Francoren diktadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,41 KB

 

50ko Hamarkadan oposizioak krisia jasan zuen. Belaunaldiaren nekearekin batera,nazioarteko Politika erabakigarria izan zen oposizio euskaldunaren krisian,nazioarteko Isolamenduaren amaiera bermatuta zegoelako. Horren aurrean,erbesteratu asko Itzuli ziren. Eusko Jaurlaritzak koiuntura berriak gobernua alde batera ez Uzteko saioak egin bazituen ere, hortik aurrera
Francoren aurkako estrategia Krisialdian erori zen. EAJ, berregituratu egin zen beste alderdi eta sindikatu Batzuk bezala. 1956an, Parisen egin zen Munduko Lehen Kongresua eta bertan Lehendakariak krisialdi betean zegoen antifrankismo euskalduna eta lehengo elkartasun Dinamika bultzatu nahi zituen. Baina kongresuan zailtasunak antzematen hasi Ziren: ETA azalera erabakigarria bihurtzen ari zenean Jose Antonio Agirre hil Zen 1960an eta Jose Maria Leizaolak ordezkatu zuen.

2.- 1960-1975 Garapen aroa eta amaiera


Hamarkada honetan egoera aldatu zen hala erregimenaren Barnean nola erbestean eta oposizioan. Garapenak hasieran koste sozial handia ekarri bazuen ere, autarkiatik ateratzea eta dinamika ekonomiko eta sozial berria ekarri zituen. Euskal Herriak Industrializazio prozesu berria eta azkarra izan zuen eta honekin batera Inmigranteak iritsi ziren eta gizartea askotarikoa egin zuen. Kontsumoa gora Egin zuen nabarmen.  Garapen ekonomikoa Aldaketa sozialak eragin zituen, bizimodua aldatu zen ohitura berriak Bereganatuz eta kontsumoa gizartearen hastapenetan barneratu zen: Telebista,autoa,turismoa….

Aurrerapenak ez zuten aldaketa politikorik izan. Nahiz eta irekitzeko bideak sustatu, porrot egin Zuten eta inmobilismoa eta kontinuismoa politika oinarritzen jarraitzen Zuten. Frankismoak 1960ko hamarkadan garai lasaia bizi izan zuen garapen Ekonomikoa zela eta. Ohiko oposizioa krisialdi betean zegoen, eta oposizio Berriak oraindik ez zuen ezarpen maila handia lortu.

Euskal gizartea Frankismora egokituta bizi zen. Diktaduraren arazoak Euskal Herrian areagotu Ziren 1960ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, data horren inguruan oposizio Berri bat finkatu daiteke: langileen mugimendu berria, ikasleen mugimenduak, Elizaren eremuan… oposizio berri horrek, gizartearen esparru guztiak Politizatzen zituen.

Oposizio berriaren artean Aipatzekoa da langile mugimendua berragertu eta suspertu zela, aurreko sindikatuak Baino finkatuago zegoela CCOOen inguruan. Enpresariekin hitzarmenak sinatzeko Aukera negoziazioetan langileek parte hartze handiagoa izatea ekarri zuen. Grebak ugaldu egin ziren 1962tik aurrera. 1967tik aurrera, Bizkaian errepresioa Areagotu egin zen eta mugimenduak gero eta politizatuagoa zeuden. Gobernuak “toque de queda” ezarriz gatazkari erabateko bukaera eman zion. Gizpuzkoan, Liskar bakan izan ondoren Bizkaikoaren antza hartzen ari zen.  Gipuzkoan sortu zen LAB sindikatua 1974an eta Euskadiren independentzia eskatzen zuen.

1971.-1973.Arte izan zen langileen mugimenduan krisi eta Geldialdi garaia. Nafarroan, gatazkak izan ziren lan munduan eta CC OO azauldu Zen. Eta Araban 1969 arte ez zen ia gatazkarik izan. Azpimarragarriena Michelinena.                                                                                                                                                      

Kultura ofiziala ez zen edozein jarduera erregimenaren Oposiziotzat hartzeko arriskua zegoen. Abiarazi zuten ekimen ugari: euskara Batuaren garapena, euskarazko liburuen argitalpena, Euskaltzaindia Suspertzea…  ETAk tradiziozko Nazionalismoarekin haustea ekarri zuen, EAJk Eusko Jaurlaritzaren sugarra Erbestean, oposizioaren protagonista nagusia izan zen.1964tik aurrera, ETAk Askapen soziala nazionalismoarekin batu zuen.  1967an ekintza armatuak areagotu zituen. Frankismoak errepresioaz Erantzun zuen eta horrek ETArekiko elkartasuna sendotu zuen oposizio Antifrankistaren aldetik eta nazioartetik. 

1970ean izan zen Gerra Kontseilua Burgosen eta bertan ETAko Sei kideri heriotza zigorra ezarri zieten, nahiz eta geroago Francok indultua Eman zien eta 1975ean, ETAko bi kideren fusilamendua agindu zuen diktadorea hil Baino lehenago. ETAk bide armatua bideratuago zeukala argi zegoen 1973an Carrero Blanco hil zutenean. Hurrengo urtean, ETAk lehergailu bat jarri zuen Madrilgo kafetegi batean eta ekintza horrek ETAren zatiketa ekarri zuen bi Adarretan, ETA militarra eta ETA politikomilitarra.                                                                                                                                                                      
Diktadura oposizioko erasoen aurrean desegiten joan zen Eta erregimena zaharkituta gelditu zenez gero deuseztatu zen Franco hil eta Gero.


Entradas relacionadas: