Francoren diktadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,54 KB

 

DIKTADURA FRANKISTA EUSKADIN (1939-1975)

Frankismoa, Francok zuzentzen zuen diktadura autoritario, pertsonal eta kontserbadorea izan zen. Bera zen estatuburu, gobernuburu eta armadaburu. Etapa honetan elizaren garrantzia aipatu behar da, bizitza soziala eta hezkuntza kontrolatzen zituena moral erlijiosoa inposatuz. Aberriaren batasuna bermatzeko, zentralismo gogorra bideratu zuen, EH eta KAT nazionalismoei errepresio gogorrak eginez. Armada oinarri garrantzitsu bat izan zen errepresio bidezko ordena egiten zuelako. Horretarako erantzukizun politikoen legea onartu zen, 1934tik aurrera erregimenaren kontrako edozer egin zuen edonor inputatzeko ahalmena ematen zuena.

1937ko ekainean Bilbo erori zenean, EHn Francoren diktadura ezarri zen. Gerraren ondorioz, heriotza tasa igo, jaiotze tasa jaitsi eta leku aldatze garrantzitsuak eman ziren. Frankismoak gogor eragin zuen EHko ezkerreko alderdi eta alderdi nazionalistengan. Euskal nortasuna (hizkuntza eta kultura) Francoren diktaduran zapalduak izan ziren. Baita ere, Eusko Jaurlaritza eta estatutua kendu zituen kontzertu ekonomikoarekin batera.

Erantzukizun Politikoen legearen ondorioz, errepresio handia jasan zuten eta horregatik lehenengo urteetan oposizioaren egoera ahula izan zen. Ekonomikoki azpiegiturak suntsituta zeuden, baina estrategiaren barruan zegoen bezala, industria ia ukitu barik gelditu zen eta altxatuek haien probetxurako erabili zuten. Hala ere autarkiaren eraginez ez zen industriarentzat garai ona izan. Erbestean ere, Euskl Jaurlaritza leku batetik bestera ihesi ibili behar izan zen, lehenengo Bartzelonan, Paris, NY.

II.GMean errepublikazale eta eusko gudariek aliatuekin batera faxismoaren aurka borrokatu ziren. 1945ean Baionako Hitzarmena sinatu zuten espainiar indar errepublikazaleek, II Errepublika aldarrikatuz euskal estatutuarekin batera. IIGM amaitzean nazioarteko interbentzioan jarri zituzten itxaropenak baina erregimenak isolamendua gainditzean bide honek kale egin zuen. Honekin batera, barne tirabiren ondorioz Eusko Jaurlaritza, Erbesteko Errepublikako Gobernua eta EAJ krisian sartu ziren eta 1957an Parisko Hitzarmena sinatuz, II Errepublikari uko egin zioten. Geroago Agirre lehendakaria hil eta Leizaola izendatu zuten lehendakari.

60. Hamarkadan aldaketa nabariak eman ziren EHn. Langile mugimendua eta kleroak jarrera aktiboago bat hartu zuten euskaldunek sufritzen zuten errepresioa salatzeko. Ekonomikoki, nahiz eta oinarri sendorik gabe, teknokraten garaian ekonomia piztu zen estatuko zonalde aurreratuena bihurtuz, Bizkaia eta Gipuzkoa batez ere. Honek ondorio positiboetaz gain, hirigintza kaotikoa eta kutsadura ekarri zuten.
Kooperatibismoa ipini zen martxan baita eta sare industrial garrantzitsu bat sortu zen jarduera ekonomiko desberdinak bilatzen zituena, Mondragon Kooperatiba.

Amaitzeko, EHn emandako fenomenorik garrantzitsuena, ETAren sorrera izan zen. 50. Hamarkadan frankismoari aurre egiteko, EKIN taldea sortu zen. Honek euskal kultura, hizkuntza eta laikotasuna defendatzea zuen helburu. Hasieran ez zen talde politikoa baina EAJren gaztediari hurbildu ostean EGI barnean sartzea erabaki zuten. Honek ez zuen asko iraun eta harremanak hautsi ostean 1959an ETA sortu zen.

Haieran sabotajeak, pintadak eta ekintza sinbolikoak soilik egiten zituzten. Lehen kongresuaren ostean ETA “Nazio askapenerako euskal mugimendu abertzale” moduan definitu zen. Bigarren biltzarrean, borroka armatua politika tresna moduan hartzea erabaki zuten. Hirugarrenean, nazioartean emandako borroka nazionalistek bultzatuta gerra iraultzailea erabiltzea erabaki zuten. Laugarren biltzarrean bi sektoretan banatzen hasi ziren, klase borrokaren aldekoak eta independentziaren aldekoak. Bostgarren biltzarrean bitan banatu ziren, ETA zarra eta ETA berri. Seigarren kongresuan marxismorantz hurbildu eta “Euskal askapenerako mugimendu sozialista” moduan definitu zen. Borroka antolatzeko bloke ezberdinetan antolatu ziren, politikoa, militarra, kulturala eta sozio-ekonomikoa. Geroago Guardia Zibilarekin izandako liskar baten ondorioz lehenengo hildakoak eman ziren, (Meliton Manzanas polizia). Erregimenaren erreakzioa azkarra izan zen, salbuespen egoera deklaratuz eta hainbat atxiloketa eginez.

Egoera honetan erakundea oso ahul aurkitzen zen eta zazpigarren biltzarrean gutxi bildu ziren. Beraien artean aurkitzen ziren desberdintasunen ondorioz bitan banatu ziren, ETA V eta ETA VI. 1970an Burgoseko Prozesua gauzatu zen. Manzanasen erahilketa zela eta, 16 lagun atxilotu zituzten. Haieran epaiketa itxia izango zen baina nazioarteko presioa eta batez ere Vatikanoaren presioa zela eta irekia egin zuten. Honen ondorioz, frankismoaren aurkako hainbat manifestazio burutu ziren nazioartean. Salatuek haien burua defendatu beharrean, frankismoaren salaketa politikoa egin zuten. Azkenean mugimendu sozial bat eratu zen eta guztiei heriotza zigorra ezarri beharrean, bizi osorako kartzela ezarri zieten.

Azkenik, 1973an ETAk Carrero Blanco erahil zuen eta ETA barruan banaketa eman zen ETAm/ETApm. Franco hilzorian zegoenean bi militante fusilatu zituzten, Txiki eta Otaegi.


Entradas relacionadas: