Francoren erregimenaren oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,91 KB

 

FRANCOREN DIKTADURA

Francok gobernatu zuen modu diktatorialean. Bere izaera autoritarioa aldatu barik, erregimen frankista nazioarteko gertaerekiko egokitze formala egiten saiatu zen, gainerako nazioen onarpena eta barruko egonkortasuna lortzeko. Beraz, Frankismoa, Franco jenralak ezarritako erregimenari historian eman zaion izena da, eta hau diktadura bat izan zen.


Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen; ideologia horren arabera espainola izateak berezkoa dauka fede katolikoa. Herritarrek erraz barneratzen zuten teoria hori, eta, horrela, Francoren erlijio-legitimazioa egiten zen, “Jainkoak ezarritako Espainiako buruzagitzat”. Militarrei gobernu zibil asko eman zizkien. Militar garaileek eta Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten, nazionalismo espainola ideia frankisten zati garrantzitsu bat izan zen. Erregimenak bere burua definitzeko erabiltzen zuen demokrazia organiko kontzeptuak aditzera eman zuen ordezkaritza politikoa ez zutela pertsonek, gizartearen barruko unitate organikoek baizik.


Frankismoak ia berrogei urte iraun zuen, zapalkutza eta propaganda lagungarriak izan ziren honek luzaro irauntzeko. “Jeneral gorenak” aurkariek ziotena baino gizarte-laguntza handiagoa izan zuen. Frankismoa hiru oinarri izan zituen:


  • Falangea: Franco ez zen inoiz benetako falangista izan, baina Falangea ondo erabiltzen jakin zuen. Falangea, erregimenak iraun zuen bitartean, ordezkariren bat izan zuen Francoren ministroen arten; baina, lehenengo urteak igarotakoan, ez zuen ministerio garrantzitsuenak eskuratu.

  • Eliza: Eliza espainolak eduki zuen: ongizate ekonomikoa, gizarte-agintea, aginte politikoak Eliza babestu eta, aldi berean, Eliza Estatua eta Francoren ideal patriotikoak legitimatzeko tresna izan zen.

  • Armada: Militarrek 1939tik 1945ra izan zuten indarrik handiena gobernuan. Francoren ondoan beti egon ziren berarekin ibilitako militarrak, esaterako, Carrero Blanco almirantea, Gobernuan eginkizunak edukitzeaz gain.

Estatu Frankistak gizarte taldeen laguntza ere izan zuen: lur-jabe handiak, industria-enpresaburuak, probientzitako burgesia txikia eta Espainia iparraldeko eta erdialdeko nekazari katolikoak. Aldi berean langile skok apolitikoak ziren.


“Jeneral gorenak” bere gobernu pertsonala instituzionalizatzeko erabakia hartu bazuen, atzerriko gertakariei erantzuteko eta frankismoaren jarraipena zihurtatzeko izan zen.


Lanaren legea 1938an aldarikatu zen; lan-munduko harremanak antolatzeko ezarri en. Derrigorrezko sindikatu bakarrak Falangearen esku utzi zuen. 1942an Gorteak eranzeko legea aldarrikatu zen, Europako gerraren bilakaeraren eraginez, gerra hori mendebaldeko demokraziak irabazten ari baitziren. Lege horren bide, erregimenak ordezkaritza-ganbera bat sortu zuen, eta hori Gorteetako bostehun prokuradore baino gehiago osatzen zuten. Sindikatuaren edo Falangearen hierakiak, apezpikuak, Unibertsitateko errektoreak edo Gobernuko kideak.


Bigarren Mundu gerra amaitu ondoren, 1945ean Francok Espainolen Forua argitaratu zuen, erregimena makillatzeko. Baina itxuraz baino ez zen eskubide-aldarrikapena. 1945ean Erreferendumaren legea sortu zen, horren helburua Espainian sufragio unibertsala zegoela erakustea zen. 1947an Ondorengotza-legea sortu zen. Espainia “erresuma” zen, Franco, berriz, Estatuko biziarteko buruzagia zen, eta ondorengoa izendatzeko eskubidea zuen.


1958an Francok Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea aldarrikatu zuen. 1966an argitaratu eta erreferenduma egin ondoren, Estatuko Lege Organikoak funtsezko berritasunak sartu zituen; adibidez, banandu egin zituen estatu-
Buru eta gobernuburu karguak.


Gerraostea


1939tik 1945ra 60.000 exekutatu egon ziren. Garaituriko alderdi politikoetako kideek, Espainian gelditzea erabaki zutenek, espetxe-zigor gogorrak eta gizarte-bazterkeria iraunkorra jasan zituzten. Espainiak betiko galdu zituen zientzialariak, juristak, historialariak, olerkariak...Intelektualen %90 inguru joan zen Espainiatik.


Espainiak ez zen Bigarren Mundu Gerran sartu, aurri-egoeran zegoelako. Gerra hasi ondoren, Alemaniarn eta Italiaren laguna izan zen. Baina 1942an neutraltasuna hartu zuen (Stalingrado eta gero). 1939ko abuztutik, Ramón Serrano Súñer (Frankoren koinatua), Atzerri Arazoetako ministro zen. 1942ko udan, estatubatuarrak erran sartu ondoren, Francok hobetu izan nahi zituen aliatuekiko harremanak eta, horretarako, anglofilo bati eman zion Atzerri Arazoetako kargua.


Gerra amaitu baino lehen, hurbiltze argia egon zen (1942ko uda) Amerikako Estatu Batuetako erakunde militarren eta Francoren erregimenaren artean, baina gerra amaitu ondoren nazioarteak etsaitzat hartu zuen Espainiako erregimena, horrela, Espainiak bere historiako garairik txarrenak bizi izan zituen.


Berrogeiko hamarkadan eta hurrengo hamarkadako zati batean erregimenaren nazioarteko isolamendua erabatekoa izan zen; egoera hori zehazten duten gertakari nagusiak honako hauek dira: NBEtik kanpo gelditu, 1946ko abenduan atzerriko enbaxadoreak joan eta Marshall Planeko fondoak ezin eskuratu.


Gerra amaitu zenean, Espainia aurri.Egoeran zegoen. Suntsipenak handiak izan ziren bonbardaturiko hirietan. Trenbide-lineak kalte larriak izan zituzten, eta zentral elektrikoek ere. Hala eta guztiz ere, kaltetuenak nekazaritza izan zen. Industria-sektoreak narriadura askoz ere txikiagoa izan zuen.


Gerra finantziatzeak benetako hondamena ekarri zion herri-ogasunari, produkzioaren hondamenaren eraginez, pezetaren kotizazioa %50ean urritu zen, inflazioa erraldoia izan zen.


Oinarrizko janari urriak banatzeko erabakiak (errazionamendu-kartilaren bidez) itzeleko markatu beltza sortu zuen.

Ustelkeriaren onuradun nagusiak erregimenari atxikitako taldeak izan ziren.


Espainian industralizazioa sustatzko, Gobernuak sektore publiko indartsua sortu zuen, 1941ean INE eratu, horrek zenbait lantegi martxan jarri zituen: ontziolak, siderurgiakoak eta petrolio-findegiak. Aldi berean, nazionalizatu egin ziren telefono-komunikazioak, aireko garraioa (Iberia) eta meatze-ustiapen asko. Erregimenak herrilanak sustatu zituen; horrela, urtegiak edo trenbideak egin ziren, eta horiek indarberritu egin zituzten industriako zenbait sektore.


Erregimenak industriaren alde egindako apustua nekazaritzak ordaindu zuen; sektore horretan estatuak Errepublikaren erreforma-ahaleginak neutralizatu zituen. Politika ekonomiko autarkikoaren ondorioz, berrogeiko hamarkada osoan Espainian ia ez zen hazkunderik izan.


Erregimenak nahiko erraz kontrolatu zituen oposizioaren erasoak, bai erbesteko errepublikanoen erasoaldi diplomatikoa eta bai gerrillako armadaren ekintzak. 1947an Bizkaiko industriako 30.000 langile grebara eramateko indarra izan zuten, eta horixe izan zen Francoren aurkako erresistentziako langileen mugimenduaren abiapuntua.


Berrogeita hamarreko hamarkada


Gerra Hotza hasteak ikuspegi berriak ireki zizkion erregimen frankistari (1947) nazioarteko gertaera baliozkoak izan ziren Amerikako Estatu Batuek frankismoa laguntzat onartzeko, antikomunista sutsua baitzen.

Amerikako Estatu Batuekin 1953an sinaturiko akordioak elkarrizketa diskretuen ondoriozkoak izan ziren (1953ko irailean). Akordioen bitartez, Esoainiak eta Amerikako Estatu Batuek defentsarako eta diru-laguntzarako politika ezarri zuten; akordio horretan, garrantzitsuena estatubatuarrei baseak Rotan, Zaragosan, Moronen eta Torrejónen insatlatzeko baimena ematea izan zen. Diru-laguntza Europako beste estatu batzuei eskainitako baino askoz ere txikiagoa izan zen. Guztiarekin ere, esne-hautsa, gazta, soja-olioa edo gurina iritsi ziren, eta hori baliozkoa izan zen errazionamendua ezabatzeko. Francok lortu zuen, erregimenaren nazioarteko onarpenaren forgatzat erebili baitzuen.


Espainiak eta Vatikanoak konkordatua sinatu zuten 1953ko abuztuan. Konkordatuaren bidez Estatuak laguntza eman zion Vatikanori. Apaizei soldata ordaindu eta Eliza irakaskuntzaren arloan eskubide zabalak onartu zizkion. Gobernuak, berriz, apezpikuen izendapenean esku hartzeko gaitasuna zuen. Konkordatua sinatu ondoren apezpikuak eta gobernatzaileek laudorioak (alago) ematen zizkioten elkarri. Irakaskuntza ertainean, Elizak, gizarte-eragin nabarmeneko jarduera handia garatu zuen. Pentsamendu.Askatasunarekiko susmoak, emakumea gizonaren mende egotea edo diziplina gorestea izan ziren hezkuntza katolikoaren zutabeak.


Gortearen legearen arabera, Ganberan hogei elizgizon inguru ezeri ziren. Nazioarteko onarpenarekin batera, 1955ean NBEn sartu zen.


1956tik aurrera, Espainiako ekonomiak, frankismoko eredu autarkikoarekin itota, zailtasunak sortu zizkion erregimenari. EAEn, Asturiasen eta Katalunian grebak antolatu ziren. Alderdi komunista oposizioko indar nagusia izan zen urte huetan, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuan zuen eraginagatik.


Langileen mugimenduak antolatzeko eta borrokatzeko modu berria sortu zen; langileak modu irekian eta biltzarren bidez antolatzen ziren. Batzordeak finkatzen joan ziren, ohiko zentralen (UGT eta CNT) ordezkotzat, eta, PCEren laguntzarekin, hedapen handia lortu zuten meatzaritzako, industriako eta zerbitzuetako langileen artean. Sindikatu bertikalak sartzearekin konbinatu zuten. Horrela sortu ziren langile komizioak 1956-57 urteetan.


Hezkuntza ministerioan, Joaquín Ruiz-Giménez katolikoak irekitzea egin nahi izan zuen inguru unibertsitarioetan. Lehenengo unibertsitate-krisi handia 1956an gertatu zen. Madrileko Unibertsitatean istiluak izan ondoren; tirabirak sortu ziren Falangearen eta irekitzearen aldeko sektore katolikoen artean; Francok bere betiko estiloaren arabera konpondu zituen istiluok, Ruiz-Giménez eta Mugimenduko ministroa zen Raimundo Fernández Cuesta kargutik kenduta.


1956ko gertakariek Falangearen higadura politikoa jarri zuten agerian. Bestalde, unibertsitate-ikasleak politika frankistaren aurkako protestaldiak ugaritu zituzten.


Katalunian eta Euskal Herrian, gerrako borrokalarien seme-alabek berpiztu egin zituzten nazionalismoak. Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) gazteditik banadutako unibertsitateko gazte bilbotar batzuek Euskadi ta Askatasuna erakundea (ETA) sortu zuten 1959an.


ETAko militante gazteek Francoren diktadurak ezarritako nortasun-galeraren aurka erreakzionatu zuten; gainera, ETAko kideek Hirugarren Munduko nazio-askapeneko mugimenduak miresten zituzten, eta marxismoaren printzipioak onartu zituzten.


Berrogeita hamarreko hasieratik, autarkia ekonomikoa gero eta jasangaitzagoa izan zen. Amerikako Estatu Batuen diru-laguntzak laster nabaritu zen industria-sektorean, hain zuzen ere, ezinbesteko lehengaiak eta hornidurak eskuratzen hasi zen.


Turismoaren garapena fenomeno sozial eta ekonomikorik eraginkorrena izan zen, Ordaindutako oporrekin eta Europako langileen bizi maila handitzearekin batera, bidaiatzeko gogoa piztu zen. Turista kopurua 1950eko milioi erdi bisitarietatik 1960 sei miliotik gorako bisitarietara igaro zen. Erabakigarriak izan ziren ordainketa-balantzaren oreka lortzeko turistek gastatutako milioiak.


1957an Estatu espainola porrto egiteko zorian zegoen. Erdi autarkiak ito egiten zuten ekonomia, eta Francok aldaketak sartu behar zirela ulertu zuen; horretarako, Ekonomian eta Administrazio Zuzenbidean adituak ziren ministroak aukeratu zituen; horietariko batzuk Opus Dei instituto katolikoak ziren.


1957an talde berria sortu zen, teknokratena; teknokratak ekonomian modernoak eta politikan kontzerbadoreak ziren eta hauen eraginez erregimenak Espainiako ekonomia liberalizatzea erabaki zuen eta atzerriko inbertsioei aukerak eskatzea.


Baina helburu hori lortzeko, lehengo eta behin, Egonkortze Plana behar zuen, eta hori 1959ko uztailean jarri zen martxan. Egonkortze Planak soldatak izoztu, aparteko orduak mugatu eta debaluatu egin zuen pezeta; hala ere, benetako berrikuntza fiskala egin nahi ez zuenez ezin izan ziren hezkuntza-sistema edo azpiegiturak zaharberritu.


Egonkortze-programaren ondorioak berehalakoak izan ziren, baina kostu handia izan zuen, batez eresoldatapekoen klasean langabezia bikoitza zen. Horren eraginez, espainol askok periferiako industria-zonetara emigratu behar izan zuten lan bila, eta beste batzuk atzerrira.

Entradas relacionadas: