Gerra karlistak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,88 KB

 

Karlistada hiru aldi nagusitan egin zen. Lehenengoan(1833-1835), Zumalakarregi buru zutela eta bataila handiegirik gabe, karlistak nekazal lurren jabe egin ziren. Lehen bataila Berrotzan izan zen (abenduaren 29an); gero Ameskoa, Orreaga, Zaraitzu, Erronkari eta Orbaitzetako-ola bereganatu zituzten, Portugalete setiatu eta Gasteizera sartu ziren. Liberalak Gasteizera abiatu zirenean, karlistek hiria utzi egin zuten. Zumalakarregik liberalak behin eta berriz garaitu zituen; Baztangoa izan zen batailarik garrantzitsuena (1835). Hego Euskal Herria karlisten esku geratzen ari zen, hiriburuak salbu. Don Karlosek Bergaran ezarri zuen kuartel nagusia; Bilbo erasotzea baitzen hurrengo helburua. Zumalakarregik Lutxana, Abando eta Deustua bereganatu zituen, Bilboren setioari ekiteko (ekainaren 13an). Ekintza horretan (ekainaren 15ean) Zumalakarregi zauritu eta 24an hil egin zen.

Bigarren aldia hasi zen orduan (1835-1837); karlisten artean diferentziak zeuden eta liberalak hiriburutik kanpo garaipenak lortzen hasi ziren: Mendigorriako bataila (1835 - VII - 16), Jurramendiko Gudua (XI - 17).

Karlistak

Bilbo setiatzen saiatu ziren, baina Espartero liberalak setioa gainditu eta Bilbora sartzea lortu zuen. Karlistek Gipuzkoan garaipen garrantzitsua izan bazuten ere (Oriamendiko bataila, 1837ko martxoan), lehendik lortutako plazak galtzen hasi ziren: Hondarribia, Oiartzun, Andoain, Irun etab. Iruñean sarjentu liberalak hiru hilabetez soldata kobratu gabe zeudela-eta piztu zuten Iruñeako altxamendua.

Hirugarren aldia hortik aurrera hasi zen(1837-1839); karlismoaren barne-krisia izan zen aldi horren ezaugarri nagusia. Hego Euskal Herrian erdia karlisten esku bazegoen ere, hiriburuak liberalenak ziren eta karlistek ez zuten borrokarako adorerik. Egoera horretan, karlistei uko egin eta foru-erakundeak mantentzearen aldeko akordioa lortzea zen liberalen helburua. Maroto, karlisten burua, Esparteroren laguntzaileekin elkarrizketatzen hasi zen. Muñagorrik akordioa bultzatu zuen, "Bakea eta Foruak" lemapean. Liberalekin akordioa lortzearen kontra azaltzen ziren karlistak fusilatu egin zituen Marotok. Bergarako Hitzarmenak eman zion amaiera Lehen Gerra Karlistari (1839 - VIII - 31). Don Karlosek amore eman eta Dantxarineatik barrena Frantziara ihes egin zuen. Hogeita hamahiru urte geroago Bigarren Gerra Karlista piztu zen (1872 - 1876).

Itunaren baldintza:

1.-·Espartero jeneral liberalak euskal foruen gaia Madrilen planteatzeko konpromisoa hartu zuen

2.-Marotoren aldekoek Isabel III erreginatzat onartu zuten. Armada karlista osoak ituna onartu ez bazuen ere, 1840-rako gerra amaitu zen.

Gerraren ondorioak:

1.-Espainian erregimen konstituzionala ezarri zen

2.-1839-

Ko urriaren 25eko legea

euskal lurraldeetako foruak onartu egiten ziren, nahiz eta monarkiaren batasun konstituzionala horren gainetik jartzen zen. Bestalde, espainiar estatuko erakundeetara egokitzeko beharrezko ziren aldaketak egitea proposatzen zen.

3.-( 1846-49 gatazka militarrak Katalunian, 1872-76 II Karlistadak )Karlisten ideiak, Europako tradizionalismoaren Espainiako bertsioa, bizitza luzea izan zuen.

Entradas relacionadas: