Foru erregimena euskal lurraldeetan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB

Garaia: Mari Kristina erreginaorde, I. Gerra karlista amaitu eta berehala aprobatu lege hau. Espainiako liberal mode eta euskal jauntxo mode arteko paktu politikoa. Bergarako ituna sinatu:

  • Marotok erregina izateko eskubidea aitortu Isabel II.Ari eta, laguntza militarrik gabe geratu zenez, Don Karlos atzerrira alde.

  • Esparterok, foruak babesteko eta armada karlistako ofizialen mailari eusteko hitza eman zuen.

Interpretazio ezberdinak:

  • Batzuentzat, foru-
    Lege tradizionala deuseztatzeko legea izan zen, lege horren arabera azken erabakiak Madrilgo Gorteetan hartuko zirelako; beraz, Konstituzioari men egiteak Foruak bere osotasunean berrezartzeko aukera galarazten zuen.

  • Beste batzuentzat legeak bermatu egiten zuen Foruen indarraldia, foru-legeari balioa ematez gainera, aukera ematen baitzitzaion estatuaren baitako instituzio politikoetan biltzeko, mugatua izan arren.

Foruzale liberalek harrera ona lege honi, Foruak berresteaz gain, haien konstituzio-esparrua Isabel II.A erreginaren Koroa onartzera mugatzen baitzuten.

Legea: Foru-lege tradizionalaren konstituzionalizazioa ekarri zuen eta Espainiako konstituzio liberalaren esparruaren barnean egokitu zuen. Foruak berretsi egin ziren, baina ez ziren lege berezi gisa onartu, Monarkiaren konstituzio berriaren mende baizik.

Erakundeak: Diputazio tradizionalak aukeratu nahi ziren berriro eta, Foru Administrazioa egituratu, Konstituzioak legez agintzen zuen probintzia-administrazioa alde batera utzirik. Halatan, bi diputazio-mota: Foru diputazioa eta Diputazio Probintziala. Nafarroan Diputazio Probintziala ahal politiko guztien jabea. Deuseztatu egin zituzten erresuma zaharreko Gorteak eta beste instituzio politikoak. Lege Zaharrekoak ziren Nafarroako Gorte tradizionalak, eta sistema liberalaren filosofiaren kontrakarrean zetozen erabat.

Erakunde hauek (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Nafarroako Diputazioa) gutxienez ordezkari bina izendatu behar zituzten, Espainiako gobernuarekin batera Foruen erredakzio berria prestatzeko.

Xedea: Aipatutako legean, alde batetik, foruak mantentzeko nahia ,baina batasun konstituzionalari kalterik egin gabe bete behar zen nahi hori. Foru-
erregimena errealitate instituzional berrira egokitu behar zen.

Bi lege aprobatu:

  • Nafarroarako Lege Paktatua.

  • Euskal Probintzietako Foruen Erreforma.

Entradas relacionadas: