Gizarte identitatea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,68 KB

 

Kontrol Soziala:


Helburua jendea gizarteak oinarrituriko mugen artean mantentzea da, hau da, orden soziala mantentzeko. Hau, konformitateagatik sariak jasotzen ditugu eta arauetatik desbideratzeagatik zigorrak. Zigorrak naturaz gaindikoak izan daitezke(erlijioa), ekonomikoak (diru laguntza kendu), fisikok(heriotza homosexuala izateagatik) eta sozialak (taldetik kanpo ustea). Orden soziala mantentzeko 3 bitarteko nagusi ditu gizarteak

: - Barne kontrolean

Sozializazioa


Gizarteko arauak barneratutako egiten ditugu, hau da, gutaz espero Dena egiten dugu.

Legitimazioa

Barneratutako arauak ez ditugu zalantzan jartzen, hau da, gizarteak finkatutako arauak onartu egiten ditugu. – Kanpo kontrolean:
Kontrol sozialaz ari gara, lehenengo biak huts egiten badute Kontrol sozialaren mekanismo ezberdinak aktibatzen dira.

Estratifikazio sozialaren ezaugarri nagusiak eta bere bilakaera:


gizartea maila ezberdinetan banatuta dagoela dio, gizakiak posizio ezberdinetan kokatuta gaude gizartean eta kokapen sozialaren arabera aukera edo abantaila ezberdinak ditugu.
Bost aldagai baldintzatzen dute gure posizio soziala. – ekonomia:diru asko baduzu aukera gehiago izango dituzu gauzak egiteko. – generoa:betidanik mutilek ahalmen handiagoa izan dute kan hobeagoak edukitzeko, emakumeak bitartean etxean gertatzen zirelako. – jatorriz etniko-kulturala:
familia on batean jaiotzen bazinen aukera gehiago zenituen. – Status – kultur kapitala:etxeko kultur maila nolakoa den, zelako ohiturak (irakutzea, bidaiatzea). Estratifikazio maila ezberdinak daude.

Bilakaera

:
gizarte aurreindustrialean fenómeno naturaltzat jotzen dira ezberdintasun sozialak, sinesmen erlijiosoek babestuta eta legitimatua (pobrea zara jainkoak nahi izan duelako).Gizarte modernoan nahitaezko fenómeno naturala ez denik ez da onartzen eta mugikortasun soziala sortzen da mugatua bada ere.

Paradigma funtzionala eta marxista: -



Estratifikazioa

Paradigma funtzionala:
Ordena eta aurrerapena egoteko klase sozial ezberdinak egotea beharrezkoa da. Fenómeno univertsala dela dio. Persona bakoitzak bere talentuak garatu ditzan, motibagarria da, holan bakoitzak bere onena emango du, modu honetan gizarteak sariak ematen dizkio ahaleginak egiten dituen pertsonari. Meritokraziaren teoriarekin lotu egiten dugu. Gizarte igualitario bat sortzeko saiakerak antzuak izan dira, beraz aurrerapenerako oztopo moduan ikusten da. – paradigma marxista:
Gatazkaren teoría. Kohesio sozialarentzak kaltegarria da. Jatorrizko ezberdintasunek hainbatetan ahalegina ezerezean utzi egiten du, beraz ez dago aukera berdintasunik. Formazio bereko pertsonek sari ezberdinak jasotzen dituzte eta ezberdintasunak belaunaldien artean ereeproduzitzeko joera dago.

Eskola:funtzionala:

Durkheim eskolak gizarteko baloreak transmititu egiten zituela esaten zuen, desberdintasunak beharrezkoak ziren eta kohesioa lortzeko balio zuen. Meritokraziaren alde. – marxista:
eskolak talde nagusien kultura transmititu egiten du, desberdintasunak erreproduzitu egiten ditu eta jatorri soziala eragin handia du eskolan.

Emile Durkheim


Trantzisioa ikusten du elkartasun mekanikotik(tradicional) elkartasun organikora (moderno).
Mekanikoan gizarte tradizionalean gertatzen da, kontzientzia kolektiboa dago, especializazio gutxi eta batasun handia.
Organikoa gizarte modernoan gertatu, espezializazio handia dago, kontzientzia kolektibo ahula, ideia eta baloreen aniztasun handia eta normarik eza, hau da, elementu moralak faltan dituzte bizitza on bat izateko. Gizarte modernoan erlijioaren nagusitasuna ahultzen da eta estatua hartu egiten du eskola. Honek oinarriak erakusten ditu eskolan.
Hezkuntzak bi funtzio betetzen ditu: belaunaldi gazteak homogeneizatzea eta dibersifikatzea (norberaren merezimenduetatik lana edukitzea)

Sozializazioaren prozesua


Sozializazioaren helburua jendea gizarte eta kultura zehatz baten bizitzeko prestatzea da, gizarteko partaidea bihurtzeko. Errealitate sozialaren rolak, arauak, bizitza estiloa, bizimodua.
Kultura barneratzeko prozesua da. Sozializazio prozesuaren bitartez nrbanakoak gizartea bere barnean sartzen du, nortasun indibiduala eraikitzen.

Lehen sozializazioa:

 Haurtzaroan ematen da, guraosen artean gertatzen da bereziki. Indibidualitatearen kontzientzia eta besteena hartzen da. Oinarrizko arauak barneratzen ditu. Afektibitateak garrantzi handia du, bere familiarekin identifikatzen baita. Hizkuntza eta identitate bat barneratzen dugu.

Bigarren sozializazioa

Familiaz kanpo gertatzen da, irakasleen eta lagunen arteko harremanekin. Rolak eta jokamolde espezializatuak ikasten dira, nerabezaroan oso garrantzitsuak direnak eta gurasoengandik aldentzeko aukera ematen dutenak. Afektibitate gutxiago dago eta edukiak kontzientzian ahulago barneratzen dira. Identitate propio berri bat eraikitzen da.

Bizitzako etapak:



Haurtzaroa (0-12):

gizarte industrial modernoetan, askatasun garai gisa ikusten zen, baina gizarte motaren arabera egoera aldatu egiten dela kontuan hartu egin behar da.

Nerabezaroa(12-18):

Pertsona familiatik aldentzen hasten da, beste erreferentia batzuk bilatzen ditu, lagun taldeak, sare sozialak… Hau luzatuz doa herri industrial eta postindustrialetan.

Helduaroa (25-35):

Irizpide ezberdinak daude helduaroa definitzeko. Nortasuna nahiko finkatua egoten da, baina aldaketa garrantzitsuak eragin handia izaten dute gure nortasunean.

Zahartzaroa (+65):

Gaur egun orohar gaztetasuna gurtu egiten da, gizarte tradizionaletan aldiz kontrakoa gertatzen da. Umeen zainketan paper garrantzitsua betetzen dute eta gauza berriak ikasten dituzte.

Familia:



Funtzioak

Sexu harremanak izatea, erreprodukzioa egotek. Afektibitatea landu eta sozializazio gunea izatea. Sustengua ematen digute eta kooperazio ekonomikoa, ongizate agentea daukagu gure zlantzan.
Joera demografiko nagusiak: Familiak aldatuz doaz, ume gutxiago dituzte haiek mantetzeko diru asko behar delako, eskontza tasak bahera egin du eta dibortzio tasak gora. Guraso bakarreko familiak gero eta gehiagokoak dira eta sexu bereko bikoteak gora egin dute.

Familia eta eskola arrakastaren arteko harremana:


Familia barruko interakzioa eskolako arrakastaren oinarri garrantzitsuenetarikoa da. Familien kultur kapitalak eta capital sozilak eragina dutelako. Lehen sozializazioan dauden defizitak eskolan nabaritzen dira.
Familia tradizionak(beheko klasea); eskasiaren printzipioak erakustend ituzte, autoritatea errespetatzea edukazio on moduan hartzen dute eta eskola 2.Mailako gauza da, konfiantza eza dutelako.

Goi/erdi maiako klaseak

Eskola sisteman arrakasta lortzea dute helburu, ondasun kulturalak pilatzea bilatzen dute eta mugikortasun soziala dago.

Komunikabideen rola



Aldeko argudioak:

parte hartze eta sormenerako aukera ematen du, informazio gehiago daukagu honi esker eta aniztasun gehiago ezagutu dezakegu

. Aurkako arg

Pasibotasuna eta kontrabalioak sustatzen dituzte. Entretenimendua da printzipala informazioaren gainetik eta botereek komukikabideak erabiltzen dituzte jendearen konpromisua bilatzeko.

Interneten iraultza:

informazio kantitate handia zabaltzen du. Komukazio interaktiboa ahalbidetzen du eta agente social txikiek informazioa zabaltzeko erabil dezakete. Honek eragin handia du kontzientzia kolektiboan, nortasuna eratzeko, sozializatzeko ahalmen handia du eta irudien indarra erabiltzen dute. Baina ez da mekanikoa, umeek mezua interpretatu eta berreraiki ditzakete, autonomiaz erabiltzeko aukera ematen du eta hezkuntza sistemaren erronka sortzen du, alfabetizazio digitala.

Generoa eta hezkuntaz arteko harremana:



Ezaugarriak

Langile klaseko ikasleek kklase altueneko baino emaitza okerragoak ateratzen dituzte. Genero ezberdintasunekin aldiz, ez da horrela gertatzen. Neskek mutilek baino nota hobeagoak ateratzen dituzte eta hauek osasun, humanitate eta gizarte arloetan nagusi dira. Mutilen aldean, neskek irtenbide profesional gutxiko ikasketak hartzen dituzte. Honi atxiki zaion rola lehiarik eza da.

–Ageriko curriculuma:

Emakumezko gutxi agertzen dira liburuetan eta agertu direnean hauen portaera eredu maskulinora atxikitzen da. Emakumeen bizimodua eremu pribatuan garatu egiten zuten, etxearen zaintzan, harreman afektiboan… Historian gertaera politiko eta militarrak soilik agertzen dira, emakumeen kultura baztertuz.

–Ezkutuko currikuluma:

Iraskasleen espektatibez eta ikasleekiko elkarekintzez ari gara. Irakasleek mutilekin harreman gehiago dute, izan ere hauek arreta eraki eta espazioaren jabe bihurtzen dira. Honek ez du eraginik emaitzetan baina bai ikasketa eta lan aukerari dagokionez, ekonomikoki eta sozialki gutxiago baloratuak diren aukeretara eramaten ditu.

Baldintza sozioekonomiko:-

Pierre Bourdieau:

klase ertaineko kultur praktiken eta eskolako praktiken artean parekotasun handia ikusten du.Hauek kultura eta hezkuntzan garatzeko baliabide ekonomikoak dituzte. Gurasoen ikasketa maila altua izan ohi da, gainera objektu kulturalak dituzte, hala nola, aldizkariak, liburuak.. Hizkuntza formalagoa erabiltzen dute, ondorioz, etxearen eta eskolarne arteko harremana estua da.

–Basil Berstein:

Kapital kulturala eta eskola arrakastaren arteko harremana, hizkuntzarten arloan zentratuz. Klase ertaineko familiak, hizkuntza landuagoa dute, sintaxi konplexua eta hiztegi zabala erabiltzen dute, logika altuagoarekin hitz egiten dute eta abstrakziorako joera dute. Langile klaseko familiek, kode murriztua dute, sintaxi sinplea eta hiztegi erraza. Hizkuntza konkretua erabiltzen dute eta arrazoiketa konkretua egiten dute.

Entradas relacionadas: