Gerrarteko ekonomia eta depresio handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6 KB

Inflazioaren aurrean ezarritako politika desberdinak:


Herrialde neutralek,AEB eta Erresuma Batua politika deflazionista zuten. Politika hori gastu publikoak jaistea eta zergak igotzea zetzan. Hori lortzeko,kredituen murrizketa gertatzen zen. Ondorioz,ekoizpena igo egin zen eta langabezi tasa ere igo zen. Ezin zuten inflazioa gelditu,haien ekonomia berreraiki behar zutelako. Alemania,Austria-Hungaria eta Polonia prezioen diruaren balioaren kontrola guztiz galdu zuten eta hiperinflazioa gertatu zen.

AEBko Depresio Handiaren ezaugarriak:


-Aurrezkoak desagertu ziren eta maileguak,kontsumoa eta inbertsioa izugarri murriztu ziren.

-Bankuek behera jo zuten,bezeroek aurrezkoak ateratzen zituztelako eta maileguak ez zirelako itzultzen.

-Eskaria eta inbertsioa behera geratu ziren,eta horrek industria-
krisia eta langabezi-tasa handia ekarri zituen.

-Munduko herrialderik aberatsenak ez zuen langabeei laguntzeko sistemarik eta miserian geratu ziren.

-Nekazaritzako krisia areagotu egin zen,prezioek hondoa jo zutelako eta nekazarien erosahalmena ikaragarri murriztu zelako.

Zeren bitartez zabaldu zen mundu osoari 1929ko krisia?


Krisia bi bitartekoren bidez hedatu zen munduko gainerako ;nazioarteko

lekuetara merkataritzaren eta finantzen bidez.

Merkataritzaren bidez politika protekzionista oldarkor horren ereduari jarraitu zioten,besteak beste Erresuma Batuak.Herrialde hori,muga-zergak igo zituzten eta inportazioei kupoak ezarri zizkieten. Politika honek ondorio txarrak izan zituen. Politika joriek zirela-eta,trukeak bertan behera gelditu ziren 1930-eko hamarkada osoan.

Nazioarteko finantzak krisia hedatzeko beste arrazoi bat kapitalaren aberriratzea izan zen; horren ondorioz,nazioarteko krisi ekonomikoa eta finantzarioa sortu zen. Crack-aren ondorioz beste lekuetara kapitala esportatzeari utzi zuten eta lehenago kapitalak bueltatzeko eskatu zuten. Honek hondamendia ekarri zien.

Zer nolako ondorio sozialak ekarri zituen krisialdiak?


30 milioi langabe zeuden herrialde industrializatuetan. Hortik 20 milioi, 12 milioi AEBkoak ziren,beste 6 milioi Alemaniakoak eta azkenik 2 milioi Erresuma Batukoak. Herrialde hauek izan ziren gehien sufritu zutenak langabezia. Miseria eta gosea jasateko beldurra hedatu egin ziren,langileen eta nekazarien artean. Erdiko klaseak proletario bihurtzeko beldur ziren,eta haien gizarte-maila apalago batera igarotzeko beldur ziren. Aberatsen eta pobreen arteko aldea osoa handia zen. Europan Polarizazio politikoa handitu egin zen. Gizarte kapitalista injustizia sentimendua,sistema ekonomikoaren kontra zegoen. Geroago, mugimendu iraultzaile eta autoritarioak zeuden,Errusiaren eraginez.

Nork eta zertarako jarri zen indarrean New Deal?


New Deal programa ekonomikoaren helburua,depresio handiak sortuak ondorio txarrei aurre egitea zen. Hori guztia ekonomia errekuperatzeko zen. Roosevelt sortu zuen. Hauek dira programaren helburuak;

-Bankuak onbideratzeko sistema;sistema bankarioa ordenatzea eta onartzea zetzan,berri ere hutsegite berdinak ez egiteko.

-Hobekuntza soziolaboralak eta pentsioak,langabezia laguntzak ezarri;langileen egoera hobetzea,lan orduak murriztu eta langabezi laguntzak ematen zituzten.

-Lan publikoen kontsumoa berreraikitzeko asmoz.

-Enpresa handiak alde egin zuten.


Entradas relacionadas: