Gizarte

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB

2. Batez ere landatarra den mundua.

2.1 Lehen sektorearen nagusitasuna.

Biztanle gehienak, nekazaritzan jarduten zuten. Iraupeneko ekoizpena zen. Baina nekazaritzako produktuak ere lantzen ziren ( Mahatsondoak, olibondoak).

Lur gehienak pribilegiatuen jabetzakoak ziren.

Noblezien lurrak ez ziren inoiz banatzen, maiorazkoarengatik.

Kleroaren lurren zati bat, esku mortuak, ezin ziren saldu. Lurrik gabeko nekazariak, jaun-erregimenaren mende zeuden. Nekazariak beste zerga asko ordaindu behar zituzten. Horregatik, nekazariak gero eta hasarreago zeuden. Burgesiak bezain beste.

2.2 Industrien eta merkataritzaren garapena.

Antzinako Erregimeneko industria monarkek, bultzatu zuten. Fabrikak sortu ziren. Baina instalazio horiek, eskulangile-lantegi handiak ziren, industria modernoak baino gehiago.

Kanpoko-merkataritzak, hazkunde handia izan zuen. Barneko merkataritzak, arazoak zituen, gremioen kontrolagatik, eskualde batetik bestera pisu eta neurri desberdinak erabiltzen jarraitzeagatik eta barne-aduank egoteagatik. Merkataritza-jarduerari esker aberastu zen burgesia eta gizarte-eragin handiagoa izatea lortu ere.

3. Gobernua, XVIII. mendearen hasieran.

3.1 Europan absolutismoak jarraitzea.

XVIII.mendean, absolutismoa zen Europako herrialde gehienetako politika-sistema. Monarkek botere legegilea zuten. Monarkek erabakitzen zuten zer lege sartzen ziren indarrean, gobernu erabakiak hartzen zituen.

Absolutismoa, Frantzian sortu zen, XVIII.mendean, Luis XVI-ren erregealdian.

Ekonomian, Merkantilismoa zen absolutismoaren oinarria. Sistema hori, Jean Colbertek garatu zuen. Merkantilismoak hiru ideia nagusi:

1) Zenbat eta urre eta zilar gehiago izan orduan eta aberatsago Estatua.

2) Metal horiek eskuratzeko, kanpoko-merkataritza garatu behar da.

3) Estatuak ekonomiaren beste alderdi batzuetan esku hartu behar du ( industria garatu ).

Sufragio zentzitarioa: Bozketa sistema horretan, gutxienez errenta edo jabetza jakin batzuk dituzten pertsonek baino ezin dute eman.



1. Antzinako Errejimenak jarraitzea.

1.1 Zeri esaten zaio Antzinako Erregimena?

XVIII.mendeko Europako monarkietan zegoen gizarte, ekonomia eta politika-harreman multzoari esaten zaio Antzinako Errejimena. Hiru ezaugarri berezi:

1) Estamentuzko gizartea irautea

2) Ekonomia-sistemaren oinarria lehen sektorea zen. ( nekazaritza, merkataritza).

3) Politika-sistema monarkia absolutua zen.

1.2 Estamentuzko gizartea jarraitzea.

Gizartea hiru estamentuetan banatzen zen: Kleroa, Noblezia eta Herri xehea.

Inmobilismo bertikala: Herri xeheako kideak ezin dira mailaz igo eta noblezian sarrtu.

1.3 Gizartearen baitako eraldaketa.

Noblezia, goi-noblezian eta behe noblezian banatzen da. Kleroa ere goi-kleroan eta behe-kleroan banatzen da.

Herri xehea edo hirugarren estamentua, gainerako biztanleek osatzen zuten. Nekazarien taldea zen ugariena. Oso nekazari gutxi ziren beren lurraren jabe. Besteak berriz, jaun-erregimenaren mende zeuden.

Burgesia gero eta garrantzitsuagoa zen. Landan bizi ez zirenez, ez zeuden jaun-erregimenaren menpe.

Ekonomiak garrantzia hartu zuen añean, burgesia estamentuzko gizartearen aurka egiten hasi ziren. Priblilegiatuak, gizarte tradizionalari eusten saiatu ziren. Burgesiaren  eta prebilegiatuen artean sortutako gatazka horren ondorioz, Iraultza Frantsesak sortu ziren.

Entradas relacionadas: