Frankismoaren etapak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,67 KB

FRANKISMOAREN BILAKAERA

2.3 Ekonomiaren garapen aldia

1957an gobernu berriak ekonomia egonkortzeko planak abian jarri zituen, eta 60ko hamarkadaren amaierara arte iraun zuten. Aldi horretako ezaugarririk bereziena ekonomiaren garapena eta hazkundea izan zen.


a) 1956an, hainbat arazo zeuden eta agerian geratu zen sistema autarkikoa.

Neurri berrien sortzaileak Opus Deiri lotutako pertsonaiak ziren. 1559an osatutako Egonkortze Planak ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zuen helburu pezetaren balioa gutxituz, soldatak izoztuz eta zerga sistema aldatuz baina helburuak ez ziren osotasunean bete.


b) Hainbat faktorek eragin zuten garapen ekonomikoan:
  • Atzerritarren inbertsioak, batez ere estatu-batuarrenak

  • Nazioarteko egoera.
    Izan ere, ekonomia nazioarte osoan garatu zen.

  • Atzerriko turista kopuruaren gorakada.

  • Emigrazioak langabezia arazoa arindu zuen.


c) Kontinuismoa eta immobilismoa izan ziren garaiko egoera politikoaren ezaugarri bereziak.
  • Barne politikan, babesle zituen lau taldeen artean, boterea modu orekatuan banatzen jarraitu zuen Francok. Teknokraten gobernu sektorea ekonomia eta politika esparruan egonkortu zen. Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958) eta Estatuaren Lege Organikoa (1967) onartu zituzten. Lehenarekin, erregimenaren oinarrizko balioak sendotu zituzten, eta, bigarrenarekin instituzionalizatzeko saioa egin zuten. Kontinuismoa izan zen garaiko ezaugarri nagusia. 1969an, Joan Karlos Borboikoa izendatu zuten Francoren ondorengo (errege tituluarekin) eta Luis Carrero Blanco, berriz, erregimeneko lehendakariorde.


2.4 Frankiasmoaren amaiera

Azken aldi honek 60ko hamarkada amaieratik diktadorea hil arte iraun zuen (1975).


a)

  • 1969an, Francok osasun txarra zuen eta Joan Karlos Borboikoa izendatu zen errege Francoren ordezko eta Carrero Blanco erregimeneko lehendakariorde. Politika geldirik egon zen 1969tik aurrera. Carrero Blancok 1973an, gobernu-buru funtzioak hartu zituen bere gain baina zapuztu egin ziren, 1973ko abenduaren 20an, ETAko komando batek hil zutenean. 1974an Arias Navarroren gobernu berria osatu zen. Gertakaria → ETAren atentatua Madrilgo kafetegi batean. Gobernua berriz ere zapalkuntzara itzuli zen, eta horrek ministroek kargua uztea eta herrialdeko egoera larriagotzea eragin zuen.


  • Nazioartean, egoera ez zen erregimen frankistaren aldekoa. LPEEk petrolioaren prezioa igotzeko erabakia hartu zuen, eta horrek krisia eragin zuen mundu osoko ekonomian. Zapalkuntzan oinarritutako politikari heldu zioten berriro. Ceuta eta Melillako jabetza espainiarrak hartu zituzten. Trukean Saharar herria Marokoko eta Mauritaniako administraziopean geratu zen.


b) Azkenean, 1975eko azaroaren 20an, Franco hil eta Joan Karlos Borboikoa izendatu zuten Espainiako errege. 1967ko Lege Organikoari jarraituz. Frankismoaren amaieraren faktoreak:
  • Lege Organikoak hil arteko boterea eman zion Francori, baina erabateko botere hori ez zuen bere ondorengoak jaso, Gorteek eta gobernuko lehendakariak baizik.

  • Carrero Blanco hil ondoren, Arias Navarro aurkeztu zuten. Baina berehala kendu zuten kargutik.

  • Krisiarengatik, Espainia lehen potentzien parean zegoen ekonomia eta gizartean.

Entradas relacionadas: