Francoren erregimenaren krisia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB

 

C)

Langile-mugimendu berria:

Lan munduan gatazkak gero eta handiagoak ziren. Langile-mugimendua piskanaka politizatzen hasi zen eta greba-askatasunaren eta sindikatuak sortzearen aldeko ekintzak garatu zituen. Sindikatuak hazten hasi ziren Langile Komisioak(CCOO) ondorioztatu zuelako emaitza praktiko hobeak lortzen zirela ordezkariekin hitz eginda.

D)

Unibertsitate-oposizioa:

Ikasgeletan irakasle intelektualak sartzearen ondorioz, erregimenak Unibertsitatearen kontrola galdu zuen. 1964tik aurrera inork ez zuen SEU onartzen, eta hori ikasleen bitzar askeekin ordeztu zen. Unibertsitateko katedratiko batzuk kendu zituztenean egoera kritikoa izan zen ikasleak manifestazioak egiten hasi baitziren.

E)

Mugimendu nazionalistak:

Garapen ekonomikoa zela eta, Kataluniako eta Euskadiko mugimendu nazionalistak indarberritu egin ziren eta nazio.Berrespeneko kultura-adierazpenak sortu ziren Galizia, Valentzia, Kanarietan eta Andaluzian. Francoren zentralismoari aurka egiteko erabili zuten nazionalismoa.

F)

Klero berria urrundu:

Belaunaldi-gatazkak eliza higatzen hasi zien. Klero gaztea eta katoliko aurrerakoiak hierarkiaren aurka jarri ziren eta diktaduraren aurka egin nahi dute. Herri-kristautasuna eragin handiko taldeak ziren eta bertako apezpiku eta abade komunisten aurkako salaketak sortzen hasi ziren. Zamoran abadeentzako “konkordatu-espetxe” bat ireki zuten. Bertara joaten ziren gehienei ETAko kide izatea leporatzen zien. Erregimenaren aurkako jarrera gogortu egin zuen kleroak eta Tarancon kardinala jarri zuten Madrilgo elizabarrutian.

4.1.5 Erregimenaren immobilismoa hirurogeiko hamarkadan:

Zapalkuntza gogortzen eta gizarte-asaldura baretzen saiatu zen Franco.
1962an Ordena Publikoko Auzitegia(TOP) sortu zen langileak, profesionalak eta ikasleak iritzi politikoengatik epaitzeko.A)

Prentsaren Legea

4.2 Frankismoaren gainbehera:


4.2.1 Erregimenaren barruko kontraesanak:

Greba eta gatazka ugariek erregimenaren ezegonkortasuna jartzen zuten agerian. Gobernuaren aurkako manifestazioak izan ziren eta Francok Espainian salbuespen-egoera ezarri zuen beranduxeago kentzeko. Euskal Herrian adierazi ziren aldi gehienetan ETA zela medio.A)

Juan Karlos oinordeko izendatu:

Francok Juan Karlos printzea oinordeko izendatu zuen Estatuko burutzan erregimenarekin jarraituko zuela hitz eman ondoren.B)

Desarrollismoaren amaiera:

Falangearen ideologia monarkiaren aurkakoa zen, baina, hala ere, hautagaia monarkikoa izanagatik ez, zuten ezer esan. Aurrekari falangistak eskandalu batez ustiatu ziren:

Matesa kasua

Matesa oihalgintzako makineria esportatzen zuen enpresa zen eta negozioa Estatuaren kontu egin zuen.C)

Irekitasunaren aldekoen eta immobilisten arteko lehia:

Francoren osasun txarra zela eta Carrero Blanco jarri zuen Gobernuko presidenteorde gisan; bien bitartean, erregimenaren barruan irekitasunaren aldekoen eta immobilisten arteko lehia sortu zen. Carrero boterean jarri zenean indar frankisten batasuna mantentzea eta oposizioari hazten ez uztea zituen helburuak.D)

Carrero Blanco presidentea:

1973an Francok gobernuburutzat zituen eginkizunei uko egin eta eginkizunok Carreroren esku utzi zituen. Carreroren gobernu berriaren helburua erreformak ezabatzea eta oposizioa zapaltzea zen. Bi arazo nagusi izan zituen: irekitasunaren aldeko joera eta ordena publikoaren mantenimentua ziren hauek. 1973ko abenduaren 20an Carrero Blanco hil egin zuen ETAk atentatu batean.

4.2.2 Oposizioko mugimenduak:

Erregimenak ez zuen kalterik izan Carreroren hilketaren ondoriozko krisiagatik. Carlos Arias Navarro izendatu zuten Carreroren ordezkotzat.A)

Carlos Arias Navarro presidentea:

Arias Navarroren gobernua 1974ko urtarrilean eratu zen. Garai honetan geratu ziren agerian erregimenaren kontraesanak eta familiako aurkakotasunak. Arias Navarrok erregimena erreformatzeko hitzemate asko egin zituen.Anarkista bat hil ondoren eta Arias Navarro Elizaren aurrean suertatu zenean, Elizaren aurka egin zuen. Orduan izan ziren Estatuaren eta Elizaren arteko gatazka gogorrenak.B)

U.M.D.-a eta Portugaleko iraultzaren eragina:

Portugalgo erregimenari emandako soluzioarekin ados ez zeuden militarrek sortutako iraultza baketsuak, bertako sistema politikoa ordeztu zuen. Espainiako armadako ofizial batzuek Batasun Militar Demokratikoa sortu zuten hauste demokratikoa eragiteko 1974ean.C)

Diktaduraren aurkako aliantzak:

Francoren gaixotasunaren ondorioz jarduera politikoa ugaritu egin zen. Espainiako Alderdi Komunistak mobilizazio handia garatu zuen eta Genevan ekitaldi politiko bat egin zuen. Uztailaren 29an Batza Demokratikoa sortu zen erregimen demokratikoa ezartzea aldarrikatzen zuena.

4.2.3 Krisi ekonomikoa eta gizartearen haserrea:

Kontsumoko prezioak igo egin ziren eta langileen grebak eta protestak oso ohikoak bihurtu ziren.

4.2.4 Irekitasunaren porrota:

1974ko urrian Arias Navarrok irekitasun asmoari uko egin behar izan zion erregimenaren bunkerrak eragindako presioaren eraginez.A)

Azken krisia:

Erregimenaren barnean sakabanaketak gertatu ziren. Oposizio antifrankistak aldarrikapenak indarberritu zituen. Horren ondorioz, Gobernuak zapalkuntza gogorragoa ezarri zuen eta nazioarteko protesta handi batean zenbait polizia hil ziren eta ETAko eta FRAPeko ekintzaile batzuk exekutatu zituzten hilketa horiek leporatuta. Hori dela eta, frankismoa isolamenduan utzi zuten. Azkenik Franco hil egin zen.

Entradas relacionadas: