Gizakiak ingurumenean duen eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,83 KB

 
  1. uraren kalitatea

uraren kalitatea baliabide horren beraren ezaugarriak adierazten dituzten hainbat parametro fisiko,kimiko eta biologikoren arabera definitzen da; ezaugarri horiek dira, hain zuzen, uraren erabilera mugatzen dutenak.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) hainbat kalitate-irizpide zehaztu ditu erabilera mota bakoitzerako( etxeko ura, nekazaritzako ura, industriarako ura). Logikoa denez, gizakiak kontsumitzeko urak kalitate onenekoa izan behar du.

Uraren neurtzeko parametroak honako hauek dira:

  1. Parametro fisikoak:

  • Tenperatura

  • Gardentasuna edo uhertasuna

  • ezaugarri organoleptikoak: kolorea, zaporea, usaina

  • elektrizitate-eroankortasuna: disolbaturiko gatzen eta disolbaturik eta esekiduran dauden solidoen araberakoa.

  1. Parametro kimikoak:

uretan dagoen materia organikoa neurtzen dutenak:

  • oxigenoaren eskaera biokimikoa (OEB): uretan dagoen materia organikoa oxidatzeko mikroorganismoek kontsumituko luketen oxigeno disolbatuaren kopurua neurtzen du. Zenbat eta materia organiko gehiago egon uretan, orduan eta oxigeno gehiago kontsumituko dute mikroorganismoek materia hori oxidatzeko.

  • oxigenoaren eskaera kimikoa (OEK): materia organikoa ingurune azidoan eta eragile kimikoen bidez oxidatzeko zenbat oxigeno disolbatu kontsumitzen den neurtzen du.

Bestelakoak


  • Pha

  • gogortasuna: uretan dauden kaltzio eta magnesio ioien gatz kontzentrazioa zehazten du.

  • nitrogeno kopurua, hainbat eratara (amoniakoa, nitritoak , nitratoak)

  • disolbaturiko oxigenoa(DO): garrantzi handikoa da uraren kalitatea zehazteko, materia organikoa degradatzeko erabiltzen denez, zenbat eta materia organiko gehiago isuri, hainbat eta txikiagoa izango baita disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioa, eta beraz gutxiago geldituko da izaki urtarrak arnasteko.

  1. Parametro biologikoak: uraren kalitatea uretan dauden organismoen arabera neurtzen duten parametroak. Adibidez:

  • bakterio koliformeak, koliforme totalak eta estreptokoko fekalak neurtzen dira urak kutsadura fekala jakiteko

  • kutsaduraren adierazle biologikoak: zenbait espezie egoteak edo ez egoteak uraren kutsadura-maila adierazten du. Uraren kalitatea gutxitzen denean, espezie batzuk desagertu egiten dira, eta beste batzuk, aldiz, ugaldu egiten dira. Era horretara ugaltzen den espeziaren arabera jakin daiteke zer kalitate duen urak.

Entradas relacionadas: