Gertaera istorikoak erdi aroan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB

 

Jose Miguel barandiaran(ataun, 1889-1991)
Ugariak dira barandiaranek idatzitako liburuak eta artikuluak, eta ugariagoak oraindik, Arkeologua, Antropologia eta Etnologiaren alorretan egindako lana. Laburbilduz, hauxek lirateke lan eskerga horren ekarpen nagusiak:
-EHko Haitzulo garrantzitsuenen aurkikuntza eta indusketa arkeologikoan parte hartu zuen. Hari esker, ezagutzen ditugu toki horietan aurkitutako margoak, lanabesak, zeramikak eta animalien nahiz gizakien hezurrak.
-Jasotako datuei esker, Behe Paleolitotik hasita Historiaurreko euskal gizakiaren ezaugarriak eta bizimodua zehaztu zituen. Horrez gain, gure oinarri kulturala osatu da jasotako datuekin.
-Folklorea ere landu zuen. Herriz herri leiendak eta ipuinak jaso zituen, eta mitologiaren alorrean ere lan berezia egin zuen.
-euskal arloetan, berari zor diogu euskara EHan bertan sortutako hizkuntza dela dioen teoria, hemengo gizakiak sortu zenetik erabili duen hizkuntza dela, alegia.








Antzekia
Ikuskizun gehienak literatura testu batean oinarritzen dira. Baina ikuskizunaren elementu hauek ere eragina dute ikusleek antzematen duten mezuan:
aktoreen ahots-doinua, keinu eta mugimenduek; aktoreen jantziek eta makillajeak; antzeztokiko dekoratu, objektu eta altzariek; emanakdian erabiltzen diren musikak eta argi -eta soinu- efektuek...
Batzuetan antzezlanaren hasieran edota elkarrizketan- parentesi artean tartekatuta-, lana antzeztuko dutenei zuzendutako oharrak jar ditzake idazleak. Ohar horiei AKOTAZIOAK dira, eta aktoreen keinuei, pertsonaien janzkerari edo antzeztokiko dekoratuei buruzkoak izaten dira.
Nola banatu antzeki bat/ekitaldian eta agerralditan banatzen da antzerkia. Ekitaldia antzezlanaren atal nagusiena dira. Antzerki klasikoak 3 edo 5 ekitaldi edukitzen ditu, ekitaldi bakoitzean agertokia aldatu egiten da. Agerraldiak ekitaldiaren azpiko banaketak dira. Pertsonaia bat antzeztokitik irten edo antzeztokian sartzen den bakoitzean aldatzen da agerraldia.
Azpigenero nagusienak: 
Komedia/ eguneroko gauzak eta ohiturak umorez agertzen dira, ikusleei barre eragiteko./tragedia/, giza hirrikek sortutako arazoak dituzten pertsonaiak agertzen dira. Amaiera txarra izaten dute; heriotza.../Drama/ez du tragediaren edo komediaren muga esturik, alderdi tragikoak eta komikoak izan ditzake nahasiak. Honek den modukoa agertu nahi du eguneroko bizitza.





Herri antzerkiak
Tradizio handia du Zuberian. Oso entzute handia dute EHko ekialdeko lurraldeetan, herri antzezpenek: maskaradak, xaribariak, pastoralak... Atal honetan, pastoralei erreparatuko diegu.
Pastoralak
Erdi Aroan dute jatorria/bertsotan eginak izan ohi dira/herriko plazan antzeztu ohi dira, oholtza gainean/pertsonaia historiko baten bizitza izaten da, gehienetan, argudioaren ardatza/udan antzezten dira normalean

Entradas relacionadas: