Gaztelako koroa gobernua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB

16. ERDI AROKO GORTEAK: Gizarteko hiru estamentuetako ordezkariek (noblezia, kleroa eta hirietako ordezkariak) osatutako erakundea. Azken talde hau, merkataritzaren ondorioz hirietan sortzen ari zen burgesiak sortua zen. Gaztelan, penintsulako zaharrenak, XII. Mendean sortu ziren (1188). Erregeari eskaerak egiteko eta ez-ohiko zergak baimentzeko ahalmena zuten (aholkularitza funtzioa besterik ez). Aragoiko koroan, XIII. Mendean sortuta, erresuma bakoitzak (Katalunia, Aragoi eta Valentziak) gorte independienteak zituen. Aragoikoek botere legegilea ere izan zuten. Kataluniako Gorteek XV. Mendean Generalitat sortu zuten. Nafarroan berriz XIII-XIV. Ean eratu ziren eta legeak baieztatu, zergak onartu eta foruen zaintza ziren eginkizun nagusiak. Aragoikoek bezala, nolabaiteko ahalmen legegilea zuten.

17. ARAGOAKO KOROAREN ERAKETA ETA EGITURA: Aragoako koroa erresuma desberdinek osatzen zuten bere baitan. Hasiera batean Koroa sortzeko abiapatunua Erramun Berenger IV.A Bartzelonako kondea eta Petronila Aragoako koroaren oinordekoa ezkontzea izan zen 1137an. Lotura dinastiko honekin sortu zen erresuma. Urteek aurrera egin ahala konkisten bitartez, Koroara sartu ziren erresumen kopurua handitu egin zen. Iberiar penintsulako errekonkista prozesua Valentzia eta Balearrak konkistatu ostean amaitu eta gero, Mediterraneorantz zabaldu ziren, Katalanen merkataritza sarearen bultzadarekin. Modu honetan, Sardinia, Sizilia eta Napoliko erreinuak eta Atenas eta Neopatriako dukerriak eskuratu zituzten.
Errege berbera izan arren, erresumen konfederazio modukoa zen eta Kataluniak, Aragoik eta Valentziak norberak bere gorte independenteak zituen.

18. GAZTELAKO ERRESUMAREN ETA ARAGOIKO KOROAREN ARTEKO BATASUNA. Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernandoren ezkontzaren ondorioz (1469)eraman zen aurrera. Dena den, 1479an eskuratu zuen tronua Fernandok Aragoin eta urte berean Isabelek Gaztelan ondorengotza gatazkari aurre egin ostean. Ezkontzaren bidez bakoitza bi koroetako errege eta erregin bihurtzen bazen ere, erresuma bakoitzak bere legeak eta erakundeak mantendu zituen. Barne-gatazkak gainditu ostean indarrak batuz, Granadako erreinu nazaria (1492) eta Nafarroako erresuma (1512) bereganatu zituzten. Batasun dinastiko honen bitartez, etorkizuneko Espainia izango zenaren oinarriak jartzen hasi ziren, Gaztelako erresuma besteen gaineko autoritatea eskuratzen joan baitzen gradualki.

19. NAFARROA GAZTELAKO KOROAN SARTZEA. 1515ean Burgosko Gorteetan hartutako erabakia, 1512an, Fernando Katolikoaren aginduz, Albako dukeak Nafarroa inbaditu ondoren, beaumondarren laguntzarekin. Inbasio hau Europako hegemonia lortzeko Gaztelaren eta Frantziaren arteko lehiaren testuinguruan kokatu behar da. Legeak eta erakundeak mantendu arren, Nafarroak erresuma independiente izateari utzi zion. Horretarako, Gaztelako koroaren esanetara zegoen erregeorde bat jartzen zuten. Nafarroako errege-erreginek, frantsesen eta agramondarren laguntzarekin, erresuma berreskuratzeko hainbat saio egin zituzten, Noaingo guduan (1521) eta Amaiurren (1522) garaituak izan arte. Nafarroa Behereak independentzia mantendu zuen.

20. JUDUEN KANPORATZEA. Erlijio-batasunaren eta katolizismoaren alde Errege Katolikoek hartutako neurrietako bat, Erdi Aroan juduen kontra hasitako jazarpena bururaino eramanez, krisialdietan nabarmen handitu zena. Inkisizioak eta odol garbitasunak hurrengo urteetan izango duen garrantziaren adibide garbia dira. Juduak bekatuen eta kristauen gaitzen sortzaile zirela defendatzen zuten. Estatus ekonomikoa izan arren (bankari asko juduak ziren), bizitza publikotik zokoratuta eta auzo berezietan (aljametan) bizitzera behartuta zeuden. 1492an, Errege Katolikoek Torquemada inkisidoreak prestatutako dekretua sinatzean, kristau bihurtzera uko egin zioten judu guztiak (100.000 inguru) Gaztelatik eta Aragoitik kanporatu zituzten, heriotza-zigorraren mehatxupean. Sefardiak dira. 50.000 judu inguruk bataioa onartu zuten. Handiki eta aberatsenak geratu ziren batez ere.


Entradas relacionadas: