Frankismoaren Egitura, Ideologia eta Bilakaera (1940-1959)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,77 KB

Frankismoaren Oinarri Ideologikoak eta Gizarte Egitura

Oinarri Ideologikoak

  1. Nazional-katolizismoa: Francoren pentsaera muturrekoa zen; Jainkoak bera hautatu zuen Espainia salbatzeko. Estatuak eta Elizak lankidetzan aritu behar zuten.
  2. Militarismoa: Franco militarra zen. Armada nazioaren bizkarrezurra zen, nazioaren batasuna (ordena, unitatea, agintea) bermatuz. Francoren gobernuan militar asko zeuden.
  3. Nazio Zentralista: Eskakizun zentralistak ez ziren onartzen.
  4. Nazional-sindikalismoa: Itxuraz nazional-sindikalista, baina praktikan kapitalista zen. Alderdi bakarra zegoen: Falange Española Tradicionalista y de las JONS.

Gizarte Oinarriak

Hainbeste urteko hezkuntza, propaganda eta zapalkuntzari atxikita, ez zegoen gizarte kontzientzia handirik. Hiru oinarri nagusi zeuden:

  1. Falangea: Ministroen artean beti zegoen falangista bat.
  2. Eliza: Elizak Franco babestu zuen, eta honek nagusitasuna eman zion gizartean.
  3. Armada: Francok beti izan zuen armadaren leialtasuna.

Frankoren Aldekoak

Hasiera batean, lurjabe handiak, industria buruak, finantzariak, burgesia txikia eta nekazari katolikoak izan ziren aldekoak. 60ko hamarkadako hazkunde ekonomikoaren ondorioz, langile apolitikoak, Katalunia eta Euskal Herriko burgesia txikia eta erdi mailako klaseak ere batu ziren.

Estatuko Lege Nagusiak

Konstituzioaren aurka, Francok bere gobernua eratzeko zenbait lege egin zituen:

  1. Lanaren Forua (1938): Derrigorrezko sindikatu bakarra eta bertikala ezarri zen.
  2. Gorteak Ezartzeko Legea (1942): Ordezkaritza gainbehera etorri zen; Francok hautatuko zituen prokuradore gehienak.
  3. “Itxura” Liberaleko Legeak: Sistema makillatzeko eta izaera demokratikoa emateko sortuak:
    • Espainolen Forua (1945): Espainiarren itxurazko eskubideak.
    • Erreferendumaren Legea (1945): Nazio kontsulta egiteko aukera.
    • Estatu Burutzako Ondorengotza Legea (1947): Francok izendatuko zuen bere oinordekoa.
  4. Diktadura Finkatzeko Legeak: Bi lege nagusi:
    • Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea (1958): Alderdi bakarra (JONS) eta sindikatu bakarra eta bertikala Falangearen esku geratu ziren.
  5. Liberalismoaren Ukapena: Francok justizia liberala baztertu zuen. Botere legegilea eta betearazlea bere menpe zeuden, eta botere judiziala ministroen menpe.

Frankismoa Hamarkadaka

Berrogeiko Hamarkada (1940-1949)

Politika

  1. Francoren buruzagitza finkatu zen.
  2. Zapalkuntza politiko handia: batzuk erbesteratu eta gelditutakoek ideiak aldatu behar izan zituzten.
  3. Oposizioa: monarkikoak, gobernu errepublikanoa, alderdi sozialista, komunistak eta langileen mugimendua.
  4. Kanpo politikako harremanak: Alemania eta Italiaren laguna izan zen hasieran.
  5. Nazioarteko isolamendua (1945-1950):
    • Frantziako muga itxi zen.
    • NBEren blokeo diplomatiko eta ekonomikoa ezarri zen.
    • Enbaxadore gehienek Espainiatik alde egin zuten.
    • Espainiak ez zituen Marshall Planaren funtsik jaso.

Ekonomia

  1. Politika ekonomiko autarkiko eta interbentzionistaren eragina.
  2. Autarkia: Ekoizpen beharrak Espainian bertan asetzea helburu.
  3. Gerraren ondorioak:
    • Suntsipena.
    • Nekazaritza %25 eta abeltzaintza heren bat murriztu ziren.
    • Nazio produktuaren %25eko murrizketa.
    • Herri Ogasuna: gastu publikoa handitu, peseta %25 debaluatu eta inflazio erraldoia.
  4. Gosearen Urteak: Elikagai eskasia zela eta, errazionamendu kartillak ezarri ziren elikagaiak modu berdintasunez banatzeko, baina merkatu beltza (estraperloa) sortu zen.
  5. Industrializazioa sustatzeko, gobernuak INI (Industria Nazionalaren Institutua) eratu zuen. Telefonoa, aireko garraioa eta zenbait meatzaritza ustiapen nazionalizatu ziren.
  6. Politika ekonomikoaren ondorioak: ia hazkunde ekonomikorik ez, kostu altua, espekulazio handia eta lehiakortasun urria.

Berrogeita Hamarreko Hamarkada (1950-1959)

Politika

  1. Nazioartean Frankismoarekiko giro hobea sortu zen.
  2. Frantziako mugak berriz ere ireki ziren.
  3. AEBekin sinatutako akordioa (1953): Defentsa eta diru-laguntzarako politika ezarri zen (Rotan, Zaragozan eta Torrejónen baseak).
  4. Vatikanoko Konkordatua (1953).
  5. Espainia NBEra sartu zen (1955).
  6. Oposizioa: langile mugimendua, komunistak, unibertsitateko ikasleak, nazionalismoa berpiztu zen eta ETA eratu zen.

Ekonomia

  1. Autarkia ekonomikoa gero eta jasangaitzagoa zen.
  2. Errazionamendua ezabatu zen. Elikadura produktuen prezioa, merkataritza eta zirkulazio askatasuna berrezarri ziren.
  3. Industriaren hazkundea.
  4. Turismoaren garapena garrantzitsua izan zen ordainketa balantza orekatzeko.
  5. Egonkortze Plana (1959): 1957an Francok gobernu berri bat ezarri zuen, Falangearen ideia ekonomikoak deuseztatuz. Plana ezarri zen:
    • Gastu publikoak murriztu.
    • Kredituak murriztu.
    • Soldatak izoztu.
    • Aparteko orduak mugatu.
    • Peseta debaluatu (turista asko etorri ziren, oso merkea zelako).
    • Atzerriko inbertsioak sustatu.
  6. Egonkortze Planaren ondorioak: soldatapeko langileei aparteko orduak kendu, langabezia bikoiztu, uzta txarreko urteetan goseak eta emigrazioak hirietara, eta AEBk diru-laguntzak eman zizkion Espainiari.

Entradas relacionadas: