Gaztela mantxa abeltzaintza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,19 KB

 

JARDUERA EKONOMIKOAK (hezean
)

Abeltzaintza: jarduerarik garrantzitsuena da. Klimak, belardi eta bazka ugarirekin, eta okela eta esneak duen merkatu eskabideak laguntzen dio. Okeletarako abeltzaintza modu estentsiboan edo erdi estentsiboan ustiatzen da eta esnetarakoa modu intentsiboan. Ardi, txerri eta hegazti abeltzaintzak garapen txikiagoa dute. Aipamen berezia du kalitate aldetik ireki den merkatua:Label okelak, “euskal txerriak”, “euskal oiloa”... Nekazaritza: Azalera txikia hartzen du eta abereen elikadurarako helburuarekin lantzen da gehien bat (artoa,alfalfa,erremolatxa...) Badaude beste nekazal ustiapen batzuk, baina maila txikian. Alde batetik, baratzeko laborantza, merkatura zuzenduta eta negutegietan landuta eta bestetik, fruta plantazioak:  sagardiak, mahastiak ardotarako eta kiwiak. Basogintza: beti izan da garrantzitsua, baso ustiapenek azalera handia hartzen dutelarik. Lurzoruaren %60 hartzen dute. Arboladi autoktono gutxi eta babestuta dago. 1950az geroztiko zuhaitz espezie berri bi nagusitu dira: insignis pinadiak eta aukaliptoak.


JARDUERA EKONOMIKOAK (barnealdean
) Nekazaritza: jarduerarik garrantzitsuena da eta paisaia mota desberdin bi bereizten dira: lehorrekoa eta ureztatua. Lehorrekoa nekazaritza da hedatuena eta tradizionalena. Ohiko hiru ekoizkin mediterranearrean oinarritzen da: zerealak,mahastiak eta olibondoa, lurraldearen arabera bata edo bestea nagusitzen da. Adibidez, zerealak Gaztela eta Leonen, mahastiak Errioxan eta Gaztela-La Mantxan, olibondoa Andaluziaren barnealdean... Ekoizkin hauen ondoan soia, ekilorea eta almendroa ere aipatu behar dira. Nekazaritza ureztatuak garrantzi txikiagoa du, baina gorantz doan eremua da ubide eta kanalizazio berriei esker. Ekoizpen dibertsifikatuagoa du: ekoizkin industrialak,aberen bazkarakoak eta fruta-barazkiak. Abeltzaintza:bigarren mailako garrantzia du. Ustiategirik gehienak lehorrekoak dira eta mendebaldeko lurraldeetan daude Zamora,Salamanca,Extremadura eta Andaluzaren mendebaldeko dehesa edo angioetan: ardiak,txerriak eta zezenak. Basogintza: baso ustiapena urria da. Artea, artelatza eta mediterranear pinua dira ugarienak. Garrantzirik handiena Sorian du, Tierra de Pinares eskualdean adibidez. Leku ureztatuetan txopadiak bultzatu ditu.

Hedapena:Penintsularen barnealdean zehar; Gaztela loen, Errioxa,Aragoi Gaztela mantxa,Madrid, Extremadura,  Andaluziaren barnealdean. Baldintzafisokoak
. Klima mediterranear kontinentalizatua, uda bero eta negu hotsekin. Prezipitazio ertainak eta irregularrak, udako lehortearekin. Erliebea laua da nagusi. Ondorioz, baldintza fisikoek nekazaritzako egokitasuna dute. Biztanleriaaktiboa
. Azken hamarkadetan asko urritu eta zahartu da. Espainiako biztanle aktibo kopururik handienak penintsularen  barnealdean daude, nazio mailako batazbestekoaren gainetik: %4 Aragoien, %6 Gaztela Leon, &8 Gaztela mantxa, Extremaduran eta Andaluziaren barnealdean. Habitat-a.

Bildua eta kontzentratua da nagusi, baina berezitasunekin: herri txikiak eta bata bestatatik hurbil Duero eta Ebro haranetan. Herriak handiak eta bata bestatatik urrun erdi hegoaldean, Gaztela la mantxan, Extremadura eta Andaluziaren barnealdean. Jabetzaegitura. Latifundioak edo jabetza handiak dira nagusi erdi hegoaldean eta jabetza ertainak Duero eta Ebro haranetan, batez ere Gaztela leoneko kontzentrazio politikoen ondoren. Jabetza txikiak nekazaria ureztatu guneetan nagusitzen dira. Estatuko eta NPG politika. Europako Batasuneko aginduek zerealean, mahastien eta olibondoen murrizketa ezarri dute, alde batetik, bestetik, produktu berriak eta fruta -barazkien ekoizpena bultzatu.


JARDUERA EKONOMIKOAK (medi
)

Nekazaritza: jarduerarik garrantzitsuena da, batez ere nekazaritza ureztatua, berak sortzen baititu irabazirik handienak Europako Batasunetik eta nazioartemailan duen eskaeragatik: barazkiak kanpolibrean eta plastikopean edo negutegietan eta frutak. Lehorreko nekazaritza barrualdean hedatzen da eta Mallorkaren erdialdean. Ohiko hiru ekoizkin mediterranearra hedatzen da: zereala,mahastiak eta olibobondoak, gehi arbendolondoa frutu lehorretan. Abeltzaintza:Katalunian behi eta txerri abeltzaintza intentsiboa nabarmentzen da hiritarrengandik duen eskabideagatik. Baina, gainontzeko lurraldeetan jarduera honek maila apala du: ardiak era estentsiboan eta lidiarako zezenak Guadalquivir haranean, hauek ere era estentsiboan. Basogintza: jarduera urria da eta oso garapen txikia du, Huelvan izan ezik.

Hedapena. penintsularen ekialde eta hegoaldeko kostaldea zehar, Gironatik Huelvaraino, Guadalquivirretik haranara eta Balear irlak barne. Eragile fisikoa. Itsas eragiteko klima mediterranearra tipikoa hedatzen da, uda bero eta lehorrekin eta negu lehunekin. Erliebea laua eta lur onekoa da kostaldean eta Guadalquivirreko haranean. Ondorioz, paisai honek egokitasun handiagoa du nekazaritzarako, batez ere, nekazaritza ureztaturako neguei esker. Biztanleriaaktiboa. Asko murriztu da, baserritik bizi den biztanle kopurua txikiagoa da probintzia industriala eta turistikoetan. Gainontzekoetan Estatuko bataz bestakoaren parean edo gainetik dabiltza, kopururik handienak murtzian, Almeria eta Huelvan daude %8.

Habitat-a. Kostaldean, tamaina desberdineko lur jabegoak daude lurralde eta nekazaritza motaren arabera: nekazaritza ureztatua minifundioak dira nagusi, jabego eta ustiaketa txikietan. Lehorrean jabego ertainak dira ugarienak, baina Andaluziaren mendebaldean latifundioak. Nekazal politikak eta NPB. Espainiar Estatua eta Europako Batasuneko nekazal politikek eragin handia dute paisaian. Alde batetik, barazki eta fruta ekoizpen handiagoa bultzatzen dute eta bestetik, lehorrean olibondo, mahasti eta zerealen ekoizpenak murriztu.

Entradas relacionadas: