Geo

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

 

ESPAINIAKO IBAIAK:

Penintsulako ibaiak aztertzen hasteko ibaion ezaugarriei eta isurialdeen araberako banaketan eragina duten faktoreei erreparatuko diegu.

Penintsulako ibaietan eragina duten faktore nagusiak klima eta erliebea dira. Espainiako alde gehiena klima mediterraneokoa da, horregaitik ibaien ezaugarriak, agorraldi gogorra, emari gutxi eta oso irregularrak dira.

Klimak, prezipitazioek ibaien emari absolutu eta erregimena zehazten dute. Ibaiaren erregimena emariak urtaroen arabera dituen aldaketak dira. Aldaketa horiek prezipitazioen banaketaren edo elur prezipitazioen araberakoak dira.

Erliebeak, Espainiako isurialde hidrografikoa zehazten du. Penintsulan, relieve unitaterik garrantzitsuena meseta da, hura da eremu gehiena hartzen duena eta gainerakoek bere inguruan kokatzen direlako, hegal menditsuak, depresioak eta kanpoaldeko mendikateak.Espainian lakuak ez dira ugariak, baina bai jatorri askotakoak aurki daitezke: endorreikoak (tektonikoa edo sumendikoa) eta exorreikoak (glaziarrak eta karstikoak)

Penintsulako ibaiak hiru isurialde hidrografikotan banatzen dira:

*Bizkaiko isurialdeko arroa:

Ibai laburrak dira, kostaldetik hurbil dauden mendietan jaiotzen dira eta. Higatzeko gaitasun handia dute, jaiotzen diren inguruen artean desnibel handia gainditu behar dutelako. Ibaiok zeharkatzen dituzten erliebeen hegalak landarez babestuta daudenez, higadura ez da hain handia. Bizkaiko itsasoaldeko ibaiak, emaritsuak eta erregimen nahiko erregularrekoak dira, prezipitazioak ugariak eta konstanteak dira eta.

Topografía malkartsuak eskaintzen duen errastasuna aprobetxatuz, urtegiak egin dira, energi elektrikoa sartzeko. Isurialde honetan aurki daitezke hurrengo ibaiak: bidasoa, deva, eo, navia, nalon, nervion eta negro.

Entradas relacionadas: