Foruak udalak, batzar nagusiak,

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,19 KB

 

FORUAK

Deuseztatze prozesua

Hegoaldeko Euskal lurraldeak Gaztelako monarkiaren menpe geratu ziren Erdi Aroan eta XVI. Mendean, trukean ordea hango erregeek euskal foruak onartu behar zituzten. Horrela izan zen absolutismoak boterea izan zuen bitartean, baina XIX.Mendean liberalak gobernura heldu zirenean foruak pribilegiotzat hartu zituzten, eta foruak deuseztatu nahi izan zituzten konstituzioarekin ordezkatuz, zentralismoaren mesedetan.

Gatazkaren aurrean Euskal Herriko biztanleak bi taldetan zatitu ziren, orokorrean interes ekonomikoaren arabera osatuz:

  • Karlistak. Nekazariak, Eliza eta hirietako erdi-mailako klaseak osaturiko taldea.

  • Liberalak. Merkataritzako burgesiak, lur-jabe handiak, erreforistak eta politikoki printzipio liberalak zituztenak.

Euskal Herrian foruzaletasuna nabarmena zenez liberalismoaren aurka gerra luzea egin zuten I. Karlistaldian; gerra amaitu ahal izateko Espartero liberalak foruak eta konstituzioa errespetatuko zituela zioen eta Bergarako Besarkada bakea sinatu zuen karlistekin, aldiz, Espartero bera erregeorde izatera iritsi zenean foruak murriztu zituen:

  1. Batzar Nagusiak desagerrarazi eta Udalak eta Diputazioak Estatuko araudi orokorraren arabera hautatzera derrigortuz.

  2. Orden publikoa gobernu zentralaren eskuan jarriz.

  3. Ezaugarri juridiko propioak kenduz.

  4. Foru-Baimena indargabetuz.

  5. Aduanak kostaldera eramanez. Ondorioz zergak ere estatuko erregimen orokorrean sartu ziren.



Entradas relacionadas: