Frankismoaren gainbehera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,19 KB

 




2.Biurteko erreformista(1931abendua-1933iraila)-Nieto Alcala Zamora izendatu zuten presidente eta horrek Azaña hautatu zuen gobernuburu eta errepublika zale ezkertiar eta sozialistekin gobernua osatu zuen.Behin behineko gobernuak hasitako erreformei jarraipena eman zieten, bere helburuak lortzeko.Hala ere, gobernuak ez zituen helburuak lortu eta oposizio askoz handiagoa zen. Bi gertakizun hauek ekarri zuten biurtekoaren bukaera, Sanjurjo jeneralaren altxamendua eta Casa Viejas-eko matxinada.3.Biurteko kontserbadorea(1933-35)-Azañaren erreformek eztabaida asko sortu zituen, horregatik errepublikako presidenteak hauteskundeen deialdia egin zuen 1933an. Hauteskunde haietan emakumeek lehen aldiz botatu zuten. CEDAk irabazi zuen, baino mehatxuak egin ondoren, Alderdi Erradikalak gobernatuko zuen.Ondoren sortu zen eskuineko gobernuak Azañaren erreformak gelditu zituen.Azkenean, CEDAren gehiengoa zuten gobernuak osatu ziren. Biurteko kontserbadorearen amaiera “estraperlo” korrupzio istilua azkartu zuen. Ondorioz, hauteskundeak konbokatu ziren. 4.Fronte Popularra(1936otsaila-uztaila)-Errepublikano,sozialista, komunista eta euskal nazionalista laikoak Fronte Popular koalizioan aurkeztu ziren, programa nahiko moderatu batekin. Horiek garaipena lortu zuten anarkisten laguntzarekin.Gobernuak ez zuen lortu egoera kontrolatzea, ezkertiarrek iraultza proletario nahi zuten,indarkeria eta hilketa politikoak ugaritu ziren, muturreko eskuinekoak estatu kolpea hari ziren prestatzen...Uztailak 12an itxura falangista zuten pistolari batzuek calvo Soleto hil zuten. Horrela, estatu kolpea martxan jarri zen. 1936ren 17an Marokon eta 18an penintsulan”Altxamendu Nazionala” hasi zen eta gerra zibila ekarri zuen. Errpublikari bukaera emanez.


1.Modernizazioa,60.Eta70.Hamarkadak-1.1Ekonomiaren garapena:Ekonomiaren suspertze izugarriak aldakuntza sakona ekarriko zuen, eta Espainiak 20 urtetan pairatutako atzerapena gaindituko du.

1.1.1Egonkortze Plana: Autarkiaren porrota ikusirik, Frankistak ekonomia liberalizatzea erabaki zuten.Horretarako Frankok OPUS DEI-ko teknokratak aukeratu zituen eta Egonkortze Plana jarri zuten abian 1957-59an. Plan honen helburua, sistema autarkikoa baztertzea, Espainia nazioarteko hauek izan ziren, Pezeta debaluatu, soldatak izoztu eta gastu publikoa gutxitu inflazioa kontrolatzeko, zerga berriak jarri ziren. Eta atzerriko kapitalei Espainian inbertitzeko erretasunak eskaini zitzaien. Ondorio positiboak egon ziren, inflazioaren jaitsiera eta defizitaren murrizketa. Baita ere ondorio negatiboa, langileen erosteko ahalmena jaitsi zen eta enpresa asko itxi ziren. Hala ere, Egonkortze plana garapen ekonomikoaren oinarri izan zen.

1.1.2Garapen Planak:1961tik 1973era,Espainia herrialde azpigaratu eta nekazari bat izatetik, herrialde industrializatu bat izatera pasatu da.Ondorio positiboak: Per capita errenta igo zen, BPG hazi zen,esportazioak bikoiztu ziren eta kontsumoak ere gora egin zuen.Ondorio negatiboak:sektoreen arteko desberdintasunak, lurraldeen arteko diferentziak areagotu ziren, nekazarien exodo handia eman zen, zerbitzu sozial eskasak, zerga sistema atzerakoia eta bidegabekoa zen, hirigintzan arazoak eta hondamen ekologikoak egon ziren.Garapen hau teknokratek egin zuten eta lau urtekoak izan ziren, ekonomiaren garapen azkarraren helburuarekin.


1.2Gizarte aldaketak-”mirari ekonomikoak” bultzatuta, Espainiako gizarteak aldaketa sakonak jasan zituen. 2.Eta 3. Sektorean aritzen zirenen gorakada.Erdi mailako klasea bikoiztu zen.Erosteko ahalmena handiagoa.Emakumeak lan munduan sartu ziren.Ekonomiaren beharrek irakaskuntza planak ere aldarazi zituen gizarte osora zabaltzeko,orduan analfabetismoa desagertzen asi zen eta unibertsitatera jende gehio joaten zen 1.3.Immobilismoa-Politikoki askatasun gabezia zen nagusi. Komunismoa eta immobilismoa izan ziren egoera politikoaren ezaugarri nagusiak. Erregimenak, kanporako irudia hobetzeko azaleko aldaketa batzuk egin zituen, adibidez, 1962 tribunal del orden publico zegoen. 1966 prentsaren lege berria onartu zen. 1967”ley organica del estado” jarri zen.Azkenik, 1969 frankok Juan Carlos Borbongoa bere ondorengo izendatu zuen.        2.Oposizioa 60 eta 70eko hamarkadetan-Ekonomian eta gizartean emandako aldaketak ez zetozen bat frankismoaren mantentzearekin. Oposizioa areagotu zen eta erregimenaren erantzuna errepresio poliziala erabiltzea zen.-Municheko Biltzarra:1962an,Europako Ekonomia Elkartean Munichen bildu ziren Espainiar sistema antidemokratikoa salatzeko.-Eliza:Vatikano II.Kontzilioan espainiar eliza erregimen frankistatik urruntzen hasi zen.-Ikasleak:Erregimenak unibertsitateen kontrola galdu zuten.-Langileak:Langileen mugimendua geroz eta politizatuagoa zegoen.-Mugimendu nazionalistak:Katalunian eta Euskal Herrian gazteek osatutako sektore berriak sortzen dira.-Oposizio politikoak:PCE eta PSOE barne zatiketa arazoak zituzten.


3.Ekonomiaren krisia-1973an mundu osoan izan zen petrolioaren eta ekonomiaren krisiak erregaien prezioak gora egitea, emigratutako langile askoren itzulera eta inflazioaren gorakada ekarri zuen. Arazo hauek mendebaldeko herrialde garatuetan bereziki eragin zuen.Gainera, Espainiaren krisia larriagoa izan zen, atzerriko dependentzia energetiko handiagatik. Krisaren eragina, siderurgian, ehungintzan, untzigintzan, eraikuntzan eta bankan nabarmendu zen.

4.Frankismoaren azken aldia.Erregimenaren krisia-70eko hamarkadaren hasieran oposizioa geroz eta handiagoa zen, gatazka eta liskarrak ia gizarteko alor guztietara zabaldu ziren. ETA izango da erregimenaren arazo nagusia. Erregimenaren barruan, barne borrokak sortu ziren. Bi bloke nagusi ageri ziren, erreformazaleak, politika liberalerantz egitea eskatzen zutenak eta immobilistak, ezer aldatzearen kontrakoak. Frankoren adinak eta gaixotasunak ez zion uzten garai bateko kontroz zorrotza edukitzen eta 1973an Frankok Carrero Blanco izendatuko du Lehendakari. Franko hilez gero bera izango zen ondorengoa.1973eko abenduan, Carrero ETAren atentatu batean hil zen eta 1974ko urtarrilean Arias Navarro izendatuko zuten ondorengo. Baina, 1975ean diktadore serioski gaixotu zen. Erregimenaren ahultasuna aprobetxatuz, Hassan II.Ak martxa berdea, milaka marokoar Sahara mugaraino joan ziren, deskolonizatzeko.”Junta Democratica” eta “Plataforma de Convengencia Democratica” sortu zuten oposizioko alderdi demokratikoek. Ekintza terroristetan ETA zen nagusi, FRAP ere eraginkorra zen. Azkenik Franco1975ko azaroaren 20ean hil zen, Juan Carlosi bere boterea emanez.


Entradas relacionadas: