Francoren erregimenaren oinarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,8 KB

 


Frankismoa (1939-1975):


1939ko apirilaren 1ean Gerra Zibila amaitu, nazionalen garaipenak botere absolutua eman Francori “Estatu berria eraikitzeko eta Espainia inperial eta katolikoa berreskuratzeko”. Horrela frankismoaren hasiera; Frankismoa, Francoren gobernu pertsonala ez ezik, politika eta gizarte sistema ere. Diktadura pertsonala, eskubideak eta askatasunak ezabatu , erreprimitzailea , ez zuena ideologia landurik. Hasieran sinbolo, lege eta erakunde faxistak erabili eta batzuk amaierara arte iraun baina beste batzuk desagertzen. Konstituziorik, alderdi politikorik eta eskubide zibilik gabeko estatua zen. Konstituzioarena Oinarrizko Legeen bidez konpondu zen, erregimenaren beharren arabera aldarrikatu zirenak:

Gorteak Eratzeko Legea (1942)

Espainiarren Forua (1945): espainiarren eskubideak jaso ziren eta Estatuaren konfesionaltasun katolikoa ezarri zen

Erreferendum Nazionalaren Legea (1945): gobernuaren edo Gorteen erabakiak herri-kontsultara aurkezteko aukera ematen zuen

Ondorengotza Legea (1947): Espainia erresuma zela dio eta “Uztailaren 18ko Mugimendu Nazionalaren” printzipioen mende zegoela

Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958): ideia falangistak eta Falangek boterea galdu zuen

Estatuaren Lege Organikoa (1967): Estatu berriaren egitura juridikoa osatu zuen eta amaitu zen prozesu “Konstituziogile” luzea

Estatuaren egitura




Francok botere absolutua gerra amaitzean , adoratu zitzaion, erregimen faxisten antzera, Estatuko erakundeek, Elizak eta prentsak goretsi. Inolako kontrolik berarengan ,bakarrik “Jainkoaren eta Historiaren” aurrean erantzule. 1947tik aurrera boterea izaera probidentziala, hori txanponetan ikusten: “Francisco Franco Espainiako Kaudilloa Jainkoaren graziaz”. Joera ideologikoak, doktrina eta politika egitura; Mugimendu Nazionalean bildu. Gorteak botererik gabeko kontsulta organoa, Francoren esanetara, eta bere prokuradoreak erregimenaren eliteen ordezkariak. 1938an, gerran zehar, Lanaren Forua onartu, Italia faxistaren ereduan oinarritutako sindikalismo bertikala.


Sindikatu bakarra, Falangeren gidaritzapean

Korporatibista eta nahitaezkoa , langile eta nagusi guztientzat (klase-borrokaren aurkakoa)


Greba egitea eta kaleratzeko askatasuna debekatu


Sindikalismoa erregimenaren esanetara


Erregimenaren oinarri ideologikoak ziren:


ARMADA


Erregimenaren bizkarrezur eta oinarria. Beti leiala Francori , honek armadaz baliatu ordena bermatzeko ; ideal berak zituzten eta ministro asko militarrak.

ELIZA


altxamendua onartu eta legitimotasun moral eta espirituala eman. Francoren garaipena Elizarena ere. Nazional-katolizismoa: botere handia Elizak, gizarte esparrutan kontrol handia. Elizatik estatuaren lanetan jardun zuten bi erakunde laiko sortu: ACNP eta Opus Dei. Bigarren Mundu Gerra eta gero, erregimenak katolikoa, Europako faxismoekiko loturak ukatzeko eta Vatikanoren babesa.

FALANGE


Francok moldatu José Antonioren doktrina. Falangeren politika eta ideologia funtsezkoak erregimenarentzat eta Francok baliabide gisa erabili 1936ko espirituari eta idealei eusteko.


Gizarte oinarriak:


Francoren diktadurak burgesiaren, lur jabeen eta negozio gizonen babesa zuen, eta erdiko klasekoen sektore handi batena ere. Monarkikoen artean, bi talde; Karlistak, ez zuten arazo handirik sortu ; Don Joanen aldekoak, Francoren eta Alfontso XIII.Aren semearen arteko harremana tirabiratsua, batez ere 1945ean Don Joanek monarkia konstituzionala berrezartzeko eskatu eta gero. Horregatik Estatuko Burutzarako Ondorengotza Legeak (1947) don Joan Karlos etorkizunean ondorengo izateko bide eman zuen.


Gerraren azken etapa hastean Errepublikaren defendatzaileak, Espainiatik alde egiten hasi ziren, errepresioa ez jasateko. Gehienak Frantziara joan ziren eta hego-ekialdean zeuden kontzentrazio esparruetan sartu zituzten baldintza penagarrietan. Indultu mugatu bat aprobetxatuz 200.000 inguru itzuli ziren. Frantzian gelditutako batzuek nazismoaren kontra borrokatu zuten Erresistentziarekin batera. Aukera izan zutenak Amerikara joan ziren: Txile, Argentina, Kuba, Dominikar Errepublika eta, batez ere, Mexikora. Gerraoste luzeko errepresioak egon ziren eta sortu izan ziren errepresio legeak: 1939ko otsailean Erantzukizun Politikoen;horren arabera, garaituek ez zuten lekurik “Espainia Berrian” // 1940an Masoneria eta Komunismoa Erreprimitzeko Legea onartu. // 1941ean Estatuaren Segurtasunari buruzko Legea.

Preso kopurua izugarria zen eta horietako asko salaketa interesatuen biktima errugabeak. Kartzela berezietan zeuden (kontzentrazio esparruetan, zezen plazetan, eskoletan...) baldintza iraingarrietan , torturak, jipoiak eta heriotzak maiz izaten ziren. Zigorrak kitatzeko lana egitea onartu zutenek ,Francoren esklaboak, antzeko sufrimenduak izan zituzten. Horietako 30.000 baino gehiago exekutatu zituzten, beste batzuk urte askoz egon ziren preso eta beste batzuei askatasuna eman zieten leku falta zela eta. Aske geratu zirenak baztertuta geratu ziren beren ideiengatik.

Unibertsitateko eta irakaskuntza ertaineko institutoetako irakasleek eta maisuek garbiketa prozesu zabala eta sistematikoa pairatu zuten. Maisuen % 25 lanetik kendu zituzten, institutu asko itxi zituzten ,unibertsitateko zenbait errektore fusilatu zituzten eta nazien antzera, liburuak publikoki erretzen ziren. Errepresio bortitz hau zela eta, beldurra nagusitu zen Espainian eta jendea ikustera, entzutera eta ixiltzera ohitu zen. Francok nahita eutsi zion bi Espainien arteko zatiketari, leialak saritzeko eta disidenteei jazartzeko. Eskualde bakoitzaren berezitasunak debekatu egin zituzten, batez ere hizkuntza eta folklorea

Erregimen aurkako oposizioa:


Erresistentzia armatua egon zen: Gerrilla-ekintzak (makia): Espainiako zenbait eremutan ekintza armatuak hasi zituzten, aliatuek erregimena desegitera lagunduko zietelakoan. // Ekintza bakartuak egin zituzten batez ere landa eremuetan eta eremu menditsuetan. // Biztanleriak parte-hartze txikia izan zuen eta erregimenak segimendu zorrotza egin zion (Guardia Zibila eta armada). // Bandidajea eta Terrorismoa Erreprimitzeko Legea ezarri zuen 1947an horrekin bukatzeko, eta 1951-52an bukatutzat eman dezakegu

Klandestinitatea:


Erbestean zeuden alderdi politikoek barruan jarduteko sareak sortu zituzten. Unibertsitate, sindikatu eta lan esparruetan sartu ziren. Apurka-apurka protesta-ekintza batzuk egitea lortu zuten. Erreibindikazioak ugariagoak ziren Madrilen, Euskadin eta Katalunian. 1950eko hamarkadatik aurrera, ikasleen mugimendua frankismoaren aurkako oposizioaren sinbolo bihurtu zen.


Ekonomia autarkikoa


Ekonomia hondatuta zegoen gerra amaitzean, eta garraio, merkataritza eta ekoizpen sarea deseginda. Gobernuak Italiako eredu faxistari jarraitu zion, autarkia ezarriz 40. Urteetan. Autarkiaren helburua kanpoarekiko inolako mendekotasunik izatea da, hau da, autosufizientea izatea. Ez zirudien erabaki ona, kontuan hartuta industriaren atzerapena eta energia-iturrien falta nabarmena. Oso politika nazionalista eta interbentzionista izan zen. Ekonomia bultzatzeko lege nagusiak: Industria Nazionala Babesteko eta Sustatzeko Legea. // Industria Nazionalaren Antolamendurako eta Defentsarako Legea.

1941an Industriaren Institutu Nazionala (INI) sortu zuten industria egituratzeko, sustatzeko eta nazionalizatzeko. Sektore batzuk estrategikotzat hartu zituzten: Itsasogintza, siderurgia, trenbideetako sektorea eta aeronautika eta kamioien ekoizpena. Zenbait enpresa sortu ziren: IBERIA, ENDESA, ENASA eta SEAT. Telefonica eta RENFE nazionalizatu zituzten. Kanpo merkataritza oso arautua zegoen, dibisa-urritasunagatik eta pezetaren gehiegizko balioarengatik eta kontrol zorrotz horrek adiskidekeria, eraginen-trafikoa eta ustelkeria ekarri zuen. Autarkiaren kaltetu nagusia nekazaritza izan zen: Nekazaritzek laguntza gutxi jaso zituzten, ez zen nekazaritzarako-erreformarako proiekturik egin, Errepublikan zehar hartutako lurrak jabeei itzuli zieten eta atzerapen teknikoak, ongarri gabeziak, langabeziak eta neurri autarkikoek ekoizpenak behera egitea eragin zuten.

Autarkiaren ondorioak:


Ondorioak negatiboak izan ziren eta 1940ko hamarkadan ez zen gerra-aurreko bizimaila berreskuratu eta egoerak okerrera egin zuen:

Espainiako ekonomiak ez zituen ekonomia-garapenari ekiteko baliabiderik funtsezkoenak: elikagaiak, energia-iturriak, makinak, teknologia eta lehengaiak

Lehia-merkaturik ez zegoenez, babestutako produktuak asko garestitu ziren: inflazioak gora egin zuen eta hazkundea geldotu egin zen

Nekazaritza ekoizpenak behera egitearen ondorioz, gero eta elikagai-eskasia handiagoa, prezioek gora egiten zuten bitartean

Biztanleria pobretu egin zen eta pobrezia muturreko mailetara iritsi zen. Elikagai-eskasiak gaixotasunak sortu zituen.Gose handia izan zen, gerra garaian baino handiagoa. Erregimenak Gizarte Laguntza erabili zuen (gizarte-jangelak).

Elikagai-eskasiaren ondorioz, errazionamendu-liburuxkak sortu zituen gobernuak, elikagaiak kontrolatzeko eta janariak banatzeko biztanleriaren artean

Hornikuntza nahikorik ez zegoenez, espekulazioan oinarritutako merkatu beltza sortu zen: estraperloa


Erregimenaren irekitze txikia:


Erregimena bakartuta egon zen hamarkadan (40. Urteetan), Francoren boterea sendotu egin zen Espainian. 50. Urteetan, nazioartean erregimenarekiko harremanak aldatzen hasi ziren. Izan ere, Gerra Hotza eta blokeen banaketaren ondorioz, Franco aliatu antikomunista garrantzitsu bihurtu zen Mendebaldeko blokearentzat. Estatu Batuak komunismoren aurka zeuden herrialde askorekin aritu ziren lankidetzan, kontuan hartu gabe herrialde horien estatu-burua diktadorea zen ala ez.


Euskadi 1939tik 1959ra arte:


Euskal lurraldean geratu ziren buruzagi politikoak  beren alderdien azpiegiturak berrantolatzen hasi ziren eta komunikazio zubiak ezartzen erbestearekin. Horretarako Erresistentziarako Junta eta Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Delegatu bat sortu zituzten. 1946 arte EAJ eta Eusko Jaurlaritza matxinada armatu bat antolatzekotan egon ziren baina proiektua alde batera utzi zuten ikusita  nazioarteko egoera berria

Harrezkeroztik borroka baketsuaren alde egin zuten. Lan eta ekonomia baldintza gogorrak eta frankismoaren aurkako oposizio hasiberria zirela-eta, greba orokor baterako deialdia egin zen 1947ko maiatzaren 1erako. Zortzi egun igaro eta gero, errepresio gogorra jaso zuten grebalariek. 1951koak ez zuen hain garrantzi handirik izan. 1950eko hamarkadan EKIN sortu zen, hasieran EAJren gazte erakundean (EGI) integratuta. Laster gazte horiek (ikasleak gehienak) buruzagi nazionalista zaharren pasibotasuna kritikatu zuten eta jarduera subertsiboen alde egin zuten. 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera gizarte-eraldaketa sakona eta industrializazio eta urbanizatze prozesu bizkorra izan ziren, ekonomia-hazkunde handia nabaritzen hasi eta gero

Diaspora eta kanpoko erresistentzia:


Frankistek Bilbo konkistatu zutenean, Eusko Jaurlaritzak Bartzelonan hartu zuen egoitza, eta gero Frantziara joan behar izan zuen. Agirre lehendakaria, Belgikan zegoena nazien erasoan, 1941ean lortu zuen Estatu Batuetara ihes egitea. Alemanek Vichyko gobernua ezartzean, Jaurlaritzaren eta EAJren bulegoak itxi zituzten eta milaka errefuxiatu eta gobernu-ordezkari Amerikara joan ziren, euskal komunitate handiak eratuz. Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki zituen New Yorken eta Londresen eta harreman onak izan zituen AEBko gobernuarekin nazismoaren aurkako borrokan. Aldi berean, Frantzian sortutako gerrilletako batzuetan parte hartu zuten euskaldun askok, eta horietako batzuk nazien kontzentrazio-esparruetan amaitu zuten eta asko hil egin ziren. EAJren harremanak Errepublikaren erbesteko gobernuarekin tirabiratsuak izan ziren, haustera iritsi arte, baina Baionako Ituna sinatzean, 1945ean, batasuna berreskuratu zen


Erregimena finkatzea:


50. Urteetan, Francoren gobernuak etorkizunerako bermea lortu zuen:

1953an Vatikanorekin (konkordatua) eta Estatu Batuekin (Madrilgo Ituna) sinatutako hitzarmenei esker

Espainia NBEn sartzeagatik 1955ean

Kredituei eta maileguei esker, ekonomia arazoak arindu ziren

Opus Deiko teknokraten ekonomia–erreforma:


Opus Deiko ministro berriei teknokrata esan zitzaien, erregimenaren aldekoak ziren, baina teknikariak, politikariak baino gehiago, eta 1957an sartu ziren gobernuan. Ekonomian, irekitasunaren aldekoak ziren eta, politika eta gizarte gaietan, berriz, kontserbadoreak. Espainiako ekonomia-kolapsoa gainditzeari ekin zioten:

Pezeta debaluatuz eta zerga erreforma baten bidez

Nazioarteko erakunde ekonomiko ezberdinetan sartuz

Aldaketak 60. Urteetan hasi ziren nabaritzen eta frankismoak egoera hori aprobetxatu zuen, bakearen XXV. Urteurrenean (1964), propaganda eta triunfalismo handiz ospatzeko.

Lege berriak: ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967)


Oinarrizko Legeen artean, azkena

Erreferendum bidez onetsi zen, 1966ko abenduan (% 95)

Lege hori aldarrikatzean, prozesu “konstituziogile” eta instituzional luzea amaitu zen herrialde demokratikoen eskakizunak betetzeko ahaleginean

Lege horren arabera, hiru ziren “herri-ordezkaritzaren” oinarriak: familia, udalerria eta sindikatua, baina subiranotasuna Francori soilik zegokion

Monarkiak Mugimenduaren printzipioei jarraituko ziela bermatzen zuen lege berri honek

Hala ere, Francok ez zuen monarkia zaharra berrezarri; monarkia berri bat ezarri zuen, berak legitimatua, gerra zibilaren garaile izaki, bere obrak aurrera jarrai zezan

1969ko uztailaren 22an Joan Karlos Borboikoa Espaniako printze izendatu zuten, eta Francori eta Mugimenduaren Oinarrizko Legeei leialtasuna zin egin zien, uztailaren 18ko monarkia sortuz

Francoren hitzetan dena “ondo baino hobeto lotuta” zegoen


60. Urteetako desarrollismoa;

Ekonomia hazkundea:


-Teknokraten 1959ko neurri liberalizatzaileei esker espainiarren bizi-mailak gora egin zuen.

-Hazkundearen faktore nagusiak:

* Herrialde garatuek Espainiako langile soberakinak hartzea eta Espainian dirutza inbertitzea

* Herrialde horietatik dibisak eta turistak heltzea

* Teknokraten egonkortasunerako plana. Bere helburu nagusia ordainketa-balantza orekatzea zen, eta horretarako bi neurri hartu zuten: Moneta eta zerga erreformak. // Merkataritza neurriak: pezeta debaluatzea eta truke-tasa bakarra eta erreala finkatzea dolarrarekin

* 1962an Garapen Planerako Komisariotza sortu zen, sektore publikoa planifikatzeko eta pribatua bideratzeko, baina hurrengo arloetako garapenak ez zuen eskualdeen arteko desoreka murrizterik lortu eta inbertsioa eremu garatuenetara eta jendeztatuenetara bideratu zen: Industriara bereziki bideratuta zegoen, batez ere automobilgintza, siderurgia eta sektore kimikoa azkar hazi ziren // Tren eta errepide bidezko garraioaren hobekuntzak // Produktuen banaketan eta enplegu sorkuntzan huts egin zuen

Aldaketak gizartean eta pentsaeran:


Garapenak espainiarren ohiturak eta pentsaera aldatu zituen. Aurreko Espainia landatarra herrialde hiritartu, industrializatu eta irekiagoa bihurtu zen. Bizi maila hobetzearen ondorioz, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren Espainiako gizartean 60. Urteetan:

-Demografia hazkundeak eta aberastasunen banaketa desorekatuak mende hasieran abiatutako migrazio-prozesua areagotu zuen

-Gizarteko erdiko klaseek gora egin zutenez, gizartea dinamikoagoa bihurtu zen eta kontsumismoa sortu zen

-Emakumeak lan merkatuan sartzen hasi ziren eta bere rola aldatzen hasi zen

-Ikasleen kopurua handitu eta kultura pluralagoa izan zen

-Langile klaseak bilakaera izan zuen

-Gizarte eta erlijio tradizionalismoa alde batera utzi zuten eta irekiago, libreago eta pluralago bihurtu ziren

-Pixkanaka-pixkanaka Espainia Europaa hurbiltzen ari zen

-Liberalizazio politiko xume eta etengabeak aukera eman zuen erregimenetik kanpo erregimenaren aurkako kultura sortzeko


Balantzea:


herrialde industrializatua, baina ez garatua

-Ekonomia hazkundeak Espainiako gizartea eraldatu zuen eta Espainia munduko hamargarren industria potentzia bihurtu zen

-Hala ere...

* desoreka handiak zeuden oraindik, zenbait eskualdek nekazaritzan jarduten eta azpigarapenean murgilduta jarraitzen zuten

* zerbitzu publikoak urriak ziren

* langile asko babesik gabe zeuden

* biztanleen zati handi baten kultura maila oso baxua zen

*teknika berrikuntzak atzerritik inportatu behar ziren, kultura atzerapen horren ondorioz


Oposizio eta errepresioa (1960-1975)


 Gizarte disidentzia:

60. Urteetan frankismoaren aurkako oposizioa sektore guztietara hedatu zen:

Ezkerraren betiko oposizioa

Alderdiek eta sindikatuek klandestinitatean egindako lana oso garrantzitsua izan zen gizarte-mobilizaziorako (manifestazioak, elkarteen sorrera...)

Langile mugimendua industriagune nagusietan hazi eta sendotu zen, batez ere, Langile Komisioen (CCOO) inguruan

Unibertsitateko ikasleek Espainiako gizartearen nahiz unibertsitatearen demokratizazioa aldarrikatu zuten eta amesgaizto bihurtu zen Francorentzat

Unibertsitateak frankismoaren aurkako gune bihurtu ziren eta erregimenak polizia-errepresioa, instalazioak okupatzea, irakasleak zigortzea eta fakultateak ixtea baino ez zuen egin.

Erregimenaren barnean, gerra zibilia bizi ez zutenena eta sektore katoliko batzuena

Elizak gero eta jarrera independenteagoa izan zuen, askatasunaren eta giza eskubideen alde

Politika eta sindikatu erakundeetan parte hartzen hasi ziren

Oposizio politikoa

Protagonistak alderdi politikoak izan ziren, bai atzerrian bai klandestinitatean, eta Alderdi Komunista izan zen aktiboena. Halaber, joera maoista, marxista-leninista eta troskistako erakundeak sortu ziren, bai eta erakunde terroristak ere (adib., FRAP). Erregimenaren aurkako oposizioa Europako Mugimenduaren IV. Biltzarrera gonbidatu zuten, Munichen, 1962ko ekainean:

120 espainiar ospetsu joan ziren, Espainiatik nahiz atzerritik:

Amaieran, demokraziaren aldeko eta erregimena gaitzesteko adierazpena egin zuten. // Mugimenduaren prentsak “Municheko hitzarmen maltzurra” deitu zion

Gobernuak, haserre, gogor egin zuen barneko parte-hartzaileen konra, batzuk espetxeratuz eta beste batzuk erbesteratuz. // Erreakzio horrek zalaparta handia izan zuen Europako prentsan

Francok gobernu berri bat eratu zuen, itxura atseginagokoa, ministro berritzaile batzuk izendatuz (Fraga, Solís...)

Euskadin, ETAren terrorismoak EAJ bazterrean utzi zuen. // ETA EAJtik banandutako nazio askatasunerako mugimendu iraultzailea zen


Frankismoaren agonía

 Hausturak erregimenaren barruan:

Irekitasunaren aldekoak (Fraga, adib.): erregimena gizarte errealitatera egokitu nahi zuten

Immobilistek (Girón de Velasco): Gerra Zibiletik sortutako erregimenaren ezaugarriei eutsi nahi zieten, aldaketarik gabe

Kontserbadoreek (Carrero Blanco): erregimenak oinarriak aldatu gabe jarraitzeko egin beharreko erreformak baino ez zituzten onartzen

Erregimenaren eboluzionatzeko ezintasuna

Argi eta garbi ikusi zen hori Burgosko prozesuan (1970):  ETAko 16 kide heriotza-zigorrera kondenatu zituzten, polizia baten hilketagatik. // Bertako eta atzerriko protestak areagotu ziren. // Erregimenak salbuespen egoera ezarri zuen. // Azkenean, ordea, diktadoreak kondenatuak indultatu behar izan zituen, nazioartean bakartuta geratuko ez bazen.

Erregimenaren ageriko krisiak areagotu egin ziren: lan-gatazkak, oposizioaren presentzia, Elizarekiko tentsioa eta armada barruko disidentzia

1973an, lehen aldiz, Francok gobernu buruzagitza eta Estatukoa bereizi zituen: Gobernuko presidente izendatu zuen Luis Carrero Blanco, bere konfiantzazko pertsona, baina ETAk hil zuen abenduaren 20an. //Horren ondorioz, immobilisten, irekitasunaren aldekoen eta kontserbadoreen arteko borroka areagotu egin zen

Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernuko presidente, baina honek ere ezin izan zuen gauza gehiegi aldatu

Portugaletik, gainera, askatasun haizeak heltzen ziren.


Francoren heriotza

1975eko irailean, terrorismoaren aurkako lege berriari jarraituz, ETAko bi kide eta FRAPEko hiru exekutatu zituzten

Horren aurkako mobilizazioak egin ziren nazioartean, baina Francok ez zen bere grazia-eskubidea erabili

13 herrialdek bere enbaxadoreak kendu zituzten: erregimena bakartuta zegoen

Atentatuek jarraitu zuten: GRAPOk lau polizia hil zituen Madrilen

Kanpo politikan ere nebaritu zen erregimenaren ahultasuna, deskolonizazioa bizkortu baitzen: 1956an dagoeneko Marokoko protektoratuari independentzia eman zitzaion. // 1973an, Fronte Polisarioak Sahararen independentzia aldarrikatu eta gero, Espainia autodeterminazio erreferendum bat egitearen alde ageri zen. // Hala ere, Hassan II.Ak, Marruekoseko erregea, Espainiako krisia aprobetxatuz, Martxa Berdea agindu zuen, mugako eremuen inbasio baketsu eta sinbolikoa. // Espainia, gerraren beldur, Marokori eta Mauritaniari Sahara eman zien, Madrilgo Itunaren bidez (1975eko azaroaren 14an)

6 egun geroago, 1975eko azaroaren 20an, Franco hil zen, berak egindakoak jarraituko zuelakoan, baina Francorik gabe, frankismoa ezinezkoa zen

Entradas relacionadas: