Gerra karlistak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,09 KB

 

3.TESTUA. MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA

  1. Sarrera

Testu hau gutun baten antzeko testu bat da, non lege baten esplikazioa azaltzen den.
Hain zuzen ere elizaren lurren desamortizaioaz hitz egiten du. Honen egilea Mendizabal (progresisten burua) izan zen eta testu hau 1836ko

otsailaren 21ean idatzi eta argitaratu zen. Esan genezake lehen mailako testu bat dela, garaiean bertan idatzitako

testu bat delako, eta ez gaur egun idatzi den testu bat garai hartan zer gertatu zen azaltzeko.

  1. Kontestua

Fernando VII. Azken egunetan bere alaba Isabel jaio zen eta “Santzio pragmatikoa” izeneko lege bat sortu zuen, “Arau salikoa” baliorik gabe uzten zuena. Lege honekin, Karlos Maria Isidro ( Fernando VII. Anaia) izango zen errege berria.

Honela hasi zen Espainiako gerra zibila, non herritarrak bi bandotan banatu ziren. Alde batetik ISABELINOAK zeuden: armada, eliza eta Isabel defendatu zuten liberalak. Beste aldetik KARLISTAK: bertan sartzen ziren iraultza liberalen aurka zeudenak; adibidez, herri txikietako jendea eta baserritarrak. Hauek absolutismoa defendatzen zuten.

Gerra honetan bi pertsonaia destakatu ziren: alde batetik Zumalakarregi (karlista) eta bestetik Espartero (liberala). Karlisten hainbat porroten ondoren, Karlosek Frantziara egin zuen alde.

Gerra 1839. Urtean bukatu zen, Bergarako adosmenarekin, non karlistak barkatuak izan ziren liberalen aldetik.

1833.Urtean Maria Kristinak hartu zuen Isabelaren erregeordetza eta Martinez de la Rosa “kontratatu” zuen gobernua osa zezan. Hau erreforma moderatuak egiten hasi zen, eta honen kontsekuentzi, liberalak bi bandotan banatu ziren: moderatuak eta progresistak.

Bi bando hauek sorturik, elkarren artean askotan txandatuko ziren boterea edukitzeagatik, baina hala ere moderatuak izango ziren denbora luzeenean aginduko zutenak Espainiako lurraldean.

Hauen arteko diferentzia batzuk:

Konstituzioa

: bi bandoak zeuden konstituzio berri baten alde, baina moderatuek aldaketak txikiak nahi zituzten, progresistek aldiz erreforma handiak.Milizia: Progresistek uste zuten milizia boluntarioek sorturikoa izan behar zela; moderatuek aldiz, militar profesionalek osatu behar zutela.Autoritateak: Progresisten arabera autoritateak herri bakoitzetik hasita aukeratu behar zirela; moderatuek aldiz, dena Madridetik egin behar zela.

Garai hartan nekazaritza zen sektore nagusia. Baserritarrek ez zuten lurrik hazirik landatzeko, beraz, beraiek baina jende aberatsagoarentzat lana egin behar izaten zuten, dirua lortzeko.  Baina baserritarrak lurrik ez izatearen errua ez zen jende aberatsarena, elizarena baizik. Lurrak zeuzkan jendea hiltzen zenean, lur horiek elizarentzako geratzen ziren, eta elizak erabiltzen ez zituenez “hilik”geratzen ziren. Testu hau, hain zuzen ere, gai honi konponbidea aurkitzeko gutun bat da.


Entradas relacionadas: