofonte.
  • Geografia: Anaximandro (lur ezagunaren lehen maparen egilea; lurra esfera formakoa dela), Estrabon, Ptolomeo.
  • Politika: Platon, Aristoteles, Polibio, Zizeron.
  • Zuzenbidea: Justiniano.

Gizarte Zientzien Didaktika: Helburuak

Zertarako irakatsi Gizarte Zientzien Didaktika?

  1. Haurrak gizartean txertatzeko eta parte hartzeko baliagarriak diren zientzia sozialak eta ezagutza sozialak antzemateko eta ezagutzeko.
  2. Ikasleei eta irakasleei zientzia eta ezagutza horiek eskola-ikasgela giroan planteatzen dizkieten irakas-ikas arazoak ulertzeko, bai eta irakas trebetasunak lantzeko gogoetak eta bideak eskaintzeko ere.

Baliabideak eta Argitalpenak

Argitaletxeak

  • Ediciones Morata
  • Grao
  • Paidos
  • Síntesis

Aldizkari Espezializatuak

  • Didactica de las Ciencias Experimentales y Sociales
  • IBER. Didáctica de las Ciencias Sociales, Geografía e Historia
  • Enseñar Ciencias Sociales
  • REIDICS (Revista de Investigación en Didáctica de las Ciencias Sociales)

Hezkuntza Aldizkari Orokorrak

  • Gaztelaniaz:
    • Cuadernos de Pedagogía
    • Aula de Innovación Educativa
    • Perspectiva Escolar
  • Euskaraz:
    • Hik Hasi
    • Jakingarriak
    • Tantak

Ikerketa Metodologia Zientifikoa

Ikerketarako metodologiak urrats hauek jarraitzen ditu:

  1. Azterketa gunea mugatzea.
  2. Galdera egokiekin hastea.
  3. Markatutako aztergunean hasierako behaketa egitea.
  4. Behaketaren ondoren aldi baterako hipotesiak formulatzea.
  5. Jorratuko dugun gaiaren inguruko hitzak definitzea.
  6. Galderak eta hipotesiak bideratuko dituzten datuak bilatzea eta biltzea.
  7. Jasotako datuak egituratzea.
  8. Kritikaren galbahetik pasatutako datuak aztertzea eta hipotesiak frogan ipintzea.
  9. Hipotesiak sostengatzen edo atzera botatzen dituzten inferentziak edo ondorioak ateratzea.
  10. Lortutako emaitzak, dauden bide ezberdinetatik komunikatzea (ahozko, idatzizko, irudizko, grafikozko hedabideak erabiliz).
  11. Komunitate zientifikoan eztabaidatzea.

Giza Izaeraren Ezaugarriak (Aldagaiak)

  • Gizaki sentikorra
  • Gizaki sortzailea
  • Gizaki soziala
  • Gizaki moral eta erlijiosoa
  • Arrazoizko animalia
  • Homo faber
  • Homo ludens
  • Animalia politikoa
  • Gizaki historikoa
  • Gizaki komunikatzailea

Entradas relacionadas: