Ghjmd

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

 
*Atlantiko isurialdeko arroa:Ibai luzeak ditu, mediterraneotik hurbil jaio eta atlantikoan isurtzen dira eta. Zeharkatzen dituzten lautadetan ia-ia hondoratu ere ez dira egiten, baina desnibeletan trokak eratzen dituzte. Erregimen irregularra dute. Udan agorraldiak dituzte, prezipitazio urriak agoten direlako eta goraldiak udazkeneko eta udaberriko eurien eraginez.Honako ibaiak aurkituko genuke isurialde honetan: miño, duero, tajo, guadiana, Guadalquivir, guadalete, tinto eta odiel.*Mediterranear isurialdeko arroa:Ibaiak laburrak dira, Ebro kenduta. Ibaiek trokak eratzen dituzte, landarerik gabeko hegalak higatu eta higakinak aurretik eramaten dituzte eta. Erregimen irregularrekoak dira. Udan agorraldi garrantzitsuak izaten dituzte eta udazkenean hondamendiak eragiteko moduko gorakadak izan ditzakete uholde-uren eraginez. Ondorioz, beharrezkoa da ibaiotan urtegiak eraikitzea emaria erregularizatzeko eta nekazaritza, industria eta herriak urez hornitzeko.Isurialde honetan aurkituko ditugun ibaiak: almanzora, ebro, jucar, segura, ter, turia eta mijares.--kanaria eta balear artxipielagoei erreparatuz, bertan, ez dira ibairik egongo. Errekastoak (emari urriko ur-lasterrak) daude, ura iturrietatik jasotzen dutenak. Kanarietan, akuiferoak gehiegi ustiatu direnez, gaur egun ia-ia ez dago etengabe ura duen errekarik.Uharrak ere oso ohikoak dira bi artxipielagoetan.

Entradas relacionadas: