Giza ekintza Aristoteles

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB

 

1 Etika ekintza moralen hausnarketatzat hartuta.1.1 Morala eta Etika

Giza portaera ezaugarriak;


irekia eta askea izatea. Horregatik da bere ekintzen erantzule.

Kontzientzia morala;

gure jokabide bideratzen eta ekintzak ontzat edo txartzat epaitzea ahalbidetzen digun ahalmena.

Moral;


latineko mos = ohitura.-Ekintzak zuzendu behar dituzten arau zehatzei aplikatzen zaie.-Komunitate guztietako arau eta debekuak, pertsonen jokabidea zuzentzeko.

Etika;

Grezierako ethos=izaera.-Moralari buruzko hausnarketa filosofikoa da.-Jokabide ororen oinarrizko printzipio orokorrak edo unibertsalak adierazten dira etikaren arloan.1.2 Izaera, kontzientzia eta heldutasun morala.Norbanako Batek, egoera jakin baten aurrean hausnartzen badu, erabaki bat hartzen Badu eta horren arabera jokatzen badu, ekintza horren egilea izango da Eta egindakoaren erantzukizuna hartu beharko du.Giza Portaeraren izaera aske hori da gizakiaren izaera moralaren oinarria. Askatasunak; zenbait aukeraren aurrean erabakitzeko eta aukeratzeko Gaitasunak, aukera ematen digu gure ekintzak komunitateko ohiturekin eta Arauekin bat ez etortzeko. Pertsona batek onartutako arauen arabera Jokatzen badu, morala da (zuzena) eta arau horiek errespetatzen ez Dituenean berriz, inmorala (okerra).Izaera Egunetik egunera ekintzen bidez eraikitzen dugu eta gure izaeraren Arduradun geu gara. Izaerak, behin eraiki eta gero, eragin handia izango Du gure ekintza zehatzetan, eta izugarri baldintzatuko ditu.Ez Ditugu gure erabaki guztiak modu berean justifikatzen. Gure Kontzientzia moralak heldutasun prozesu bati jarraitzen dio. Kontzientzia moralaren funtzioetako bat da egin edo baztertu behar Dugunari buruzko judizioak sortzea.Lawrence Kohlberg psikologoak, kontzientziaren garapena aztertu zuen. Ondorioztatu zuen bi kulturaren arau moralak eta balioak diferenteak Izan daitezkeela, baina bien oinarrizko arrazoiketek antzeko egiturari Jarraitzen diela. Pertsona guztiok arrazoitzeko eskema unibertsal Batzuei jarraitzen diegu.Kohlbergen Arabera pertsona ororen garapen morala hiru maila nagusitatik igarotzen Da eta horietako bakoitzak beste bi estadio ditu.

Maila aurrekonbentzionala.Maila Honetan arauak kanpoko errealitate bat dira. Ondorioen arabera edo Arauak ezartzen dituztenen boterearen arabera errespetatzen dira arauak.1. Estadioa. Obedientzia eta zigorraren beldurra. Obedientzia eta zigorraren beldurra dira arauak errespetatzeko Arrazoiak. Ez dago autonomiarik heteronimiarik gabe. Kanpoko agenteek Ezartzen dute zer egin daitekeen eta zer ez. Haurtzaroko estadioa izan Arren, pertsona heldu batzuek estadio horretan igarotzen dute bizitza Osoa. Adibidez, beldurragatik soilik kikiltzen diren gaizkileak.2 estadioa. Norberaren interesen alde jardutea. Norberaren intereserako mesedegarriak badira baino ez dira onartzen Arauak. Gizabanakoaren helburua bere interesak asebetetzen dituen hori Egitea da. Haurtzaroari dagokion estadio da, baita pertsona heldu Batzuei ere. “ errespetatzen banauzu, errespetatuko zaitut” edo “egin Nahi duzuna, baina niri eragotzi gabe” pentsatzen duten pertsonena.

Entradas relacionadas: