frhyt

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,37 KB

 

GODOYREN BIGARREN GOBERNUA


1807an Godoyk eta Napoleonek Fontainebleauko Ituna sinatu zuten: haren bidez, Portugalgo erresuma bien artean banatu zuten, eta Portugal okupatzera zihoazen gudaroste frantsesei Espainiaren lurraldetik igarotzeko baimena eman zitzaien.

Baina Portugaleraino igaro ordez, Espainian gelditu ziren frantziaren talde militar asko. Egoera horrek bultzatuta, areagotu egin zen Godoyren kontrako jarrera Espainian. 1807aren amaieran, El Escorialeko Konjurazioa antolatu zen, Fernando printzea buru; Godoy kargutik kentzea eta bere aita erregetzatik botatzea zen asmoa.

1808an, frantsesen okupazioa agerikoa zelarik, Godoyk Espainiatik amerikar kolonietara ihes egitea gomendatu zien errege-erreginei. Errege familia ihes egitera zihoala, ordea, Aranjuezko matxinada lehertu zen eta Godoy atxilotu eta erregeak bere seme Fernando VII.Aren alde abdikatzea lortu zuten.

Karlos IV.A damutu egin zen eta Napoleoneri idatzi zion, esanez behartuta abdikatu behar izan zuela. Orduan, Baionako Abdikazioak gertatu ziren 1808ko maiatzean. Fernando VII.Ak Karlos IV.Ari itzuli zion koroa eta Napoleonen esku urtzi zuten bi baltzekin: Espainiaren eta Indien batasunari eustea, eta monarkia katolikoa izatea. Napoleonek bere anaia Josef I.A Bonaparte izendatu zuen errege.


INDEPENDENTZIA GERRA


Lehen fasea: jatorria eta frantsesen atzeraldia


Frantsesen okupazioaren kontrako gerraren abiapuntua 1808ko maiatzaren 2ko Madrilgo herriaren altxamendua izan zen.

1808ko uztailean, Napoleonen indarrak, Dupont jenerala buru, Bailengo Guduan menderatu zituen Francisco Javier Castaños jeneralak zuzendutako gudaroste inprobisatu batek.


Bigarren fasea: frantsesen hegemonia


Napoleonek pertsonalki esku hartu behar izan zuen gerran. Espainiara iritsi zen “Grande Armée” gudarosteko 250.000 bat beteranoren buru, erresistentzia suntsitzeko asmoz. Frantsesek penintsulako Espainiako lurraldeen okupazioa burutu zuten. Cádiz baino ez zen gelditu Napoleonen mendekotasunetik kanpo, britainiarrek itsasoz lagunduta.


Frantsesen hegemonia militarrari aurre egiteko, gerrilla gerra egin zuten espainiar armatuek. Gerrillariek ongi ezagutzen zuten ingurua, eta herritarren babesa zuten; horretaz baliatuta, landa zabaleko borroka erregularez bestelako bide batzuk bilatu zituzten borrokarako.


Hirugarren fasea: frantsesen hondamendia


1812an, Napoleonek Errusiako ekinaldia hasi zuen, eta Espainian zituen 50.000 soldadu atzerarazi zituenez, asko ahuldu zen haren ahalmen militarra. Britainiar osteek, gerrillaren eta gudaroste erregularraren laguntzaz, frantsesak azpiratu zituzten Arapiles, Gasteiz eta San Martzialeko guduetan. Gudaroste inperialak, Frantziaren eta Espainiaren arteko muga zeharkatu zuen, 1813ko abenduan, Independentzia Gerran ia milioi erdi hildako egon ziren, eta hondamena nekazaritza galerak eta merkataritzaren eta Ogasunaren kolapsoa.

Entradas relacionadas: