Gizarte arauak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,67 KB

 

JATORRI ETA ZILEGITASUN KONTZEPTUAK:


1.1-


JATORRIA:

Zerbaiten jatorria aztertzen dugunean, gauza horren historiari buruz hitz egiten dugu.
Botere politikoaren jatorria jakiteko,lehen giza komunitateen gobernariak eta gobernatuak nola,noiz eta zergatik aztertu behar dugu. JATORRIA= HISTORIA (NOLA?,NOIZ?,ZERGATIK?)

1.2-


ZILEGITASUNA:

Botere politikoa legitimoa den ala aztertzen badugu,jatorria kontuan hartu gabe onargarria den ala ez galdetu behar dugu (komenigarria den ala ez, ona ala txarra den). ZILEGITASUNA= (ONARGARRIA?,KOMENIGARRIA?)
1.3KONBINAZIOAK:
1-

Jatorri + ­­, zilegitasun + ­:

instituzioaren jatorria ona da eta instituzioa legitimotzat (ontzat) hartzen dugu. Familia, merkataritza ,artea ,erlijioa, zientziak … 
2-

Jatorri ­– zilegitasun - :

gehiegikerian / indarkerian du jatorria eta instituzio ilegitimotzat hartzen ditugu. Esklabutza,mirabetza , mafia, inkisizioa, erregimen arrazistak …
3-

Jatorria – zilegitasuna + :

baliteke gehiegikerian / indarkerian jatorria izatea, baina baldintza batzuk betetzen dituenez , legitimoa izatea. Lur sailen jabetza pribatua.
4-

Jatorria + zilegitasuna ­­­- :

instituzioaren jatorria ona da etikaren ikuspegitik baina ilegitimotzat hartzen dugu. Herri- jaietan alkoholaren gehiegizko kontsumoa, nazismoa …

GIZARTEA ETA GIZARTE- ANTOLAMENDUA:


2.1-


GIZARTEA ANTOLATZEKO MODUAK:

Gizarte bakoitzak gizarteko kideen arteko harremanak mugatzen dituen jokabide-arauak ditu, eta hori da antolaketa.
1-

Tribala:

komunitate txikiak, familia loturetatik sortu,iraupeneko- ekonomia dute.
2-

Esklabista:

tribalak baino handiagoak (hiriak, inperioak). Esklaboen esku dago ekoizpena. 
3-

Feudala:

Jauntxo feudalen eta buruzagi militar / politikoak kontrolatzen dituzte gizarte bateko orden politikoa eta babes militarra. Ekonomia nekazaritzakoa da,morrontza- harremanetan oinarrituta (besteen menpe lan egin).
4-

Modernoa:

Estatu nazionalak kontrolatzen du gizarteko orden politikoa. Industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarrituta.

2.2-


MENDERATZEA ETA LEGITIMAZIOA:

Gizartearen funtzionamendu egokia bermatzeko eta helburuak lortu ahal izateko, ezinbestekoa da gizabanakoen ekintzak zehaztuta egotea.  Aldi berean,beharrezkoa da herritarren jokabidean eragin dezakeen boterea egotea eta zenbait jokabide beteko direla bermatzeko, botere horren barruan zigorrak eta bortxak egotea.

GIZARTE- ARAUAK:


3.1-BIZITZARAKO ARAUAK:

Hiru motatako arauak ezartzen dizkiogu geure buruari gizartean dugun jokabidea bideratzeko. 

1.-


Arau moralak:

gizakiok nola jokatu behar dugun adierazten dute gizaki bezala portatu nahi badugu.Modu konsziente eta guztiz askean egin behar ditugu gureak. Gainera,kontzientzia- mailan agintzen dute. Adibideak: errespetu falta bat (gurasoak iraindu).

2.-


Zuzenbidezko arauak:

komunitate politiko bakoitzeko agintariek ezartzen dituzte eta biztanle guztiei zuzenduta daude. Botere politikoaren babesa dute,eta,behar izanez gero, indarkeria ere erabil dezakete.Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legearen barruan daude. Betetzen ez baditugu,legearen aurkako jarrera da. Adibidez: norbait hil,homizidioa.
3-

Gizarte- usadioak:

ohiturak dira,ez daude arau moralen ez zuzenbidezko arauen mailan.Gizarte-usadio bat ez betetzea ez da legearen kontrakoa, eta ez da ez-morala, baina gizartean txarto ikusita dago. Adibidez: opariak,kortesia-arauak.

3.2-


BOTERE POLITIKOA LEGITIMATZEKO ARGUDIOAK:
1-


Argudio teologikoak:

jainkoek nahi zutelako sortu zen botere politikoa,haiek finkatu zituzten hierarkiak gizartean,gutxi batzuek agindu eta gainerakoek esana bete behar zutela esaten zutenak.
2-

Argudio naturalistak:

komunitateek agintariak izan behar dituzte derrigorrez, eta kideek agintarien esana bete behar dute.
3-

Argudio funtzionalistak (Hobbes,Weber…):

Botere politikoa gizarte gehienetan (ziurrenik guztietan) dago. Gizarteko kideentzat erabilgarria eta onuragarria da agintari politiko batek ordena soziala eta bizikidetza baketsua bermatzea.

Entradas relacionadas: