Gizarte zibila

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,76 KB

 

7.2. Anarkismoa

-Gizartea antolatzeko modu gisa estatua agertu izana ez da beti gauza ontzat hartu izan. Anarkismo deritzon teoria politikoak, esate baterako, uko egiten dio estatua izateari berari.

-Postulatu anarkisten arabera, estatuak gizabanakoak menderatzen ditu, haien askatasuna mugatzen du eta nork bere burua garatzeko aukerak itotzen ditu.

-Estatua desagertutakoan soilik lortu ahalko da, ez bestela, guztiz gizarte aske eta oso-betea eraikitzea, gizon-emakumeen arteko harremanak orduan baizik ez baitira izango askatasun eta naturaltasun erabatekokoak.

-Estatua abolitutakoan, jada ez da izango hertsadurarik, ez espetxerik, ez poliziarik, ez armadarik.

- Instituzio errepresibo horiek ez dira jada beharrezkoak izango, gizarte anarkista batean gizon-emakumeak azkenean aritu ahal izango baitira askatasun osoz lankidetzan, mundu hobe bat sortzeko.


7.3. Totalitarismoa

-Erregimen totalitario batean, estatuaren boterea hain da handia, bizitzako eremu guztietaraino heltzen baita, tartean direla ekonomia, gizartearen antolaketa, bai eta gizabanakoen bizitza pertsonala, ideiak eta ohiturak ere.

-Estatuak bizitzako eremu guzti-guztietan duen kontrol absolutu hori alderdi politiko bakarraren diktaduraren bidez gauzatzen da; alderdi politiko hori buruzagi eztabaidaezin baten agindupean egon ohi da, eta hark, buruzagiak, masak mobilizatzen ditu, hedabideak manipulatuz eta eragin itzeleko propaganda moduak erabiliz.

- Erregimen totalitarioen gorakadak erabat markatu zuen Europaren historia XX, mendeko 30eko eta 40ko harnarkadetan

- Erregimen nazia erregimen faxista bat izan zen. Faxismoa mugimendu nazionalista autoritario bat da, gizartea modu hierarkikoan antolatzea du helburu, eta horretarako, buruzagiak agindutakoari erabateko obedientzia izan behar zaio, besteak beste. Horretaz gain, nazismoa ideologia baztertzailean oinarritzen zen, eta arraza batzuk biologikoki beste batzuk baino hobeak direla nabarmentzen zuen.

- Totalitarismoak, historian zehar filosofoek proposatu izan dituzten diseinu utopikoen antzekoak dira. Den-denetan, izan ere, politikak eragiten duen ziurgabetasuna ezabatzea da helburua, eta horretarako, jarduera hori jada beharrezko izango ez den gizarte-eredu ideal bat sortzen dute.


7.4- Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa

A) Tradizio sozialista

- Tradizio sozialistaren ardatza berdintasun materiala ezartzea da, gizaki guztiek baldintza sozial eta ekonomiko berak izan ditzaten defendatzea.

- Gizarte baldintzek bereziki kezkatzen dute sozialismoa,horiek ahalbidetzen baitute askatasuna eta ardura horrek merkatua kontrolatzera eramango du, baldintza berdintasuna egoteko.

- Beraz,merkatuko mekanismoan esku sartzea edo hura deuseztatzea da sozialismoaren funtsezko helburua.

- Estatua, beraz, ez da askatasunaren bermatzaile hutsa, baizik eta denen onuraren ordezkari.

B)- Bi sozialismo

- sozialismo zientifikoa; Karl Marxen ideiak dauzka oinarritzat eta Leninek garatu egin zituen.
Estatu liberala klase menderatzailearen zerbitzura dagoen tresna da. Komunismoaren  helburuak:

-merkatua ezabatzea eta ekoizpen bideak sozializatu.

- jabetza pribatua ezeztatzea eta klaseen arteko ezberdintasunak ezabatzea.

- sozialismo erreformista; Ferdinand Lassalle eta Eduard Bernstein, estatuak esku hartzearen aldekoak dir, baina kontsumismoan gertatzen ez den bezala, ez dute uste estatuaren oinarri demokratikoak ezta liberalak hautsi egin behar. Hainbat helburu dauzka:

- merkatua gizarte beharren mende jartzea.

- ekonomia kontrolatzea eta bertan esku hartzea, baita jabetza pribatua murriztea.

-

Botere politikoa gizartean banatzea



Entradas relacionadas: