Fisio nuklearra erreakzio nuklear bat da, zeinean nukleo astun bat

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

 

ALTERNADOREA:


Iman iraunkorrek sorturiko B eremu magnetiko uniforme batean era mekanikoan w abiadura angeluar konstantean birarazten den espira lau bat da izatez, alternadorea. Eremu magnetikoan espura biraka dabilen bitartean, espirako fluxu magnetikoa aldatuz doa eta, beraz, iee bat induzitzen da espiran, eta horrek kanpo-zirkuituan korronte elektrikoa zirkularazten du.Espira w balioko abiadura angeluarrean ari da biratzen. Beraz 0 angelua 0_wt eran adieraz daiteke.

TRANSFORMADOREA:

 Transformadorea, izatez, burdina gozozko nukleo baten inguruan kiribilduriko hari eroalezko bi harilen multzoa da, bata bestetik isolaturik daudela. Sarrerako korrontea zirkularazten de harilari zirkuitu primarioa deritzo, eta beste harilari, zirkuitu sekundarioa. Azken horretatik irteerako korrontea pasatzen da. Zirkuito primariotik zirkulatzen ari den korronte alternoak fluxu magnetiko aldakorra sorrarazten du, eta fluxu horrek, elkar-indukzioaren bidez, iee induzitua sortzen du zirkuitu sekundarioan. Haril primarioak N1 espira baditu, eta sekundarioak N2 , sarrerarako V1 tentsioa eta irteerako V2 tentsioa honelaxe adieraz daitezke Fraday-ren legearen arabera:

Bestalde, tranformazio-prozesuko energia-galerak oso txikiak dira, eta kalkuluetan alde batera utz daitezke. Horrela, sarrerako korrontearen potentzia eta irteerako korrontearena berdinak dira: P1=P2; V1I1=V2I2.

ERRADIOAKTIBITATEA:


 
Substantzia erradiaktiboak deritzen substantziek inntentsitate handiko erradiazioak igortzeko dute propietatea da. Erradiazio horiek gorputz opakuak zeharkatzeko, airea ionizatzeko, plaka fotografikoak inpresionatzeko eta zenbait substantziaren fluoreszentzia kitzikatzeko gai dira.

Alfa,beta eta gamma erradiazioak:

erradiazio horiek nukleo atomikoan sortzen dira.

A errad

Helio-nukleoak dira

B erradiaz


elektroi bizkorrak, nukleoko neutroien desintegraziotik datoztenak, neutroi bakoitzak protoi bat eta elektroi bat emanez.

Y errad


 Erradiazio elektromagnetikoak.

FISIO NUKLEARRA:


erreakzio nuklear bat da, zeinean nukleo astun bat neutroiz bonbardatuz, nukleo hori zatitu eta bi nukleo arin sortzen diren. Prozesu horretan zenbait neutroi eta energia kantitate handia sartzen dira. Fisiorako nukleo egokienak oisu atomiko handikoak dira. Gehien erabiltzen direnak uranio-235 eta plutonio-239 isotopoak dira.
Nukleo baten fisioan askaturiko neutroiek beste nukleo batzuen fisioan parte har dezake, horrela kate-erreakzio nuklear bat sortuz.

Fisiozko kate-erreakzio nuklearra: kontrolatua:

Zentral nuklearretan eta urpekoen eta koheteen sorgailu laguntzaileetan gertzatzen dira fisio-erreakzio kontrolatuak.

Ez-kontrolatua:

Bonba atomikoen era honetako erreakzio kontrolgabeak eragiten dira. Fisioak kutsadura erradioaktiboa sor dezake, eta oso zaila da hondakinak azkar eta segurtasunez suntsitzea. 

FUSIO NUKLEARRA:


deritzon erreakzio nuklearrean, bi nukleo arin batu egiten dira, eta nukleo astunago bat eratzen da. Prozesu horretan energia kantitate handi-handia askatzen da. Fusio nuklearra lortzeko nukleo egokienak pisu atomiko txikikoak dira: 2H,,3H...Fusio erreakzioak era naturalean gertatzen dira Eguzkian eta izarretan, astro horien barneko tenperaturei esker. Era artifizialean, ostera, gizakiak leherketa modura baino ez ditu lortu oraindik.

Fusiozko kate-erreakzio nuklearra: kontrolatua:

Oraindik ez da lortu era errentagarrian. Gaur egun plasmaren konfinamendu magnetikoa ari da aztertzen.

Ez-kontrolatua:

Hidrogeno-bonba atomikoan lortu da.

LENZ-EN LEGEA:


Faraday-ren saiakuntzetatik daitekeenez, zirkuitubatean induzituriko korronte elektrikoa zirkuituan zeharreko fluxu magnetikoaren aldakuntzaren ondorioz sortzen da. Zirkuituan korrontea induzitzeko, aldatu egin ditzakegu fluxuaren adierazpide matematikoan parte hartzen duten hiru faktoreak: eremu magnetikoa, B; zirkuituak eremuarekiko duen orientazioa, hots, a angelua; eta zirrikituak mugaturiko gainazalaren azalera, S, azken hori aldatu egin baitaiteke zirkuitua defortmatuz. Korronte induzituaren noranzkoadetrminatzeko araua, Lenz-en legea da. -Induzituriko korrontearen noranzkoa da korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona.

FARADAY-REN LEGEA:


Dakigunez, eremu magnetiko aldakorrak korronte elektrikoa induzitzen du zirkuituan.
Indukzio elektromagnetikoa deritzon fenomeno hori lege matematiko baten bidez formula daiteke.   Zeinu negatiboak adierazten digu indar elektroeragile induzitua fluxu magnetikoaren aldakuntza burutzearen aurkakoa dela. -Zirkuitu batetiko indar elektroeragile induzitua eta zirkuitu horretan zeharreko fluxu magnetikoaren aldaketaren abiadura berdinak dira, zeinuz aldatuta.    Ikus dezakegunez, induzituriko intentsitatearen balioa ez da soilik fluxu magnetikoaren aldakuntzaren araberakoa; horrez gain zirkuituaren erresistentzia elektrikoaren mende ere badago.

Entradas relacionadas: