Gerrillak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,29 KB

 

Independentzia gerra eta iraultza liberala:

Independentzia gerra 1808an hasi zen; Frantziako armada Espainian sartu, Penintsula osoa hartu eta, Napoleon Bonaparteren gidaritzapean, frantsesek errege berria aukeratu izanaren kontrako erreakzioa izan zen hura 1813.Urtera arte iraun zuen gerrak, eta, bitarte horretan, iraultza liberala hasi zen Espainian.

2.1. Independentzia gerra

Lehenengo herri matxinadak: Herritarrak Madrilen matxinatu ziren, 1808ko martxoaren 19an, Aranjuezko matxinada delakoan. Matxinada haren ondoren, Godoy epaitu egin zuten, eta Karlos IV.Ak abdikatu egin behar izan zuen, bere seme Fernando VII.Aren alde. Napoleonek elkarrizketa hitzartu zuen, Baionan, Karlos IV.Arekin eta Fernando VIII.Arekin. Abdikatu egin behar izan zuten biek, eta Napoleoni eman zizkioten koroaren gaineko eskumen guztiak. Enperadoreak bere anaia Jose Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege

Frantsesen okupazioa eta gerra zabaltzea: Frantziako indar okupatzaileen kontrako herri matxinada 1808ko maiatzaren bian hasi zen, eta Napoleonen armadak gogor zapaldu zuen. Gerrak, ordea, 1813aren amaierara arte iraun zuen. Herritar xeheak frantsesen kontra altxatu ziren, baita noble erreformista eta absolutista asko eta kleroa ere.

1808an bertan jabetu zen Napoleon bere armadari ezinezkoa izango zitzaiola lurraldea berehala konskistatzea, herritarren erreakzioa sutsua zela eta. 1808an, gainera, garrantzi handiko galera izan zuten frantsesek Andaluzian, Bailenen. Jazarleak batzordeetan antolatzen hasi ziren, hasien kabuz, eta batzorde haiek antolatu zuten frantses gudarostearen kontrako arma bidezko erresistentzia. Erregearen aginpidearen ordezkari ziren, legezko erregea kanpoan zegoenean. 1808an, Batzorde Zentral Gorena eratu zen, eta hark hartu zuen erregea kanpoan zegoenean Frantziako armadari aurre egiteko ardura; Floridablanca kondea, izendatu zuten batzorde haren lehendakari.

Frantsesen nagusitasuna eta gerrillen gerra: Napoleonen armadak Madril berreskuratu zuen 1809.Urtean, eta iberiar penintsula ia osorik konkistatu zuen 1809. Eta 1811.Urteen bitartean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ere frantsesen kontrolpean gelditu ziren, batez ere hiriburuak, baina Bilbo matxinoen esku egon zen tarteka. Gerrillen gerra sortu zen, iberiar penintsula guztira zabaldu zen. Gerrillak frantsesen inbasioaren kontrako boluntarioek, militar ohiek eta bidelapurrek osatuak ziren.

Frantsesen atzeraldia: Napoleonen indar militarrak indarra galtzen joan ziren 1812tik aurrera, Errusiako inbasio zailak eta Espainiako gerrillen gerrak sortu zizkien eragozpenen ondorioz. Britainia Handiko armadak funtsezko zeregina bete zuen ahultze horretan, Wellingtongo dukearen gidaritzapean.

Arapilesko Guduak (Salamanca), 1812.Urtean, eta Gasteizko eta San Martzialgo (Irun) guduek, 1813.Urtean, Frantziaren inbasioa bertan behera gerarazi zuten; eta Napoleon Bonapartek Fernando VII.Ari koroa itzuli zion, Valencyako Itunaren bidez.

Gerraren ondorioak: Independentzia gerrak, herrialdea lur-jota. Jende asko hil zen, eta bost urte baino gehiagoz sarraski eta suntsipen handiak jasan behar izan zituzten herritarrek, eta ekonomia jarduera guztiak etenda gelditu ziren.

Nekazari inguruetan, gerrillen fenomenoa, bidelapurrei oso lotua, zabaldu eta finkatu egin zen, eta XIX.Mendean ere izan ziren, tarteka, fenomeno horri lotutako gertaerak. Gainera, Independentzia gerrak berak areagotu egin zuen Espainiaren kolonien independentzia egarria. Gerrak, atzerritarren inbasioaren erreakzio gisa, naziotasunaren gorespen aberkoia ekarri zuen.


Entradas relacionadas: