Gabonetako antzerkiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,88 KB

 

2. “ACTO PARA LA NOCHEBUENA I GABONETAKO IKUSKIZUNA”



2.1 .- Obraren kokapena:

“Gabonetako lkuskizuna” Erdi Aro, Errenazimendu eta Barroko guztian zehar Europako Mendebal osoan antzezten eta argitaratzen diren teatrozko obra erlijiosoen artean aztertu behar dugu. Oso berezia da, bai, ezagutzen den Iehen euskal teatro idatzia izateaz gain, balio apartak dituelako; baina badirudi inguruko beste herrietan egiten zirenen antzekoa dela. J.A. Lakarrak teatro erlijioso erromanikoaz azterketa egin ondoren mota berekoa dela erakusten digu; honako hauek dira ematen dizkigun arrazoiak : - Antzezteko okasloa: teatro erromanikoak bi aro nagusi zituen, Gabonak eta Aste

Santua. Horietatik bat. Gabonak, dira antzerki honen garaia.

- Bertsoen kopurua: Gabonetako autoek ZOO-SOOetik 1.200 bertsotaraino izan ohi dituzte, “Gabonetako ikuskizuna" neurri horien barruan sartzen da, bere 513

Bertsorekin


- Gizona hobetzea eta salbatzea zen antzerki erlijioso horien xedea. Horretarako, barrea eta seriotasuna nahasirik datoz. Gauza bera gertatzen da Barrutiaren Ianean

ere. - Deabrua bere ezintasunean egoera komiko batean azaltzen zaigu. - Pertsonaiak Gabonetako edozein autotan itxaron behar direnak ditugu: Maria, Jose. Aingeruak. Luzifer eta bere laguntzaileak, artzainak. Belengo biztanleak. Horien

tratamendua ere tradizionala da.

2.2.- Obraren egitura:

Nahiz eta ekitaldi bat bezala dagoen, hau da, Erdi Aroko antzerkiaren erara, hiru zati bereiz ditzakegu: - Iehenengoa, Jaiotzaren abestiraino. Lzaera sakroa du zati honek. 166 bertso hauetan egiten da Obraren planteamendua.

- Bigarrena, lehenaren antitesia da. Emazteak barregileari ematen dion astinaldiraino. Barregileak. Deabruak. Bekatuak eta barregilearen emazteak betetzen dute zati hau. 167-287 bitarteko bertsoak. - Hirugarren zatia da zabalena. 288-513. Jainkoaren semea gizon egiten da bekataria bere bihurtzeagatik.

2.3.- Berezitasun azgimarragarrienak:-

Asmo didaktikoa eta komikoa nahasian ageri zaizkigu baina badago obra nahastu eta batasuna ematen dion lotura. Elementu hau barregilea da. Bera da

ekintzaren motor eta ardatza. -Barrutiak ez ditu Espazio eta Denbora unitateak zaintzen.- Elkarrengandik urrun dauden bi garai aurkitzen ditugu obran: Jesusen jaiotza,

eta XVIII. Mendeko hasiera. Anakronismo hauek onartezinak eta inkulturaren adierazgarri dira antzerki klasiko eta neoklasikoaren ikuspegitik. Beste ikuspegi batetik, ordea, akats ez-ezik

meritu handia ere bada "Gabonetako misterioa” denboraren mugak gaindituz ematea.- Espazioaren araua ere ez da errespetatzen. Toki askotan gertatzen da akzioa: Nazaret, Belen, Arrasate. ..

3. “HERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTEA” (R.S.B.A.P.) : XABIER MUNIBE (Pefiafloridako kondea)
Historiagileek diotenez, bi ekintza handi nabarmentzen zaizkigu gure herrian XVIII. Mende honetan :

3.1.- Merkataritza aldetik “COMPANIA GUIPUZCOANA DE CARACAS” zelakoa sortu zen 1728an. Francisco de Munibe, “Pefiafloridako kondea” zen sortzaileetako bat. Bere semea, Xabier Munibe, ere ezagun egingo zaigu “Herriaren Adiskideen

Elkartea” sortu eta euskal kulturaren alde saiatu zelako. Caracasekin harreman komertzialak izateko baimenaren bidez. Monopolioa eman zion elkarteari. 1785ean suntsitu zen euskaldun merkatal elkarte hau. Bitartean, euskal kulturaren kezka oinarritzeko azpiegitura eman zuen loraldi ekonomiko honek, itsas bideetan barna, salerositakoekin batera, europar kulturaren

aurrerapen kezkak baitzebiltzan, hara eta hona. 3.2.- Kultura aldetik “HERRIAREN ADISKIDE ELKARTEA I REAL SOCIEDAD

BASCONGADA DE LOS AMIGOS DEL PAIS” (R.S.B.A.P.)


Pefiafloridako kondea dugu elkarte honen sortzaile ere : FRANCISCO XABIER MUNIBE (1729-1785) 1764an sortu zen elkartea eta 1794an Frantziaren aurkako gerrarekin desegin zen elkarte hau. llustrazioak zientziei bultzada handia eman zien Frantzian eta Frantziarekin harremanak zituzten beste estatuetan. Euskal Herriak errazago zituen Frantziarekiko harreman horiek. Mugakide zelako. Ez da harritzekoa, teknika, zientzia eta kultura

bultzatu nahi zuen elkarte bat Euskal Herrian sortzea.

3.3.- FRANCISCO XABIER MUNIBE “Pefiafloridako kondea”


Azkoitian jaio zen 1729an. Euskaldunak zientzia. Letra eta artetara zaletzea izan zuen berak sortutako elkarteak helburu nagusi. Bide batez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko harremanak sendotzea ere bai. IRURAC BAT lema darama elkartearen ikurrak.

Egitasmoak aurrera eraman nahirik, 4 batzorde osatu zituzten, arlo bakoitzari dinamika berezia eman nahirik:

- Iaborantza eta baserri ekonomiaren batzordea - Zientzia eta teknika batzordea. - lndustria eta merkatalgoarena. - Historia eta arte lanen batzordea. Eskolak sortzea izan zen Elkartearen helburuetako bat. Horrela sortu zituzten Loiolan, Bergaran, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Nazio hizkuntzen, gaztelania eta

euskararen irakaskuntza eskatzen da. Ez zuten euskara baztertzeko asmorik, eskoletan irakatsi eta lantzeko baizik.

3.4.- LITERATUR EMAITZAK:

“GABON-SARIAK” ETA “EL BORRACl-IO

BURLADO”:


“Sor Luisa de la Misericordia" izenpean argitaratu zuen XABIER MUNIBEK bere lantxoa : “Gabon-sariak” 17623n. Gure literaturan Ilustrazioko lehen izpia da antzerki hau. Kanta herrikoiak ditu, estilo jolaskorra, baina batez ere. Jakintzaz

hornitua, eta hau da, hain zuzen, llustrazio garaiko agergarririk bereziena. Lehen aldiz kontzeptu berriak agertzen dira gure literaturan. Ez du Barrutiarenak bezalako herri teatroaren antzik. 1764an “El borracho burlado, opera comica en castellano y vascuence" Pefiafloridako kondeak idatzitako antzerkia antzeztu zuten Bergaran. Kantuak euskaraz eta gainerako gehiena erdaraz. Antzerki neoklasikoaren ildotik ari zaigu Munibe. Ez du “Gabonetako lkuskizuna”rekin inolako itxurarik ez edukian eta ez forman. Hura Erdi Aroko herri antzerkiaren ildotik eta llustrazioaren bide kultuetan barna hau. Antzerkiaren atarian egin zuen sarreran arreta handiz saiatu zen hiru unitateak: ekintza, denbora eta lekua betetzen zituela frogatzen. Ekintza bat da, Txanton Garroteri eskarmentu bat ematera baitatoz ekintza guztiak ere. Jaun handi dela sinestarazten diote, gero denek burlaz hartzen dutelarik. Denbora eta tokiaren batasuna ere ezin daitezke. Berak dioenez, dudatan jarri.

Entradas relacionadas: