Gizarte komunista marx

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB

 
  1. Gizarte-
    Gatazka:

  • Demografia-hazkunde izugarria gertatu zen urte horietan,bai eta industria eta komertzioaren garapen azpimarragarria ere.

  • Industrializazioaren ondorioz,gizartea klase desberdinetan egituratuz zihoan,nabarmenki haziz eta garatuz zihoan klase berriarekin:gune urbanoetako langileriarekin.

  • Teknologiaren garapenak garaiko ohiturak eraldatu zituen.

  • Ordurakoak ditugu hainbat makina eta motor berrien asmakuntzak.

  • 1848an eztanda egindako mugimendu iraultzaileak aldaketa politiko ugari ekarri zuen Europan,eta nazionalismoen gorakada azpimarratu zuen.

  • Garai latzak izan ziren eta hiri industrial berrietan baldintza benetan miserableetan bizi ziren langileek hainbat gatazka eragin zuten.

  • Ordukoa da Karl eta Marx eta Friedrich Engelsek kaleratutako Manifestu komunista.

  • Marxen ideietan oinarritutako Lehenengo internazionala sortu zen eta hainbat mugimendu iraultzaile agertu ziren:sozialdemokrazia,komunista eta anarkista.

  • Burgesiaren eta langileriaren arteko borrokek baldintzatuko dite XIX.Mendearen bigarren erdi osoa.

  • Gero eta aberatsago bihurtuz zihoan burgesiak garai erromantikoetako espiritu iraultzailea baztertu eta bere etekinak ziurtatuko zituzen gobernuak hobetsi zituela.

  • Garaiko herrialde garatuenek 1870etik aurrera bideratu zuten politika inperialista eta kolonizatzailea.

Entradas relacionadas: