Gizarte aldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB

 
BILBOKO MEATEGIEN GARRANTZIA
1855eko Bessemer asmakaria izan zen Bizkaiko mearekiko interesa sortu zuena. Altzairua lantzeko Bessemer prozedurak lingote - produkzioaren kostuak jaistea ahalbidetzen zuen. Baina burdin mota jakin bat behar zuen, fosforikoa ez zen burdina, eta hau Europako bi zonatan bakarrik aurkitzen zen: Suezian eta Bizkaian.
Sueaziako mea kostaldetik urrun zegoen; Bizkaiko meak baldintza egokiak zituen: untziratze puntuetatik hurbil, ustiatzen erraza zen kalitate handiko burdina zen, ia ia kanpoan baitzegoen. 1865etk aurrera Bizkaiko mea zonaren ustiapen intentsiboa hasi zen. Bizkaiko mea ustiatzen zuten enpresa ugari sortu ziren, baina batez ere atzerriko kapitalarekin (Franco Belga des mines de Somorrostro, Orconera Iron Ore Ltd ingelesa. Parcocha Ltd…).
BURNIGINTZAN SORTUTAKO INDUSTRIA BERRIAK
Bere kapitala mearen esportaziotik metatu zuen burgesia berri honek siderurgia industrietan bideratu zuen etekin horien zati bat. 1879 eta 1882 bitartean hiru siderurgia handi sortu ziren: Sestaoko San Francisco (18979), La Vizcaya (1882) eta Bilboko Labe Garaiak (1882). Bi hauek eta “La Iberia”, 1901ean elkartu ziren “Altos Hornos de Vizcaya” sortuz..
XIX. Mendearen bukaera izango da industrializazio prozesu horren garapenaren garaia. Ordu arte Bizkaiko meategien zeregina lehengai minerala esportatzera murriztu zen. Hemendik aurrera bertako siderurgia industria bultzatuko da eta Bilboko burgesia, meategietatik lortutako irabaziekin, izango protagonista nagusia.
BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIO PROZESUAK BEREIZTU
Bizkaian eta Gipuzkoan garatuko industrializazioa desberdina izango da: Lehenengoa Bilbon inguruan garatuko da, enpresa oso handiak izango dira eta burnigintzan oinarrituko dira.
Gipuzkoan, industriak bailara desberdinetan zabalduko dira, txikiagoak izango dira eta mota desberdinetakoak: armagintza Eibarren, papera (Papelera Española), metalurgia (CAF), elikagairekin lotutako industriak….;.Araba atzerakoen gelditu zen lehen industrializazio prozesuan. Bere nekazaritzan eta manufaktura industria txikian -Gazteizen, batez ere- jarraitu zuen. Hango ekonomiaren oinarri nagusia nekazaritza zenez, Arabak ez zuen Industria Iraultzean parte hartu, Bizkaiak eta Gipuzkoak ez bezala.
BIZKAIAN EMANDAKO GIZARTE ALDAKETAK
XIX eta XX. Mendeen bitarte honetan Bizkaia batez ere, gizarte tradizional eta nekazari izatetik gizarte moderno eta industrializatua izatera pasa zen.
industrializazio prozesu honek eragin handia izan zuen gizartean. Langile berrien beharra  asko handitu zen urte hauetan. Finantza ahalmen handiko oligarkia sortarazi zuen ere. Bi talde hauen arteko desberdintasunak Nerbioi ibaiaren bi ertzetan ikusten zen fisikoki. Eskuinaldean, enpresa gizon aberatsen etxeak, ezkerraldean berriz, lantokietatik hurbil, bizitoki-auzo handiak industrietako langileentzat.
Orokorrean esan dezakegu gizarte kultura eta ohitura aldaketa sakonak ekarri zituela industrializazio prozesuak eta langile mugimenduaren eta nazionalismoaren garapenak ere ekarri zituela. Industrietako langile behar handia zela eta Euskal Herria inmigrazio lurraldea bilakatu zen eta Espainiako beste lurraldeetatik pertsona ugari etorri ziren lan eta bizi baldintza hobeagoaren bila. Kanpotar langile gehienak Bizkaira iritsi ziren, eta bertan bestelako kultura batekin egin zuten topo: hizkuntza desberdina entzuten hasi ziren eta hura guztia integratzeko oztopo gertatu zitzaien. Etorkinak eta berez euskaldunak zirenak, gehienak behintzat, ez ziren ideologia, erlijio eta etnia-ezaugarri berekoak.
Hain azkar eta hainbeste aldatu ziren guneetan langileak bere egoera hobetzen saiatu ziren sindikatuak antolatuz, alderdi politikoetan sartuz eta gizarte demokratikoagoa eskatu zuten. Aldi berean Bilboko burgesia txikiaren inguruan euskal nazionalismoa ere antolatzen hasiko da.
1920ko hamarkadan euskal gizartea taldetan zatitua zegoen: burgesak, sozialistak, komunistak, errepublikanoak, abertzaleak…



Entradas relacionadas: