Gaztelako kanala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,94 KB

27. NAFARROAKO ERRESUMAKO DIPUTAZIOA: XVI. Mendearen amaieran (1576an) sortutako erakundea, Nafarroako Gorteen ordezkaritza iraunkor gisa. Gorteetako hiru estamentuek izendatutako zazpi kide nafarrek osatzen zuten, eta erabakiak boto kopuruaren arabera hartzen ziren, Gorteetan ez bezala (estamentuka bozkatzen zen). Haren eginkizunak Gorteek erabakitakoa aurrera eramatea eta foruen aurkako lege-urraketak (kontraforuak) galaraztea ziren. Gero eta erantzukizun handiagoa hartu zuen. Izan ere, Gorteak gutxitan biltzen ziren, Borboien garaian batez ere. 1841ean, Lege Itunduarekin, Erresumako Diputazioa izateari utzi eta Probintzia Diputazioa bihurtu zen. Hala ere, zenbait eskumen administratibo eta fiskal (zergak jaso eta administratzeko) mantendu zituen.28. PIRINIOETAKO BAKEA (52 orr.): 1659an, Filipe
IV.Aren erregealdian, Espaina eta Frantziaren arteko gerra egoera amaitzeko sinatutako bake-ituna (Hogeitamar Urteetako Gerraren testuinguruan sortua zen gatazka hau, 1635ean, eta Dunetako guduan Frantziak espainiar tropak garaitzean bukatu zen). Itun horren bidez, Frantziak lurralde hauek eskuratu zituen: Kataluniak Pirinioetatik iparraldera zituen lurraldeak (Roselló eta Cerdanya), Flandesko eta Luxenburgoko zenbait gotorleku eta Amerikako zenbait merkataritza-emakida. Bestalde, Frantziako Luis XIV.A eta Maria Teresaren (Filipe IV. Aren alaba) arteko ezkontza adostu zen. Pirinioetan ezarri zen muga, eta garbi gelditu zen frantsesen nagusitasuna eta monarkia hispanikoaren gainbehera.
29. ESPAINIAKO ONDORENGOTZA GERRA (62 orr.) 1700ean Austria etxeko Karlos II.A ondorengorik gabe hiltzean sortutako gatazka dinastikoa. Filipe Anjoukoa borboiaren izendapenak gatazka larria eragin zuen europar potentzien arteko botere-orekan. Portugal, Herbehereak eta Britainia Handia Austriako Karlos artxidukearen alde agertu ziren, Espainia eta Frantziaren aurka. Espainian Gaztela Filipe V.Ari fidel mantendu zitzaion, baina Aragoiko Koroa Karlosen alde agertu zen, borboien zentralismoaren beldur. Gerra Utrecht eta Rastatteko itunekin bukatu zen (1713-1714), Karlosek Austriako tronua eskuratu ondoren. Filipe V. Ak tronuari eutsi zion, Frantziako tronuari eta Espainiak Europan zituen jabetzei uko egin ondoren. Borboien dinastiaren hasiera izan zen.30. UTRECHTEKO ITUNA (62 orr.): 1713an sinatutako bake-ituna, Espainiako Ondorengotza Gerrari amaiera eman ziona. Espainia, Frantzia, Britainia Handia eta Herbehereek sinatutako itun sorta baten hasiera zen. Borboi etxeko Filipe Anjoukoak Espainiako tronua eskuratu zuen, Frantziako tronuari eta Espainiak Europan zituen jabetzei uko egin ondoren: Britania Handiari Gibraltar, Menorca eta Amerikarekiko merkataritza-pribilegioak eman zizkion (horien artean esklaboen salerosketaren monopolioa), eta handik urtebetera Rastatteko itunean Milan, Flandes, Napoli eta Sardinia Austriaren eskuetan utzi zituen.31. PLANTA BERRIKO DEKRETUAK (64 orr.): 1707 eta 1716 artean Filipe V.Ak Ondorengotza Gerran bere aurka egin zuen Aragoiko Koroari ezarritako legeak, Gaztelako antolaketa politiko-administratiboa inposatzen ziotenak. Dekretuek Aragoiko erresumetako foruak eta erakundeak (Kontseilua, Gorteak) deuseztatu eta Gaztelakoen mende utzi zituzten. Zentralizazioa eta uniformizazioa agerian jarri ziren lurralde-administrazioan ere, erregeorderrien ordez kapitain jeneralek gobernatutako probintzia-barrutiak sortu baitziren. Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak beren erakundeei eutsi zieten, gerran Filipe V.Aren alde aritzeagatik.32. FAMILIAKO ITUNAK (65 orr.): XVIII.Mendean,Ingalaterraren eta Austriako Inperioaren aurrean indartzeko asmoz, Espainiako eta Frantziako Borboi etxeko erregeek sinatutako itun militarrak, Espainiako errege borboien kanpo-politika bideratu zutenak. Lehen bi itunak Filipe V.Ak Luis XV.Arekin sinatu zituen; lehena 1733an, Utrechteko itunean galdutako Italiako lurraldeak berreskuratzeko asmoz (Napoli eta Sizilia berreskuratu zituen, eta bere seme Karlos utzi zuen bertan errege). Hirugarrena Karlos III.Aren garaian sinatu zen, Ingalaterraren aurrean interes kolonialak defendatzeko (Amerikako kolonia ingelesen independentzia gerran parte hartzea ekarri zuen, eta Espainiak Menorca berreskuratu zuen). 1789an, Frantziako Iraultzarekin, bi herrialdeen arteko aliantza garaia eten zen.33. JOVELLANOS (70 orr.): XVIII.-XIX. Mendeko Asturiasko politikari, idazle eta legelari ilustratua. Karlos III.Aren eta Karlos IV.Aren hainbat gobernutan parte hartu zuen, nekazaritzaren erreformaren eta hezkuntzaren alde borrokatu zuen, eta Inkisizioaren aurka egiteagatik kartzelan egon zen, Aranjuezeko matxinadaren ostean aske gelditu arte. Napoleonen inbasioaren ondoren Independentzia gerra koordinatu zuen Junta Zentral Gorenaren partaide izan zen. Hau desegitean Asturiasera itzuli eta han hil zen 1811n, gerra bukatu baino lehen.34. DESPOTISMO ILUSTRATUA (69-71 orr.): XVIII. Mendean Europan zabaldu zen gobernu mota. Europako errege batzuek, absolutismoa baztertu gabe, Ilustrazioaren ideiak bereganatu eta erreformak egin zituzten, printzipio honen arabera: “Dena herriarentzat, baina herriaren partaidetzarik gabe”. Espainian Karlos III.A (1759-1788) nabarmendu zen. Campomanes, Floridablanca edo Jovellanos bezalako ilustratuen bidez hainbat erreforma bideratu zituen: erreforma ekonomikoak, hezkuntza hobetzeko edo Elizaren aurrean erregearen autoritatea indartzeko neurriak…35. GODOY (86-87 orr.): Karlos IV. Aren balidoa, 1792tik 1808ra estatu-idazkari gisa Espainako gobernua zuzendu zuena (tartean bi urtez kargua utzi bazuen ere). Barne-politikan, hezkuntza eta ekonomia berritzeko neurriak bultzatu zituen (horien artean Elizaren lurren desamortizazioa). Noblezia eta kleroa bere aurka zeuden, jatorri apalekoa zelako eta hartutako neurriengatik, eta Fernandoren, erregearen semearen, inguruan bildu ziren. 1808an Napoleonekin sinatu zuen Fontainebleauko itunak armada frantsesaren okupazioari bidea eman zion. Nobleziak eta kleroak bultzatutako Aranjuezko matxinadaren ondotik preso hartu zuten, eta Baionako abdikazioen ondoren, Karlos IV.Arekin erbestera joan zen.

Entradas relacionadas: