Gbrt

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

 
Penintsularen barrualdeko nekazaritza paisaia: Bi mesetak eta Ebroren depresioa hartzen ditu. Bertako inguru fisikoan batez besteko altuera handiko erliebea da nagusi Mesetan eta klima mediterraneo kontinentalizatua. Udan prezipitazio gutxi dago, eta iparraldeko inguru zabaletan izozteak izateko arriskua. A/ Nekazaritzako egiturak honako ezaugarri hauek ditu: *Biztanleriak emigratu egin du azken hamarkadetan eta, horren eraginez, biztanleak galdu eta lurrak bertan behera gelditu dira inguru askotan. Biztanleria herrietan dago pilatuta; herri horiek txikiak dira Dueroren eta Ebroren haranetan. *Jabetza sistema askotarikoa da: minifundioa nagusi da Dueroren haranean, baita Ebro aldeko sail ureztatuetan ere. Jabetza handiak Salamancan, Burgosen, Gaztela Mantxan eta Aragoiko eta Extremadurako lehorreko sailetan dira nagusi. *Lurzoruaren erabilerak askotarikoak dira.B/ Nekazariak azalera osoaren %44 hartzen du, eta desberdintasun handiak daude lehorreko sailen eta sail ureztatuen artean. *Lehorreko sailak mesetako eremuetan eta landazabaletan eta Ebroren haraneko ureztatu gabeko inguruetan dira nagusi. Laborantza estentsiboak egiten dira eta, batez ere, trilogia mediterraneoa delakoa hazten da: zerealak, mahastiak eta olibondoa. Iraganean, zerealak, batez ere garia, lur zabaletan ereinda, lugorriarekin edo lekadunekin txandakatzen ziren, eta ardiak ere agertzen ziren, uztondoetan bazkatzen zirenak. Gainera, lehorreko sailetan,  mahastiak eta olibondoak eta, bigarren mailan, almendrondoa eta algarroboa hazten ziren. Gaur egun, artoaren ordez, gehienbat, garagarra ageri da; eta, lugorri osoaren ordez, lugorri erdia ezarri da eta ekilorea erabiltzen da atsedenerako laborantza legez. Lugorria erabat desagertu da ureztaketari eta ongarri kimikoen erabilerari esker. Joera horrek PAC izenekoaren erreforma du aurrez-aurre. Laguntzak lortzeko, nekazariak, azalera arruntaz gain, beste lurzoru bat ere lugorrian utzi behar du. Zerealak Gaztela Leonen dira nagusi eta Gaztela Mantxan, Aragoin eta Extremaduran olibondoa eta mahastia dira garrantzitsu. Mahastia Errioxan eta Nafarroan ere ageri zaigu, kalitate eta hedadura handikoa. *Ureztaketari esker, ustiaketa intentsiboagoa izan daiteke. Tradizioz, espazio ureztatu bakarrak ibaiertzetan eta herrietatik hurbil zeuden azalera txikiak ziren. Bertan, batez ere, autokontsumorako barazkiak eta ortuariak ekoizten ziren. Gaur egun, ureztaketak gora egin du, urtegietako eta lurrazpiko ura erabiltzen delako. Horrela, produkzioa dibertsifikatu ahal izan da: industria-landareak (azukre-erremolatxa, lupua eta tabakoa), bazkak (alpapa, artoa), frutak eta barazkiak (kontserba industriaren oinarria dira).C/ Abeltzaintzak garrantzia du inguru batzuetan:*Gaztelako lehorreko sailetan eta Ebroren depresioan, ardiak dira nagusi. Uztondoetan bazkatzen dira eta, atzerriko arrazekin gurutzatzean, hobetzen ari dira. Behi ukuiluratuak eta txerriak asko ugaritu dira. *Extremaduran, paisaia nagusia angioa da eta Salamancarantz eta Zamorarantz hedatzen da. Nekazaritzako eta abeltzaintzarako erabilitako ustiategi handia da eta, mendi inguruetan, basorako aprobetxatzen da. Angio tradizionala abeltzaintzarako erabiltzen zen, ardiak eta txerriak bazkatzeko, eta bigarren mailan, behientzat. Lurzoru laboratuetan, elikagaiak eta uztondoak ekoizten ziren abereentzat, baita arteen eta artelatzen fruituak, txerriak gizentzeko azken etapan. Gaur egun, behiak pisu erlatiboa handiagoa dute; lurzoru hobeko inguru batzuk nekazaritza mekanizaturako erabiltzen dira; eta beste erabilera batzuetarako, ehizarako adibidez. D/ Basogintza garrantzitsua da inguru batzuetan; esaterako, Soriako Tierra Pinariega delakoan.

Entradas relacionadas: