Gerra zibilaren aldiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,79 KB

 
GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN  1936ko otsaileko hauteskundeetan,Fronte Popularra atera zen garaile. Horren ondorioz, gizarteko sektorerik kontserbatzaileek eta atzerakoienak indarraren bidez boterea hartzea erabaki zuten. Altxamendua uztailaren 18an hasi bazen ere, aurretiaz, errepublikarrek gobernuaren boterean eman zituzten lehen egunetan, borroka, liskar eta barne banaketa sakonak gertatu ziren. Altxamendu militarraren garaipen partzialak areagotu egin zuen Espainiarn banaketa, bi alderditan: nazionala edo matxinatua eta errepublikarra edo legezkoa. Errepublikako indar demokratikoek ordura arte lotutako aurrerapenek asaidatu egin zituzten Alemaniako eta Italiako erregimen totalitarioak. Haien laguntza matxinatuei eman zieten eta Mendebaldeko potentziek parte hartu ez izan arren, Sobiet Batasunak izan ezik. Gatazka zibilak bere horretan iraun zuen 1939.Urtera arte Espainian, Euskal Herrian bi urte lehenago amaitu zen. 1939an botere banaketa, eta, beraz, sistema liberal demokratikoa, behin betiko desagertu ziren. Horren ordez, diktadura militarra ezarri zen, Francisco Franco jenerala buru zela. Diktadurak ia berrogei urte iraun zuen. Gerratik eratorritako ondorioek egoera politikoan ez ezik, egoera ekonomikoan. Sozialean eta kulturalean ere izan zuten eraginik. Izan ere, herrialdea erabat suntsiturik geratu zen. Gabeziaz josia eta inolako askatasunik gabe, eta Euskal Herrian, gero aipatuko dudan bezala, beste ondorio batzuk ere edukiko ditu. Espainia nazionala zen altxamenduak trabarik aurkitu ez zuen eta hiri (Zaragoza, Oviedo,Araba, Nafarroa...) eta eskualde (Leon Gaztela..) tradizionalak. Gerrari aurre egiteko baliabide asko zituzten, hala nola, Gaztelako eta Leongo ekoizpena, Galiziako azienda eta horrez gain, klase dirudunek eta Eliza katoliko gehienak finantza arlotan ematen zieten laguntza. Nazioarteko laguntzari dagokionez, Alemaniak, Hitlerrek,(Condor legioa. Materiala eta militarrak eman), Portugalek (Viriato Legioa) eta Italiak, Mussolinik, (materiala, boluntarioak, hegazkinak...) lagundu zieten. Matxinatuak alderdi politikoen arabera banatzen zituzten miliziak: Espainiako Falangea eta Elkarte Tradizionalista, erreketeak eta Herri Ekimenaren gaztedia. Hauen artean agintari profesional asko zeuden eta afrikarren laguntza zuten. Espainia errepublikarrari dagokionez, haatik, lurralde espainiarreko zatirik handienak berain esko, 21 hiri buru (Madril, Bartzelona..). Donostian, adibidez, talde bat asaldatu egin zen, baina azkar izan zen zapaldua. Hauek zituzten baliabideei dagokionez, Espainiako Bankuko urre gordenika, Kataluniako ehungintza, Euskal herriko siderurgia..

Zegoen

Nazioarteko laguntzari dagokionez, Sobiet Batasunak (Brigada Internazionalista sustatu zuenak) eta Mexikok lagundu zuten. Errepublikarren esku ere langile mugin-lenduek eta ezkerreko errepublikarren alderdiek osatzen zuten miliziak zeuden, eta itsasoko eta aireko armada. Lehen esan bezala, altxamendu militarra 1936ko uztailaren 17an hasi zen, Melillako, Ceutako eta Tetuango soldadu taldeak Errepublikaren aurka matxinatu zirenean. Uztailaren 18an, altxamendua lberiar penintsula osoan zehar hedatu zen Alemaniarren laguntzarekin. Matxinatuen estrategia Madril hartzea zen, Gobernua zegoen tokia. Horretarako hiru zutabetan banatu ziren. Bat Extramaduratik barrena zihoan iparralderantz gero bitan banatuko zena, eta beste bat Mola jeneralak gidatua Nafarroatik Madrilgo iparraldeko mendilerroarino iritsi zena. 1936ko urriaren hasieran nazionalak Madriletik gertu zeudenez, Gobernua Valentziara joan zen. Momentu horretan bi alderdietarako laguntza iritsi zen. Hala ere, matxinatuen estrategia ez zen ondo atera. Beraien hurrengo helburua iparraldeko kanpaina erasotzea zen; izan ute, okerrago horniturik zeuden. Gerra Zibilean lau euskal probintziek hartu zuten jarrera kontuan hat tu behar da eta honako hau izan zen: Gipuzkoa eta Bizkaia Estatutuaren eta Errepublikaren alde zegoen, Araban eta Nafarroan, berriz,  Elkarte Tradizionalista zegoen nagusi. Gainera, errekete_en. (altxamendu mibtarraren alde zeuden karlistak) laguntza zuten. Gerra zibilean oso garrantzitsua aipatzea lehen euskal gobernuaren osaketa. Gerra Zibilaren hasiefak eta Gipuzkoa erortzeak, EAJri, Errepublikaren gobernuan sartu eta Madrilen zenbait puntu negoziatzeko aukera eman zioten: Estatutuaren onespena, Euskal Herrirako behin.Behineko gobernua osatzea (EAJ eta FP),.. 1936ko urriaren 7an, EAJk lehen euskal qobernu autonomoa zuen, Jose Antonio Agirre lehendakari zela. Gainera, Euskal Herriak txanpon propioa sortu zuten, ertzaintza, euskal armada... Aipatu behar den beste zerbait da, Gerra Zibilaren aidiak. Lehenengo, fronte gipuzkoarra. Lehenengo aldi hau gerra piztu zenetik, uztailean, Jaudaritza sortu arte luzatu zen, urrira arte. Irunek Tolosak eta Beasainek (Mola jeneralen esku) erreketeen erasoa pairatu zuten. Orduan, errepublikarren defentsa ezkertiarren esku zeuderi,' Defentsa Batzarraren (EAJk, FPk eta CNTk osatu) ardurapean gertatu zen. Gerra antolatzeko eta lurraldea kontrolatzeko sortu zen. Anarkisten eta nazionalisten arteko eztabaida eta matxinatuen tropek egindako erasoak zirela medio, fronte desegin zen. Gerraren bigarren aldian, botere politikoa eskuz aidatu zen: Defentsa Batzarretik, Jaurlaritza osatu berrira. Agirreren gobernuak kontseilaritza nagusiak bere kargu hartu zituen. Arerioen tropek Bizkaian eragiten zuten presio handia zela eta, kontseilaritza horrek Legutio erasotzeko agindua eman zuen. Garaipena lortuz gero, Gasteiz hartzeko bidea egongo zen, baina ustezko erasoak porrot egin zuen.Hirugarren eta azken aldia 1937ko apiriletik ekainera bitartekoa izan zen. Eta Bizkaiako lurretara mugatu zen. Legution aaldu ondoren, Jauriaritzak Bizkaiko lurrak defendatzeko ahaleginak egin zituen;izan ere, Euskal Herriaren autonomia zegoen jokoan. Hiriburua defendatzeko burdinazko gerriko ezaguna sortu zuten. Armada frankistak (Condor Legio alemaniarraren eta hainbat unitate italiarren laguntzarekin) aise egin zuen aurrera. .1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten, azoka egunean, Francoren aqindupean nahiz eta berak ez onartu. Otxandio, Durango eta Gernika erori ondoren, burdinazko gerrikoari eraso zioren. Frontea desegiteko, Aleiandro Goikoetxearen laguntza izan zuten nazionalek, ceifojt,- , nazionalak ekainean sartu ziren ..- Bilbon. Handik, Kantabria eta Asturias hartu zituzten, iparraldeko errepublikarren frontea desagertuz. Euskal armada errenditu zen, Santoñan. Santoñako hitzarmena 1937ko abuztuaren 24an Espainiako Gerra Zibilaren iparraldeko frontearen galeran Santoñatik gertu, EAJkoeta Corpo Truppe Volontarieko (Italiarrak) buruzagiek sinatutako bake-hitzarmena izan zela. Euskal Herria nazionaien esku erori zenean, euskal nazionalistek eta sozialistek, erbestera joan ziren, Frantziara. Gerra Euskal Herrian hemen amaitu zen, hala ere Espainian 2 urte geldituko dira, horren barnean, Teruel hartu behar zuten oraindik eta Ebroko Gudua. Nahiz eta Francok Gerra Zibilean jarraian bere gobernu totalitarioaren lehen urratsak eman, garaiko gobernua errepublikanoa zen. Honen sendotasun ezak eta armadako aginte batasun ezak baldintzatu zuten errepublikarren porrota. Aldaketa ugariek adierazten zuten gobernuaren ezegonkortasun politikoa. Hori garbi ikusten da gobernu errepublikarrak lau aldi izan baitzituen. Lehenengo, Casaren Quriogak dimititu egin zuen armak ematearen kontra baitzegoen, ondorioz, Barriok ordezkatu zuen. Honek ere dimisioa aurkeztu zuen, baina kasu honetan Mola jeneralarekin negoziazioak porrot egin zuen. Bigarrenean, uztailaren 19an, Jose Giralek hartu zuen gobernua, gobernu ezkertiar moderatua osatuz. Honen aginpidea murrizturik zegoen, herri mugimendu iraultzaiteengatik eta langile erakundeei armak eman zizkietelako. Ondoren, hirugarren aldian, 1936ko irailetik aurrera, Francisco LaygoI�rojarri zen.

Entradas relacionadas: