Frankismoa ekonomia eta gizarte aldaketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,74 KB

 

ekonomia

1940ko hamarkadan, Gerra Zibila ostean, ekonomia guztiz hondatuta zegoen, eta garraio-, merkataritza- eta ekoizpen-sarea deseginda.

Erregimen berri honen ekonomia-politikaren helburua ekonomia autartikoa ezartzea zen, hots, kanpoarekiko inolako mendekotasunik gabea, eta gerra bukatu orduko martxan jarri zuten. Horretarako, Espainiak baliabide propioak erabili behar zituen, eta beraz, autosufizientea izan behar. Hala ere, ekonomia politikaren interes faxista eta antiliberalen mende geratu zen, prestakuntza gutxiko agintarien esku, eta horrela, interbentzionismo, autarkia, dirigismo eta ustelkeriako aldi luzea hasi zen.

1941ean industria egituratzeko, sustatzeko eta nazionalizatzeko, INI (Industriaren Institutu Nazionala) sortu zen, Italian oinarrituta. Industria militarra jorratu zen batez ere. Francoren laguna izan zen burua Suanzes deiturikoa eta honek itsasogintza, siderurgia, trenbide sektorea, aeronautika eta kamioien industria sustatu zituen, sektore estrategikotzat jotzen baitzituen. Hainbat enpresa sortu ziren: ENSIDESA, IBERIA, ENASA eta Seat besteak beste. Telefonia (CTNE) eta trenbideak (RENFE) nazionalizatu eta diru laguntzak eman ziren, ospe ona lortzeko.

Merkataritzan oso zorrotz ibili ziren, batez ere kanpo-merkataritzan, dibisa-urritasuna eta pezetaren gehiegizko balioa (inportazioak garestitzen zituen) zela eta. Horrek porrota ekarri zuen hainbat alderdietan.

Nola edo hala, kalteatu nagusia nekazaritza izan zen. Diru laguntza gutxi jaso zuten, eta ez zen inolako erreformarik planteatu. Aitzitik, Errepublikaren garaian (1930-1936) kolektibizatutako lurrak jabeei itzuli zizkieten. Atzerapen teknikoak, ongarri-gabeziak, ezkutuko langabeziak eta neurri autartikoek, garaian egondako lehortearen batera, ekoizpenak behera egitea ekarri zuen.

Beraz, ekonomia autartikoak ondorio negatiboak izan zituen, batez ere Espainiaren baliabide eza zela eta (hala nola elikagaiak, energia-produktuak, makinak, teknologia modernoa eta lehengaiak). Lehia-merkaturik ez zegoenez, prezioak nahierara jarri eta horrek inflazioak gora egitea, eta hazkundea gelditzea erakarri zuen. Gainera, ekoizpena behera egiteak, elikagai-eskasia ekarri eta ondorioz, pobrezia. Ondorioz, gaixotasunak eta heriotza-tasak gora egin zuten. Honi aurre egiteko, gobernuak errazionamendua ezarri behar izan zuen, hots, elikagaien kontrola. Hornidura-arazoa konpontzeko, estatuak Gariaren Zerbitzu Nazionala erabili zuen ekoizpenak kontrolatzeko. Horren arabera, ekoizleek haien ekoizpenaren zatirik handiena eman behar zieten nahitaez. Horrela, merkatu beltza sortu zen: estrarpeloa. Goseaz gain, autarkiak miseria, beldurra, energia-murrizketak, etxebizitza-gabezia, eskasia orokortua eta inflazio gero eta handiagoa erakarri zuen. Hau, garai hartako lehorteari lotuta.

1950eko hamarkadan, Gobernu berria eratu zen, eta honetan Opus Deiko (Eliza katolikoaren talde bat, oso zorrotza eta intolerantea) hainbat kide sartu ziren. Hauek teknokratak deritzote, eta nahiz eta politikan eta gizarte gaietan oso kontserbadoreak izan, ekonomian irekitasunaren aldekoak ziren, garapena lortu nahi zuten eta. Horren xede nagusia Europako gainerako herrialdeen mailan egotea zen, eta horretarako hainbat erreforma egin zituzten. Lehendabizi, ekonomia-kolapsoa gainditzeari eta azpiegiturak modernizatzeari ekin zioten. Beraz, pezeta debaluatzea (1$=45 pezeta) erabaki zuten. Halaber, zerga-erreforma abiarazi zuten, diru-sarrera gehiago lortzeko, eta baita nazioartean nolabaiteko sinesgarritasuna izateko.

Nekazaritzan, plan integralak jarri ziren martxan, garaiko egoera latza hobetzeko: nekazaritza ureztatua garatzea, etxebizitzak eraikitzea, elektrizitate-sare hedatzea eta abar. Badajozko plana (1952) eta Jaéngoa (1953) abarmendu ziren.

1958an OECEen (Ekonomia Lankidetzarako Europako Erakundea) eta NDFn (Nazioarteko diru funtsean) sartu zen, eta 1959an autarkia sistema amaitutzat ematen da, egonkortasunerako planaren bitartez.

1960ko hamarkadan, Teknokratek hartutako neurri liberalizatzaileei esker ekoizpen-sistema aldatu eta bizi-maila gora egin zuen. Hau herrialde garatuen laguntzari esker gertatu zen batez ere, hauek langile soberakinak hartu eta Espainian dirua inbertitu baitzuten.

1962an Garapen Planerako Komisariotza sortu zen, López Rodó burua zuzenduta. Berak hiru plan jarri zituen abian. Hauek industriara bideratu ziren batez ere, eta hauei esker, automobilgintza, siderurgia eta sektore kimikoa azkar hazi ziren. Planen xedea azpiegiturak hobetzea eta industrializazio-maila txikieneko eremuak garatzea zen. Hala ere, espekulazioa eta ustelkeria izan ziren nagusi, eta errentagarritasun txikieneko proiektuak alde batera utzi zituzten. Gainera, garraioen hobekuntzak ez ziren nahikoak izan, eta berriz, inbertsioak eremu garatuenetara joan ziren. Arrakasta 60tik 75era Europan zegoen ekonomia-ziklo ona aprobetxatzean, merkatua liberalizatzean eta atzerriko inbertsioan oinarritu zen. Halaber, EEEk eta Espainiak lehentasunezko hitzarmena (1970) sinatu zuten. Beraz, arrakasta nazioarteko ekonomian sartzeagatik etorri zen.

Produktu eta langile soberakinak esportatzen ziren Europara. Bestalde, Espainiako turismoak asko egin zuen gora, eta emigratzaileek bidalitako diruari eta turismoaren bitartez lortutako diru-sarrerei esker, ordainketa-balantza defizitarioa orekatuagoa izatea lortu zen.
Atzerriko inbertsioa, industrian batez ere, ere, funtsezkoa izan zen garapenerako. Beraz, turismoa, emigrazioa eta inbertsioak izan ziren faktore garrantzitsuenak garapenerako.

Entradas relacionadas: