Foruak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

 
Forua idatziz biltzen den ohitura da eta lege-balioa ematen zaio. Gizarteak une historiko batean dituen berezitasunei erantzuten die. Bizkaiak bere forua zuen, Gipuzkoak berea eta Arabak berea. Antzinako erregimenak aldaketa handirik gabe iraunarazi zuen bidimodu hori, baina apurka foru-kodeen bidez gobernatuta zegoen eremua murriztuz joan zen. Oinplano Berriko Dekretuaren bidez, Aragoiko koroako lurraldeen foruak kendu ziren. Araba, gipuzk eta bizkaiko lurralde historikoek eta nafarroak bakarrik gorde zituzten foruak. Ohiturazko erakunde horienn ezaugarri nagusiak, zerga erregimen berezia edukitzea, soldadutza egin beharrik ez izatea, eskubide zibil berezia, eskubide penal berezia eta denak aitoren semea izatea ziren. *Antzinako Erregimenaren porrota foruen krisi bilakatu zen EH. Burgesiak sistema berria bultzatu zuen: berdintasun juridikoa batez ere. Burgesiak liberalismoratz jo zuen, foru sistemak ez zuelako merkataritzaren garapen gero eta handiagoa bereganatzen jakin. Karlistek zuhur jokatu eta euren programa absolutista eta teokratikoak foruen errebindikazioa sartu zuten. EH burgesia, Espainia liberala eraikitzen lagundu bazuen ere, etekinak eman zitzaketen arloak bere horretan uzten saiatu zen. Horrenbestez, foruen erreibindikazioa ez zen karlismoaren hasierako elementua izan, baina, Antzinako erregimenaren aldekoak zirenez, karlistak foruen alde ere borrokatu ziren. Hirugarren gerra karlistan foruen alde jotzea karlismoaren ideia idanrgarri nagusi bihurtu zen, baita erlijio eta jabetzarekin.* 1º Gerra karlistatik, foralismoa eta, karlismoaren errebindikazio dinastikoa. Karlistek gerran izandako azken porrotaren ondorioz, Canovas del Castillo 1876an legeak foruak ezeztatu zituen. Lehe horren ezarpena ez zen hain lazgarria izan, matxinada gehiago gertatzea eragozteko erdibideko egoera batera heltzen ahalegindu ziren eta. Foruzaleek eta foruen kontrakoek amore emanda adostatuko legetzat hartu zen. Praktikan, derrigorrezko soldadutza eta estatuko Ogasunari zergak ordaintzeko agindua ezarri zituen. Foruak abolitzean, esparru juridiko, ekonomiko eta administratibo berria ezarri zen: Kontzertu ekonomikoak. 1878An arautu zena. Horren arabera, euskal aldundiek zergak biltzen jarraitu zuten.**Liberalismoa EAEra iritsi zenean, 1812ko konstutuzioan ez zun ondoriorik izan. Lehenengo gerra karlistan izan ziren gatazkarik handienak foruen arazoa zela eta. Foru erregimenean nekazaritzako gizartea zegoen eta landako nobleziak ere garrantzi handia zuen. Lehenengo gerra karlista Bergarako Hitzarmenaren bidez amaitu zen. Hitzarmen horren arabera, gobernu liberalak foruen erregimena errespetatuko zuen. 1839An euskal foruak berretsi zituen, baina monarkia batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. Nafarroan 1841, Lege Paktatua lortu zuen, nafarroako foru erregimeraren amaiera.** Euskal foru erregimenaren abolizioa karlistek 1876an izandako porrot militarrak ekarri zuen. Antonio Canovas del Castillo, soldadutza egiteko eta Estatuko gastuetan parte hartzeko eginbeharrak euskal probintzietara zabaldu ziren. Aldundi berriek autogobernurako eta baliabideak kudeatzeko gaitasuna sendotu zuen kontzertu ekonomikoak ezartzean, finantza autonomia ahalbidetu zuten.


Entradas relacionadas: