Fitxas de hizkuntza en euskara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,57 KB

 

Itzultzea da hizkuntza batean izandako beste hizkuntza batean ematea. Itzultzaileak saiatu behar du, bai zentzuari eta bai estiloari dagokionez, ahalik zehatzena islatzen jatorrizko testuan esaten dena, ahaztu gabe berak moldatutako testua naturala eta ulergarria izan behar duela itzulpena irakurriko dutenentzat. Itzulpenak garrantzi handia du bizitzaren hainbat arlotan, zientzian, literaturan, merkataritzan…


Joannes Leizarragaren Iesus christ gure iaunaren testamentu berria 1571 da ezagutzen dugun lehen euskal itzulpena. Nafarroako erregina Joana de Albretek eman zion Leizarragari bibliako testamentu berria itzultzeko agindua lan horren bitartez fede kalbinista zabaldu zuen Euskal Herrian.

EIZIE euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari diren profesionalak biltzen dituen elkartea da. 1987an sortu zen eta itzulpengintzari buruzko informazio asko ematen du bere web orrian.


Gaur egun itzulpenak era automatikoan egiten dituzten programa informatikoak garatu dira. Hizkuntza batzuetarako emaitzak kaskar samarrak izaten dira, itzultzailea den pertsona batek lortutakoen aldean. Euskaraz ez da garatu oraindik halako tresnarik. Interneteko bilatzaile batzuek itzulpen automatikoa erabiltzeko aukera ematen dute.

Charles Dickens a Christmas Carol la Biblia alde batera utzita literatura lanik euskaratuena. 1931z gero, lau aldiz itzuli da euskarara.

Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua hizkuntza askotara itzuli da 25etik gora. Gehienak Europako hizkuntzak dira baina arabiera eta hindi hizkuntzara ere itzuli da.

Irailaren 30 ospatzen da itzultzaileen nazioarteko eguna San Jeronimo egunarekin batera. San Jeronimo izan zen bibliaren latinezko lehen bertsioa egin zuena.



Mendebaleko euskara euskalkirik mendebaldekoena da, usadioz bizkaiera deitua. Mendebaldeko euskara ez da homogeneoa: azpieuskalki bi (sartaldekoa eta sortaldekoa) eta zortzi hizkera nagusi ageri dira. Garbia da azpieuskalki bien arteko aldea, nahiz eta oharkabean egiten den batetik besterako bidea: Busturialdeko hizkerek, iparraldean, eta Otxandio-Oleta-Ubide aldekoek, hegoaldean, egiten dute bien arteko lotura.

Sartaldeko azpieuskalkiak lurralde eremu hau hartzen du: Uribe-Kosta, Mungialdea, Txorierri eta Nerbioi ibarra, Zeberio, Arratia eta Orozko.

Sortaldekoak, aldiz, beste hau: Lea-Artibai, Durangaldea, Aramaio, Debagoiena eta Debabarreneko Mallabia, Ermua, Eibar eta Soraluze.


Nafarrera edo nafar euskara gaur egun Nafarroa Garaiko iparraldeko eskualdeetan egiten den euskalkia da.  erdialdeko dialekto bat da, Ipar Euskal Herriko eta Mendebal Euskal Herriko tradizioen artekoa. Bi hizkera mota nagusi bereizten dira dialekto honetan: iparraldeko goi nafarrera eta hegoaldeko goi nafarrera. Nafarroa Garaiko euskal hiztun gehienak mintzo dira iparraldeko goi-nafarreraz. Hegoaldeko goi-nafarreraren eremua Nafarroa Garaiko erdialdetik Pirinioetara zabaltzen da.

Entradas relacionadas: