Frankismoaren lehen etapa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,53 KB

 

Frankismoaren bilakaera

Gerra zibilaren ondoren, ia 40 urteko diktadura militarra.

Erregimen frankistaren hasierako urteak

Nazioarteko politika:
Bakantzea

1939ko irailean hasi: II. Mundu gerran espainiak erakutsitako jarrerak argi utzi erregimenaren ahultasuna. Espainiak neutral azaldu bere burua, beti alde batera eta bestera. Gerra ardatzaren aldeko ateratzean, 1940 erdialdean, Francok elkarrizketak alemaniarrekin eta italiarrekin, baina ez ziren adostasunera iritsi.

1941ean, tropa alemaniarrek Sobiet Batasuna inbaditu ondoren, Espainiak parte hartzea erabaki, eta tropak (dibisio urdina) bidali Leningradeko frontera: komunismoaren kontra eta alemaniarren alde borrokatzera.

1943. Urtean, Mussolinik behea jotzean, eta Estatu Batuek blokeo ekonomikoaren mehatxua egitean, Espainiak neutraltasun hitzarmena sinatu, eta aliatuen alde agertu zen. Nazioarteko erkidegoak zalantza egin zuen Espainiaren jarrera gorabeheratsuaz, eta nazioarteko bakantzea agindu zuen.


Barne politika: autarkia urteak

Hasierako urteetan, frankismoak estatu politika diktatoriala eta autarkia izaerako ekonomia politika ezarri, auto hornikuntza ekonomian oinarrituz.

  • Erregimen frankistak urte horietan praktikatu zuen estatu politika antidemokratikoa izan zen; adierazpen askatasun oro ukatu zuen, ez zuen ezta konstituziorik ere. Falangisten eragina nabarmena izan zen politikaren arloan. Eragin eta egoera hori aldatuz joan ziren pixkanaka pixkanaka. Francok hainbat lege xedatu zituen. Gorteen legea (garaipen militarraren ondoren diktadura ezarri; errepresio gogorraren ondoren ezarri, ere. 1939 otsailaren 9an gerra amaitu baino lehen, erantzukizun politikoen legea onartu zen, eta hori izan zen garaituak epaitzeko oinarrizko legea.) eta estatuaren buruzagitzaren ondorengotzari buruzko legea (1947). Itsuraz, irekitasunaren aldeko legeak ziruditen baina, praktikan jartzean argi geratu zen erregimenaren irudia hobetzea eta kanpo bakantzea arintzea besterik ez zutela bilatzen.

  • Ekonomia politikak bi ezaugarri:

1.- Estatuak sektore eta prozesu ekonomiko guztietan hartzen zuen esku

2.- Autarkia izan zen nagusi. Ekoizpen guztia kontrolatzen zuten, produktu guztien banaketa, prezio eta salmenta

1941ean INI (industria institutu nazionala) sortu, hainat helburu: enpresa espainiarrak indartzea eta sustatzea, buruaskitasun ekonomikoa lortzea eta kanpo harremanak eta trukeak ahalik eta gehien sahiestea. Baina lehen gai gabezia zegoenez, ekoizpenak ez zuen laguntza handirik jaso. Era berean, prezioen kontrolak eta errazionamenduen libruxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten-estraperlo izenez ezaguna. Kanpoko produktuei muga zergak jarri zizkietenez, ekonomiaren garapena ez aurrera eta ez atzera geratu zen.


Erregimena sendotzea eta bakantzearen amaiera(50ko hamarkada)

Nazioarteko testuingurua

Bigarren aldi horretan egonkortu egin zen erregimena. Nazioarteko gerra hotzak ez zuen Espainian eraginik izan. Espainiak Marokon agintzeari uko egin zion 1956.Urtean. Hala ere, beste bi izan ziren erregimena nazioartean egonkortu eta onartzeko gertatu zirenak: Vatikanoarekin konkordatua sinatzea, Francori behar zuen zilegitasun morala eta Vaticanoaren eta nazioartearen onarpena ekarriz. Trukean, eliza katolikoak aginte handiagoa eta bestea militarrei begira AEB-k beren base militarrak lurralde espainiarrean ezartzeko baimena negoziatu, Rota, Torrejon de ardoz, Zaragozan eta Moronen. Horregatik, Francok Estatu batuek erregimena onartzea lortu zuen. Hala Espainiak erreztasunak ONU eta UNESCOn sartzeko.

Barne politika

Aldi honetan, Francoren gobernuak oreka mantendu zuen babesten zuten 4 taldeen artean: falangistak, militarrak, katolikoak eta monarkikoak. Hamarkada horretako lehen urteetan, erregimenaren ildoa jarraituz, hezkuntza alorrean irekitze eta liberalizazio zantzu batzuk jarri zituzten praktikan.

Ekonomia

50eko hamarkadako lehen urteetan, liberalizazio baterako prozesua eman zen

  • Atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak egin ziren.

  • Produktuen prezioetan eta merkataritzan, askatasuna ezarri zuten. Neurri hori abian jartzean, prezioek gorantz egin, eta erregimenaren aurkako lehen greba orokorra egin.

  • Liberalizazioak ekonomia berritzea eta hedatzea ekarri zuen.

Neurri horiekin, ekonomiak alde batera utzi zuen ez aurrera eta ez atzera egoera, eta pixka bat garatzen hasi zen. Industria sektoreak atera zituen etekin handienak


Ekonomiaren garapen aldia

Aldi horretako ezaugarririk bereziena ekonomiaren garapena eta hazkundea izan zen.

Egonkortze eta garapen planak

1956an hainbat arazo: zor publiko handia. Horrek agerian utzi zituen sistema autarkikoaren eraginkortasunik eza eta liberalizazio handiagoaren beharra. Neurri berrien sortzaileak teknokraten gobernu sektorekoak ziren, eta OPUS DEIri lotutakoak. 1959an, egonkortze plana jarri zuten abian (1957. Eta 1959. Urteen artean sustatutako lege sorta). Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen helburua. Neurri hauek hartu zituzten:

  • Pezetaren balio gutsitzea.

  • Soldatak izoztu zituzten eta gastu publikoa gutxitu.

  • Trabak murriztu zituzten eta kanpoko inbertsioetara ireki.

  • Zergaberriak sortu

Egonkortze planaren helburuak hein batean baino ez ziren bete: ekonomiaren gutxi gorabeherako garapen orekatua lortu zen, baina kontsumoak behera egin zuen. Hasitako egonkortze eta hazkunde prozesuak garapen planak izenekoekin egin zuen aurrera. Teknokraten sektore berak osatu zituen plan horiek 1964 eta 1973 artean. Garapen planek arreta berezia jarri zuten gehien industrializaturiko tokietan, Madrilen, Kataluinian eta EHn.


Garapen ekonomikoa

Hainbat faktore:

  • Atzerritarren inbertsioak, batez ere estatu batuarrenak: teknologia berriak ekarri eta industria garapenak bultzatu.

  • Ekonomia nazioarte osoan garatu.

  • Atzerriko turista kopuruaren gorakada, batez ere europakoa. Espainian zeuden prezio merkeek ekarrita etorri ziren.

  • Emigrazioa. Langabezi arazoa arindu, eta eragina izan zuen atzerritik iristen ziren dibisetan.


Politika: ez aurrera eta ez atzera

Garai horretan, ekonomiak hazkundea izan bazuen ere, politikoki askatasun gabezia zen nagusi.

  • Barne politikan, babesle zituen lau taldeen artean, boterea modu orekatuan banatzen jarraitu zuen Francok. Teknokraten gobernu sektorea egonkortu egize zen, ekonomia zein politikan. Mugimendu nazionalaren printzipioei buruzko egea onartu zuten(1958), baita estatuaren lege organikoa ere(1967). Lehenengo legeari esker erregimenaren oinarrizko balioak sendotu zituzten, bigarren legearekin instituzionalizatzeko saioa egin zuten, izan ere, konstituzio muduko bat osatu nahi izan zuten. Bi geratakari izan ziren garrantzi handikoak: Juan Karlos borboikoa izendatu zuten Francoren ondorengo eta Carrero Blanco, berriz, erregimeneko lehendakari orde.

  • Garaiko kanpo politikari dagokionean, ekuatore guinea deskolonizatu zuten, Gibraltarren inguruan etengabeko aldarrikapenak egin zituzten.Frankismoaren amaiera

Entradas relacionadas: