Fronte popularra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,91 KB

 


BIGARREN ERREPUBLIKA: ERREGIMEN DEMOKRATIKOA 1931. Urtean, udal-hauteskundeetara deitu zen. Apirilaren I2an izan zíren hauteskundeak, eta hautagai errepublikanoek irabazi zuten ia probintzia guztietako hiriburuetan. Guztira monarkikoek irabazi bazuten ere, hiri handietan ir abazlea erabateko garaipentzat hartu zuten errepublikanoek, hirietan jauntxoen eragina ezbaitzen hain nabarmena. Monarkikoek ere onartu zuten ikuspegi hori. Emaitzen berri izan zuenean, Alfontso XIII.A erbestera joan zen, eta behin, behineko gobernua eratu zen. Gobernu horrek Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen 193lko apirilaren 14an, modu baketsuan


BEHIN BEHINEKO GOBERNUA: Donostiako Ituna sinatu zuten alderdiek osatu zuten gobernu berria, eta Alcalá Zamora zen presidentea. Berehala, gobernuak zenbait erreforma abiarazi zituen eta Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetarako deia egin zuen. Alderdi errepublikanoek irabazi zituzten hauteskundeak. Gorteek l931ko Konstituzioa idatzi zuten. Bertan, erregimen erabat demokratikoa ezartzen zen, eta alderdi guztiek zuten ordezkariak izateko aukera. Hauek ziren konstituzio horretako berrikuntza nagusiak: . Gizabanakoen eskubide ugari aitortzen ziren; besteak beste, adierazteko, biltzeko eta elkartzeko eskubideak. Halaber, beste eskubide berri batzuk aiforLzen ziren; esaterako, dibortziatzeko eskubidea. . Sufragio unibertsala, sexu-bereizketarik gabe. . Estatu ez-konfesionala, erhjio ofizialik gabea. Kontzientzia-askatasuna, eta edozein erljio praktlkatzeko zein hezkuntza laikoa jasotzeko eskubideak artortzen ziren. . Lurralde-antolamendu deszentralizatua. Eskualde autonomoak sortzeko aukera aitortzen zen. Halaber, eskualde horietako hizkuntzak aitortzen ziren, gaztelaniarekin batera. Gaztelania zen Errepublikaren hizkuntza ofiziala. .

Gizarte

Ongizatearen garrantzia. Konstituzioak aukera ematen zuen erabilgarritasun publikokotza: hartutako ondasunak desjabetzeko, eta irakaskuntza publikoa bultzatzera animatzen zuen. Konstituzio hori izan zen Espainiaren historiako lehen konstituzio guzti demokratikoa, baina sorreratik bertatik izan zituen mugak, idaztean adostasun zabalik lortu ez zelako;batez ere, erlijio-gaietan eta autonomiarekin lotutakoetan, gai horiek gizarte-eztabaida handia sortzen baitzuten, eta herrialdearen zati batek ez zúen bat egiten erregimen berriarekin. Beraz, tentsioak sortu ziren: zenbait kale-istilutan, kleroaren aurkako gehiegikeriak gertatu ziren, eta Errepublikaren aurkako konspirazioak hasi ziren. Abenduan, errepublikano moderatuenek gobernua utzi zuten haserre baitzeuden erljioari buruzko konstituzioko artikuluekin. Alcalá zamora Errepublikaren presidente izendatu zuten, eta Azaña berriz, gobernuarena


BIURTEKO ERREFORMISTA


ERREFORMAK


1931tik 1933ra, Azaña izan zen gobernuko presidente, eta erreformak egiten jardun zuen. Bi urte horietan, aurreko mendetik konpontzeke zeuden arazo nagusiak jorratu ziren. . Nekazaritza-erreformak Espainiako nekazaritza-egitura eraldatzeko helburua zten, nekazaritza- ekoizpena eta nekazarien bizimo dua hobetzeko. Helburu horiek lortzeko neurriak hauek ziren:Iandatu gabeko latifundioak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea. Erreforma egiteko ardura Instituto de Reforma Agraria (IRA) erakundeak zuen baina ez zuen izan helburuak lortzeko behar beste diru.Nekazariek desengainua hartu zuten, ela gatazka berpiztu zen landan. . Kataluniari autonomia eman zitzaion: 1932an, Nuriako Estatutua onetsi zen,bai eta Generalitatea sortu ere. .
Erreforma militarra funtsezkoa zen, armadak oso eragin handia baitzuen politikan. Errepublikari leial izango ztizaízkiola zin egiteko eskatu zieten agintari militarrei; zin egin ez zutenek erretiro ordaindua hartu behar tzan zuten. Neurri horren bidez, ofizialen kopurua murriztea eta haien leialtasuna bermatzea lortu nahi zen. . Halaber, lan-erreforma garrantzitsuak egin ziren, langileen bizimodua hobetzeko. Besteak beste, gutxieneko soldatak eta istripu-aseguruak ezarri ziren. Bigarren Errepublikan, lehentasuna eman zioten hezkuntza errefomari, hezkuntza gizarte-hobekuntzarako bidea zela uste bait zuten.Lehen Hezkuntzako 10.000 eskola berri eraiki zituzten bi urteko epean eta hezkuntzarako aurrekontua % 50 handitu zuten. . Halaber ezkontza zibila eta dibortzioa arautu zen


ERREFORMEN AURKAKO OPOSIZIOAK

Gobernuak lur-jabe handien eta Elizako zein armadako goi-hierarkien oposizioa izan zuen, erreformak oso erradikalak zirela uste zutelako, bai eta anarkistena eta sindikatuena ere, eraldaketa sakonagoak nahi zituzten-eta. 1932ko abuztuan, estatukolpe baten ahalegina gertatu zen Sevillan, Sanjur¡o jeneralak zuzenduta, baina porrot egin zuten. Anarkistek, berriz, marxinadak egin zituzten, bai eta finkak okupatu ere, haserre baitzeuden nekazartÍza-erreforma oso geldo aplikatzen ari zelako. I933ko urtarrilean, nekazari-matxinada bat izan zen Casas Viejasen (Cad|z). Gertaera horretan, zenbait hildako izan ziren.1933ko irailean, ekonomia-krisia larriagotu eta gobernuaren onarpenik eza gero eta handiagoa zen, horrenbestez, Azañak dimititu egin zuen, eta hauteskundeetarako deia egin zen. Eskuineko alderdiak elkartuta aurkeztu ziren hauteskundeetara, CEDA (Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioa) izeneko blokean. Gil Robles zen alderdi katoliko horren burua.

Biurteko Kontserbadorea (1 933-1935)



Zentro-eskuinak 1933ko hauteskundeak irabazi zituen. Lerrouxen Arderdi arradikala jarri zen gobernuan, Gil Robles CEDAkoak lagunduta. Aurreko gobernuak abiarazitako erreformak geldiarazi zituen militar gopistak amnistiatu. Neurri horiek ezkerreko taldeen mesfidantza eragin zuten; ezkerrekoek beren jarrerak muturreraino eraman zituzten 1934an, ezkerreko alderdiek gaizkl hartu zuten CEDA alderdiko kideak , gobernuko ministro izendatu izana, eta boterea modu ez-demokratikoan eskuratzea erabaki zuten. Hori dela-eta, urriko iraultza piztu zen. Iraultzak arrakasta izan zuen Asturiasen. Langile erakundeek meatze arroa hartu zuten,baina Franko jeneralak, gobernuak aginduta,matxinada zapaldu zuen. Kalalunian. Gobernu autonomoak bat egin zuen matxinadarekin. Eta Luis Companysek Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen, Esapiniako Errepublikaren baitan. Mugimenduak porrota izan ondoren,gobernuak Generalitatea desegin eta gobernu autonomoko liderrak expetxeratu zituen. Iraultza zapaldu ondoren, gobernuak krisia izan zuen. Ideologia-desadostasunak eta Alderdi Erradikalekoen ustelkeria zirela-eta, gobernu-koalizioa amaitu zen, eta hauteskundeerarako deia egin zuten 1936ko otsailerako.


FRONTE PUPULARRA


Ezkerra elkartuta aurkeztu zen hanteskundeetara, Fronte popular koalizioan. Sozialistek, komunistek, alderdi errepublikanoek eta zenbait indar abertzalek osatzen zuten koalizioa, eta anarkisten babesa. Eskuinean muturreko liderren garrantzia areago zen:Calvo Sotelorena eta José Antonio Primo de Riverarena, Espainiako Falange alderdi faxistaren buruarena. Fronte Popularrak estu eta larri irabazi zituen hauteskundeak. Hala ere, gehiengo handia lortu zuen eserlekuetan, eskuinekoek ez zutelako erkartuta jardun. Gobernu berriak errefoma-politikari ekin zion berriro, eta urriko iraultzeko presoak askaru zituen. Alcala Zamora kargutik kendu zuten eta haren ordez, Azaña izendatu zuten Errepublikako presidentea Kalean, gero eta amorru handiagoa zegoen. Greba-boladak izan ziren, elizak erre zituzten, eta istilu armatuak izan ziren falangisten eta langile-erakundeetako kideen artean. Istilu horietako askotan, hildakoak ere izan ziren Bestetik, zenbait militar, Mola jenaral zuzenduta, Errepublika kentzeko konspirazioa antolatzen hasi .Ziren. Azkenean, l936ko uztailaren 12an, eskuineko pistolariek castillo teniente ezkertiar ezaguna erail zuten. Hurrengo egunean, Castillo tenientearen lagunek Calvo Sotelo erail zuten, eskuineko burua. Gertaera horrek Afrikako iparraldeko Espainiako tropen altxamendua azkartu zuen ; 1936ko uztailaren 17an matxinatu ziren, Franco jeneralak zuzenduta


1898ko hondamendia: Espainiak Estatu Batuekin gerran porrot egin zuenean azken koloniak galdu zituen; Kuba,Filipinak eta Puerto Rico.


ERREGENERAZIONISMOA:1898ko hondamendiaren ostean sorturiko mugimendu intelektuala.Espainia gain behera zihoala salatu zuten, eta erreformak proposatu zituzten.


ASTE TRAGIKOA: Bartzelonan gertatuko herri matxinada.Marokoko gerrako tropetan herri klaseko jendea soilik bidalzteagatik gertatu zen,aberatsek ordaindu egiten baitzuten soldadutza ez egiteko.


1917ko krisia: Urte horretan militarren protesta gertatu zen, maila igoeretan diskriminazioa zegoelako, bai eta politikarien protesta ere: parlamentarioen biltzarrerako deia egin zuten Bartzelonan, konstituzio berri bat eskatzeko.


ANNUALGO PORROTA: Marokon izan zen: 10.000 soldadu baino gehiago hil ziren eta ezkerreko oposizioak ikerketa eskatu zuten, honmdamendien erantzulea nor zen jakiteko.


URRIKO IRAULTZA: 1934an, ezkerreko alderdiek gaizki hartu zuten CEDA alderdiko kideak gobernuko ministro izendatu izana, eta boterea modu ex demokratikoan eskuratzea erabaki zuten.


HERRI-MILIZIAK: Gehienbat zibilez osaturiko talde armatuak.Errepublika defendatzeko hartu zituzten armak



BRIGADA INTERNAZIONALAK: Errepublikaren alde borrokatzeko munduko hainbat herrialdetatik Espainiara joandako boluntarioak.

Entradas relacionadas: