Frankismoaren etapak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB

Francoren diktadura ia berrogei urtean egon zen boterean. Francisco Franco jeneralak bere gian hartu zituen botere guzti-guztiak, bai politikoak, bai militarrak. Boterea modu autoritarioan eta modu antidemokratiakoan erabiliz. >Immobilismoagatik eta zapalkuntzagatik nabarmendu zen. Industria garapen garrantzitsua izan zen. Kulturak aldaketa sakonak izan zituen.

1.1. ERREGIMENAREN ALDEKO INGURUABARRAK

Gerra zibileko armada jarazleak tropen botere guztia buru bakarraren esku uztea deliberatu zuen. Ondorengoak izan ziren diktadura militarra finkatzeko aldekoak izan ziren inguruabarrak:

a. Inguruabar militarrak.

Francok ospe handia zuen militar eta estratega gisa, Errepublika garaian egindako lan militarrari esker, eta batik bat, Afrikako armadako buru zegoela lortutako arrakastei esker.

b. Nazioarteko inguruabarrak

Francok primeran jakin izan zuen nola negoziatu eta iritsi adostasunera Italiako eta Alemaniako gobernuekin, materiala eta armak lortzeko. Gainera, Europako potentzien neutraltasunak ere asko lagundu zion horretan; esate baterako, Frantziarenak eta Britainia Handiarenak.

c. Barne inguruabarrak.

Bere ibilbide militarrean ez zuten bere irudia itzali edo estali, izan ere, nazionalen artean ia ez zuen aurkaritzarik izan.

d. Erlijio inguruabarrak

Eliza hierarkiak propaganda lan itzela egin zuten. Hierarkia katolikoak goi karguak eskuratu zituen Estatuko erakundeetan, eta trukean, hezkuntza kontrolatu zuen: katolisizmoaren eta erregimenaren alde gidatu eta manipulatu zuen.

Nazionalkatolizismoa izan zen frankismoaren oinarrizko elementuetako bat. Horren arabera, Eliza eta Estatua elkarri loturik zuden.

1.2. FRANKISMOAREN OINARRIAK

A. Oinarri ideologikoak

Frankismoak ez zuen printzipio egonkor eta ongi egituraturik izan; hori baino gehiago, beste iturri ideologiko batzuetatik zetozen ideia sortak laburtu zituen. Falangearenak, Elizarenak eta Karlismoarenak, eta baita kanpo erreferentziakoak ere, Francok hartuak eta berriz interpretatuak. Erreferentzia horien artean, faxismoa dugu, eta hori oinarri hartuta asmatu zuen Francok titulu pertsonal bat; caudillo edo buruzagi. Alderdi bakarrean, indar politiko guztiak batzeak ere izan zuen eraginik, eta baina antikomunismoak ere, katolizismoaren kontra agertu zen ideologia eta mugimendua.

b. Oinarri politikoa

Francoren Erregimen politikoa Erresumako Oinarrizko Legeak ezartzean, instituzionalizatu egin zen. Lege horiek 1938. Eta 1967. Urteen artean egin ziren, konstituzio gisa. Franco bizi bitarteko hartu zuen bere gain estatuko buruzagitza. Sortutako estatuan, autonomia mota oro desagerrarazi zuten, batasun linguistikoa inposatu zuten, eta administrazio bakarra finkatu. Hala, estatu zentralista eta konfesionala osatu zuten.

Gobernu frankista osatu zuten gobernu sektoreak falangistak, militarrak, katolikoak eta monarkikoak izan ziren.

c.Oinarri soziala

Frankismoak estatu kolpearen aldeko hainbat gizarte talderen laguntza jaso zuen: militarrena, apaizteriarena, hedapen handien eta ertainen jabeena, enpresa mundukoetan, Penintsula erdiko nekazariena eta hiriko erdi mailako klasekoena.


Entradas relacionadas: