gipuzkoako industrializazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,06 KB
GIPUZKOAKO INDUSTRIA
Gipuzkoako kasuak ez zuen Bizkaiakoaren antz handirik izan. Gipuzkoan industrializazioa bizkortu zuten faktore ugari egon baitziren: kokalekua, komunikabideak, manufakturan zuten tradizioa, merkatuen existentzia, eskulan egokia eta kapitalen egokiera. Kapitala toki desberdinetatik ailegatu zen, baita atzerritik ere. Bizkaian dirua inbertsore handien eskuetatik iritsi bazen ere, Gipuzkoan kapitalaren metaketa hainbat giza taldetatik sortu zen: gehienbat merkatariak ziren baina industria jabe txikiek, landa eremuen jabeek eta lanbide liberaletako kapitalistek ere parte hartu zuten.
Gipuzkoako industria herrialdean sakabanatuta zegoen. Esaterako 1915ean probintzia osatzen zuten 90 udalerritik 35ek industria bat zuten gutxienez, nahiz eta gehienak txikiak eta erdi mailakoak izan. Konzentrazio handienak Deba, Orio, Azkoitia, Beasain eta Donostian zeuden. Kokapena bezala, industria hauen jarduera era askotakoa izan zen: siderurgia, ehungintza, papergintza.
.. Ez zen nagusitu sektore jakin bat, eta era honetara industria sare dibertsifikatua hedatu zen herrialde osoan.
Prozesu hau oso motela izan zen. Berrezarkuntzaren garai osoan zehar luzatu zen eta bultzada nabarmena izan zuen I. Mundu Gerraren garaian.
Sektore nabarmenenak papergintza, ehungintza eta siderometalurgia izan ziren.
Papergintza:1842an abiatu zen eta barne merkatuaren eskariari esker hazi zen. Hainbat enpresak bat egin eta Papelera Española eratu zuten.
Ehungintza: katalanak konpetentzian zeudenek sektore hau espezializatu egin behar izan zen. Ondorioz abarketak (Azkoitia) edo txapelak (Tolosa) egiten lortu zuten arrakasta. Orotara 25 ehungintza fabrika zeuden Gipuzkoan XIX. Mendearen amaieran, eta kotoia, zeta eta artilearekin lana egiten zuten, besteak beste.
Siderometalurgia: Bizkaia ondoan zegoenez hainbat enpresa txikik produktu zehatzak egiteko aprobetxatu zuten.
Beste sektore garrantzitsu bat armagintza da, bereziki Eibarren, baina Deba ibaiaren erdi arroan (Elgoibar, Soraluze…). Eskualde honetan armagintzak tradizio handia zuen XV. Mendetik baina energia elektrikoa erabiltzen hasi zirenean, jarduera honek izugarrizko arrakasta lortu zuen eta ospe handia nazioartean. Zer esanik ez, Lehen Mundu Gerra ere oso onuragarria gertatu zitzaiela hainbat armagileri.
Bizkaian ez bezala, Gipuzkoako langileria gehien bat bertakoa izan zen, nekazal mundutatik zetorrena, ondorioz etorkinek ez zuten horrenbesteko eragina izan. Gainera prozesu motela izan zenez ondorioak apalagoak izan ziren eta hortaz gatazka sozialak ez ziren Bizkaian bezain bortitzak izan.