Gizarte identitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

  • Gizarte harremanak:
    gizarte ekintza iraunkorra edo etengabea eta gehientsuenena dena.

  • Gizarte Ekintza: konpartitua den ekintza, eredu kolektibo batzuen arabera egituratutako norabidea duena. Gizarte ingurune ezberdinetan besteek zuzendua edo baldintzatua. Indibiduala edo kolektiboa izan daiteke.

  • Giza taldea:Gizabanakoen arteko harreman sarea. Harreman zehatza eta iraunkorra. Talde kontzientzia sortzen duena. Ez da gizarte agregatu, kolektibitate (errealzaleak, erretzaileak) edo kategoria soziala (irakasleak, emakumeak e.A.)

  • Erreferentzia Taldea: gure iritzi eta jokabideetarako jarraibide gisa onartutako taldea.

  • Kultura: Edozein talderen balore, ideia eta ohiturak.

  • Gizarteratzea: Jendea gizarte eta kultura zehatz batean bizitzeko prestatzea.

  • Gizarte Rola: Gizarte posizio edo estatus bat betetzen duen pertsona batengandik espero diren jarrera, portaera eta eginbeharrak

  • Estatusa: Bakoitzak betetzen duen rolaren arabera, gizarte posizio edo estatus bat dagokio gizarte mailaketan.


  • Erakundeak edo instituzioak: Oinarrizko gizarte ekintza bat erregulatzen duten, eredu, arau, erregela edo portaerazko jarraibideak.

  • Gizarte kontrola: gizabanakoa, gizarteak ontzat emandako mugetan eta bideetan mantentzeko, gizarteak dituen kontrol mekanismoak

  • Gizarte ekintza eta identitatea: Gizakiek beren identitatea eraikitzen dute, natura eta giza taldeekiko harremanen bitartez. Beharrezkoa da gizarteratzea identitatea sortu eta gizakia izateko

  • Gizarte estratifikazioa edo mailaketa:
    Gizartea estratu edo maila ezberdinetan banatzeko ekintza eta efektua ( ekonomia, gizarte prestigioa, generoa, talde etnosoziala, adina… )

  • Klase soziala: Ezaugarri eta errekurtso ezberdinak dituzten gizataldeak (Maila sozioekonomikoa, egoera laborala, lanbide motak…)

  • Generoa: Gizon-emakume izateagatik gizartean eraiki diren balorazio eta esanahi ezberdinak.

  • Etnia: Gizarte balorazio ezberdineko taldeak, herria, ezaugarri kultural, hizkuntzazkoak, sinismenen araberakoak, ezaugarri fisikoak baino gehiago

Entradas relacionadas: