Gizakiaren Jatorria eta Bereizitasunak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,09 KB
Giza Errealitatearen Sarrera
Eboluzioaren Teoriak
Fixismotik Eboluzionismora
Georges Cuvier-ek fixismoa proposatu zuen. Bakoitza mutur batean. XIX. mendean hedatu zen, baina XVIII. mendean oinarriak finkatzen hasi ziren transformismoaren bitartez. Buffongo Konde Leclerc-ek lehen urratsak eman zituen, baina Moreau de Maupertuis-ek hedatu zuen benetan.
Teoria Eboluzionista Nagusiak
Lamarkismoa (Jean-Baptiste de Monet)
- Eboluzio biologikoaren lehenengo teoria globala.
- Progresioa, organismo txikietatik handietara.
- Ingurunera moldatu.
- Erabiliz organoak perfekzionatu.
- Geureganatutako karaktereak heredatu.
Darwinismoa (Charles Darwin, Alfred Russel Wallace)
- Espezie gogorrena (ingurunera moldatutakoak) beti aurrera egin (hautespen naturalak).
- Lamarken teoria baztertu, baina hau ez zehaztu. Hau Mendel-ek zehaztu zuen.
Mutazionismoa (Mendel)
- 1901. urtean Hugo de Vries-ek bereizketa bat egin zuen:
- Modifikazioa: ingurugiro aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen.
- Mutazioa: geneetan sortutako aldaketak dira eta heredatzen dira.
Teoria Sintetikoa edo Neodarwinismoa
- T. Dobzhansky-k teoriaren berri eman zuen.
- Hautespen naturalaren eta mutazioaren oinarriak uztartzea zuen helburu, eboluzio prozesuaren nondik norakoak argitzea.
- Teoria honen arabera, mutazioak du organismoaren aldaketen herentziaren errua.
- Hautespen naturala eboluzioaren oinarria da.
Gizakiaren Jatorria
Huxley, Darwin eta Haeckel-ek XIX. mendean, animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zela gizakia aldarrikatzen zuten. Gizakiaren antza handiena pongidoek dute.
Australopitekoak
- Hegoaldekoak.
- Duela 3-1 milioi urte.
- 500 cm³ garezur.
- Hankabikoa.
Homo Habilis
- Abilezia.
- Australopitekoekin bizi.
- 700 cm³ garezur eta kopeta zabalagoa.
- Familiatan antolatu.
- Belardietan eta sabanan bizi.
- Beraiek egindako harrizko tresnak.
Homo Erectus
- Zutik.
- 1,5 milioi - 300.000 urte bitartean.
- 900-1200 cm³.
- Sua.
- Tresnak.
- Hildakoekin errituak.
Homo Sapiens
- 100.000 Afrikan eta Ekialde Ertainean, eta 40.000 Europan.
- Hasieran nomadak eta ehizan, gero nekazaritza eta abeltzantza.
- Armak, tresnak, jantziak eta apaingarriak egin.
- Hildakoekin begirunea eta ehortzi.
- Artelanak egin.
- Gaur egungo garezur antzekoa.
- Gizatiartu.
Gizakiaren Bereizitasunak
Gure Arbaso Animaliekiko Desberdintasunak
Desberdintasun Biokimikoak, Genetikoak eta Anatomikoak
Ezaugarri biokimiko eta genetikoetan ez dago alde handirik (gizakiak 23 kromosoma, antropoideak 24).
Anatomikoak oso desberdinak:
- Hortz eta masailezur txikia.
- Eskuaren forma eta trebetasuna.
- Bi hanketan ibiltzeko gaitasuna (eskuak libre utzi) (oinak eta aldakak aldatu).
- Garuna garatu, hirukoiztu eta konplexuago bihurtu (ondorioz kultura sortu).
Portaera Desberdintasunak
Gizakiak animalia bizitzako ezaugarriak ditu. Ingurunearekiko independentea da eta hau eraldatu dezake.
Gizakiak bai eta beste animalia batzuk ez duten ezaugarriak:
- Sinbolizatzeko gaitasuna: gizakiak sinboloez, animaliak zeinu naturalen bidez komunikatu.
- Errealitatean bizitzea: adimenari esker gauzak gutaz kanpoko errealitatetzat hartu eta haietaz jabetu. Animaliak estimulutzat hartu.
- Norberaren gorputzaren sentimendua: giza errealitatea ezagutzeko, giza gorputza barrutik eta kanpotik ezagutu behar dugu.
- Munduari irekita egotea: munduari irekita dago eta hau alda dezake.
- Aukeramena: gizakia etorkizuna aukeratzeko gai da.
- Ezer ez dago bukatuta: gizakia inoiz ez dago osatuta, beti beste gauza bat nahi du.
- Nor bere baitan biltzea: gizakia bere baitan bildurik momentu bakoitzean zer egin eta nola egin jakiten du.
- Imajinatzeko eta sortzeko gaitasuna: irudimenarekin proiektuak eta ideiak sortu eta arrazoimenarekin hauek antolatu.
Kultura
- Gizakiaren bereizgarri nabarmena. Gaitasun jakin batzuen ondorioa.
- Gizakiak gizartean biltzearen ondorioz sortutako errealitate multzoa (hizkuntza, legeak, erakundeak...) da.
- Horiei esker, mundua ulertu eta norantz jo behar duen gizaki bakoitzak badaki.
- Gizaki sozial eta historikoaren emaitza.
Animalia Adimena ala Giza Adimena
Adimenaren bi definizio:
- Bizitzeko oinarrizko beharrak ase behar horretan ingurunea eraldatzeko edo tresnaren bat erabiltzeko gaitasuna da.
- Gauzak errealitatetzat hartzeko gaitasuna, zeinuak sinboloak bihurtzeko gaitasuna eta ideia unibertsalak eta abstraktuak sortzeko gaitasuna.
Beraz, gizakia animalia adimentsu bakarra da. Estimulu-erantzun eskeman gizakia da erantzuten duen animalia bakarra.